Erretikulu endoplasmatiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nukleo zelularra, erretikulu endoplasmatikoa eta Golgi aparatua ikusten diren irudia.
(1) Nukleo zelularra. (2) Poro nuklearra. (3) Erretikulu endoplasmatiko bikortsua. (4) Erretikulu endoplasmatiko leuna. (5) Erribosoma. (6) Garraiatuak diren proteinak. (7) Garraio besikula. (8) Golgi aparatua. (9) Golgi aparatuaren cis aldea. (10) Golgi aparatuaren trans aldea. (11) Golgi aparatuaren zisternak.

Erretikulu endoplasmatikoa substantzia toxikoak suntsitzen dituen eta substantzia onak garraiatu eta biltegiratzen dituen zelularen organulua da, mintzezko xixkuez osatua. Mintzez gaineztaturiko sistema zabala da eta elkarkomunikaturiko sakuluez osaturik dago. Gaineztadura nuklearrarekin jarraitzen da eta, funtzioaren eta egituraren aldetik Golgi aparatuarekin erlazionatzen da.

Bi erretikulu endoplasmatiko mota bereizten dira, biak organulu berdinaren alde desberdinak izanik:

  • Erretikulu endoplasmatiko latza (batzuetan bikortsu edo zimurtua).
  • Erretikulu endoplasmatiko leuna.

Desberdintasun morfologikoa, bikortsuak gainazalean erribosomak dituela atxikiturik da. Funtzionalki, lipido edo bere deribatuen sintesia erretikulu endoplasmatiko leunean egiten da eta proteinen sintesia erretikulu endoplasmatiko latzean.

Erretikulu endoplasmatikoan sintetizatutako proteina eta lipidoak besikulen barnean, bertatik kanporatu eta golgi aparatura garraiatzen dira han eraldatuak izateko.

Sintesiaz gain erretikulu endoplasmatikoak baditu beste funtzio batzuk ere. Hepatozitoetako erretikulu endoplasmatiko leunean, hau da, gibeleko zeluletan droga, farmako eta beste substantzia arrotzen degradazioa burutzen duten entzimak daude. Zelula muskularrek ere erretikulu endoplasmatiko leun berezia dute. Honi erretikulu sarkoplasmiko izena ematen zaio eta hau zelula muskularraren uzkurketaz arduratzen da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erretikulu endoplasmatiko Aldatu lotura Wikidatan