Fury

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:25, 22 urtarrila 2016


Fury 1936an Fritz Langek zuzenduriko lana dugu, Silvia Sidneyk eta Spencer Tracyk antzeztua. Norman Krasna idazlearenren istorio bat du abiapuntu (Mob Rule). Langek Ameriketako Estatu Batuetan egin zuen lehen filma izan zen.


Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Joe Wheeler (Spencer Tracy) Strand hirira (Illinois)ailegatu berria da Katherine Grand (Sylvia Sidney) neskarekin ezkontzeko. Sheriffaren laguntzaileak atxilotuko du umetxo bat bahitu duelakoan, nahiz eta horrela ez izan. Ziegan zain dagoela herriko jendea jipoitzen saiatzen da eta kartzelari su ematen dio. Joe onik atera da, baina hilik dagoelako berria zabaltzea lortzen du. Hortik aurrera lintxatu nahi zutenak jazarriko ditu.

Aktoreak

Aktorea Pertsonaia
Sylvia Sidney
Katherine Grant
Spencer Tracy
Joe Wheeler
Walter Abel District Attorney
Bruce Cabot Kirby Dawson
Walter Brennan
Bugs" Meyers

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fury Aldatu lotura Wikidatan