Mikrofiru
Mikrofiruak zitoeskeletoaren osagaiak diren aktinaz eratutako egiturak dira. MIkrofiruak zelularen periferian kokatzen dira eta zelula mintzaren puntu espezifikoetatik sintetizatzen dira. Zelularen itxura eta desplazamenduaren erantzuleak dira.
Zelularen uzkurpen eta mugimendu mota guztietan parte hartzen dute. Horretarako, miosinarekin lan egiten dute, izan ere miosinari ezagutzen zaion funtzio bakarra, aktinaren presentzian indar mekanikoa sortaraztea da.
Mikrofiruen antolakuntza eta portaera, aktinara lotzen diren proteina desberdinen menpe dago; besteak beste mihiztadura, firuen elkarrekintza, ezaugarri fisikoak... determinatuko dituzte proteina horiek.
Gihar zeluletan firu hauek oso ugariak dira eta miofiru izena hartzen dute.
| Zelularen osagaiak | ||
|---|---|---|
|
Nukleoa: Nukleoloa • Nukleoplasma • Gaineztadura nuklearra • Poro nuklearrak • Kromosoma • Kromatina • Xafla nuklearra • DNA Zitoplasma: Mitokondrioak • Golgi aparatua • Erretikulu endoplasmatikoa • Erribosomak • Plastidioak (kloroplastoak, kromoplastoak, leukoplastoak) • Besikulak (lisosomak, endosomak, fagosomak, bakuoloak) • Zitoeskeletoa (mikrofiruak, firu ertainak, mikrotubuluak) • Zentrioloak • Zentrosoma • Peroxisomak • Diplosoma Zelula mintza: Zelula horma • Fosfolipidoak • Kolesterola • Proteinak • Polisakaridoak • Zilioak • Flageloa |
||