Hebreera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hebreera
עברית — עברית חדשה‎
Datu orokorrak
Lurralde eremuaIsrael eta beste lekutan, hala nola, Ameriketako Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Frantzia.
Hiztunak7 milioi inguru
Rankingaez 100 mintzatuenen artean
Ofizialtasuna Israel
EskualdeaEkialde Hurbila eta munduan barreiatua
UNESCO sailkapena1: ziurra
AraugileaHebreeraren Akademia
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
afroasiar hizkuntzak
Hizkuntza semitikoak
Mendebaldeko semitiar hizkuntzak
Erdialdeko hizkuntza semitikoak
Northwest Semitic (en) Itzuli
Canaanite (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua
AlfabetoaHebrear alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1he eta iw
ISO 639-2heb
ISO 639-3heb
Ethnologueheb
Glottologhebr1246
Wikipediahe
Linguasphere12-AAB-a
ASCL4204
IETFhe

Hebreera[1] (עִבְרִית, ʿIvrit ʔivˈʁit edo ʕivˈɾit ahoskatua) afroasiar hizkuntza da, zehazki semitar hizkuntzen taldekoa.

Hebreera klasikoa hizkuntza sakratutzat hartu izan dute egile askok, Biblia hebrearrarena den legez. Egungo aldaerak, aldiz, eguneroko mintzaira bizia izatea lortu du. Gaur egun, Israelgo hizkuntza ofiziala da arabierarekin batera, eta 7 bat miloi pertsonak berba egiten dute, bai Israelen, bai eta munduan zehar dauden diasporako komunitateetan ere. AEBetan, adibidez, ia 200.000 hebreeradun bizi dira.

Alfabetoa

Normalean, hebrear alfabetoa erabiltzen da: אלף-בית. Hala ere, latindar alfabetoaz ere idazten dute.

Hebreera klasikoa

Lehendabiziko aztarnak K. a. VI. mende ingurukoak dira. Hizkuntza sakratutzat hartzen da.

Hebreera modernoa

Gaur egungo mintzairak "Hebreera berri", "Hebreera israeldar" edo "Hebreera israeldar standard" izenak ere hartzen ditu.

Hizkuntza batua da, baina hiru dialekto nagusi daude:

  • Ekialdeko hebreera edo mizrahi-hebreera: Yemengo aldaera da, batez ere, bai eta turkieraz eta arabieraz hitz egiten duten herrialdeetako juduena ere.

Literatura

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hebreera Aldatu lotura Wikidatan