Haitzulo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 08:31, 17 uztaila 2015
New Mexicoko kobazuloa.
Argentinako kobazuloa.

Haitzuloa lur azpian dagoen zulo sistema naturala da. Espeleologia da haitzuloak aztertzen diharduen zientzia adarra, geologia, biologia eta meteorologia uztartzen dituena, besteak beste. Gizakia haitzuloetan bizi izan zen, Historiaurrean.

Sinonimoak

Euskaraz hitz ugari ditugu kontzeptu hau izendatzeko: koba, kobazulo, leize, leizezulo, harpe, karbi, osin, troka eta haitzulo. Denek ez dute zehatz-mehatz esanahi bera. Leizeak estu eta sakonagoak dira; eta harpeak eta kobak, zabalagoak sarreran, eta motzagoak. Osina bertikaltasun nabarmena duen haitzuloa da.

Osagaiak

Estalaktita (goitik behera) eta estalagmitak (behetik gora) dira, eta biak elkartzen direnean zutabeak sortzen dira. Horiexek dira haitzuloen osagai ezagunak.

Euskal Herriko haitzuloak

Munduko haitzuloak

Labar-pinturak

Sakontzeko, irakurri: «Labar-pintura»

Historiaurreko gizakien aztarnen artetik, ikusgarriak dira labar-pintura deitutakoak, hau da, hormetan egindako marrazkiak. Batik bat, animalia basatiak irudikatzen dituzte margo hauek, zaldiak, oreinak eta zezenen familiakoak, ziur aski ehizarekin lotutako erritu funtzioarekin.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Haitzulo Aldatu lotura Wikidatan