Groenlandiako itsasoa
Groenlandiako itsasoa Ozeano Artikoko bazterreko itsasoa da. Groenlandia eta Spitsbergen artean kokatuta, guztira 1.205.000 km² azalera du.
Hegoaldean Norvegiar itsasoa eta ekialdean Barents itsasoa du. Groenlandiako itsasoa Ozeano Artikoa eta Ozeano Atlantikoaren arteko bide nagusia da. Izozmendiak direla eta, bere iparraldeko aldea oso gutxitan nabigatu dezake.
Bere batez besteko sakonera 1.450 metrokoa da, gehiena 4.800 metrokoa izanik. Bertoko klima gogorra da oso, ipar haizea jotzen ohi du eta tenperatura nekez 0 ºCtik gora doa.
Bertan zooplankton ugari bizi denez, bakailaoa, sardinzarra, izokina, fletana eta platuxa leuna oso ohikoak dira, baita itsas-hegazti eta ugaztun asko ere, tartean itsas txakurrak, baleak eta izurdeak.
Koordenatuak: 76°N 8°W / 76°N 8°W
| Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |