Xafla nuklear

Wikipedia, Entziklopedia askea

Xafla nuklearra zelula eukariotoen nukleoaren barnean dagoen firu ertain eta zelula mintzeko proteinez osatutako xafla dentsoa da. A, B eta C xaflak ditu nukleoplasmaren periferian kokatuta.

Gaineztadura nuklearrari egonkortasun mekanikoa emateaz gain, prozesu zelular garrantzitsuak erregulatzeaz arduratzen da, hala nola, ADNaren erreplikazioa eta zatiketa zelularra. Kromatinaren antolamenduan ere parte hartzen du.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xafla nuklearrak bi osagai ditu: alde batetik xaflak eta bestetik xaflei lotuta dauden zelula mintzeko proteinak. Firu ertainek A, B eta C motako xaflak osatzen ditute. Hiru xafla hauek hiru gene desberdinez kodifikatuta daude, A eta C xaflak gene batek kodifikatzen dituen bitartean, B xafla bi gene desberdinek kodifikatzen dute.

Xaflen fosforilazioak xafla nuklearraren desantolamendua eragiten du, gaineztadura nuklearra apurtuz zatiketa zelularra emateko. Zatiketa gertatu ondoren, gaineztadura eta xafla nuklearra berriro antolatuko dira ADNaren inguruan, zelularen hazkuntzarako beharrrezkoa baita.

Funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nukleoarentzat euskarri mekanikoa izateaz gain, beste funtzio garrantzitsu batzuk ere baditu xafla nuklearrak: kromatinaren antolamendua erregulatu, ADNaren erreplikazioa, desberdintzapen zelularra eta apoptosia besteak beste.

Laminopatiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xafla nuklearrak kodifikatzen dituzten geneen akatsek zenbait gaixotasun sor ditzakete:

  • Emery-Dreifuss gihar distrofia.
  • Progeria (zahartze goiztiarra)
  • Dermopatia murriztailea


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]