Henrike VI.a Ingalaterrakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 14:55, 25 urtarrila 2016

Txantiloi:Agintari infotaula Henrike VI.a Ingalaterrakoa (Windsor gaztelua, 1421eko abenduaren 6aLondresko dorrea, 1471ko maiatzaren 21a) Ingalaterrako erregea izan zen bitan, 1422-1461 eta 1470-1471 bitartean. Frantziako errege titulua ere izan zuen, Karlos VII.arekin batera.

Bizitza

Henrike V.a Ingalaterrakoaren eta Katalina Valoiskoaren semea zen. Haurra zen bitartean Humphrey osaba Gloucesterko dukea eta, Frantzian, Joan Lancasterkoa Bedfordko dukea izan ziren haren erregeorde. Frantziako errege egin zuten Parisen 1431. urtean. Caderen matxinadari aurre egin behar izan zion 1450. urtean. Ehun Urteko Gerra amaitu zenean (1453), Yorkeko etxea aurka altxatu zitzaion eta Bi Arrosen Gerra piztu zen (1455). Eduardo IV.ak erregetzatik kendu zuen 1461. urtean eta bederatzi urte geroago berreskuratu zuen errege agintea. Eduardo IV.ak hil zuen hurrengo urtean.

Shakespeare idazleak drama bat idatzi zuen errege horren inguruan (Henry VI, 1590-1592).

Ezkontza eta seme-alabak

1455an Margarita Anjoukoarekin ezkondu eta seme bakarra izan zuten, Eduardo Westminsterkoa.

Erreferentziak


Aurrekoa
Henrike V.a Ingalaterrakoa
Eduardo IV.a Ingalaterrakoa
Ingalaterrako erregea
1422-1461
1470-1471
Ondorengoa
Eduardo IV.a Ingalaterrakoa
Eduardo IV.a Ingalaterrakoa


Aurrekoa
Henrike V.a Ingalaterrakoa
Akitaniako dukea
14221453
Ondorengoa
azkena


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henrike VI.a Ingalaterrakoa


Biografia
Erresuma Batua
Artikulu hau Erresuma Batuko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.