Interpretazioa Europar Batasunean

Wikipedia, Entziklopedia askea

Europar Batasunean egiten den interpretazioaz hitz egitean, kontuan izan behar da Europar Batasunak, 28 estatu kide dituen arren, 24 hizkuntza ofizial eta lan hizkuntza dituela; honako hauek: Alemana, Bulgariera, Daniera, Eslovakiera, Esloveniera, Gaztelania, Ingelesa, Errumaniera, Estoniera, Finlandiera, Frantsesa, Greziera, Hungariera, Irlandera, Italiera, Kroaziera, Letoniera, Lituaniera, Maltera, Nederlandera, Poloniera, Portugesa, Suediera eta Txekiera. Horiez gain, badira nolabait ere erdi ofizialak diren bost hizkuntza: Eskoziera, Euskara, Galesa, Galiziera eta Katalana.

Gaur egun, mundu guztian interprete gehien kontratatzen dituen erakundea Europako Batzordea da. Europar Batasuneko hizkuntzekin lan egiten duten ehunka interprete ditu kontratatuta langile gisa edo freelance gisa.

Bere sorreratik, Europar Batasuneko estatu kide kopurua haziz joan da etengabe. Hori dela eta, interprete kopurua ere hazi egin da. Erakunde europarretan interprete gisa lan egiteko bi aukera nagusi daude: interprete independenteak (freelance), hau da, aldi baterako kontratatuak, eta interprete funtzionarioak, aldi iraunkorrerako kontratatuak.

Eskatzen den profilari dagokionez, lan egiten duen hizkuntzen guztizko ulermena izan behar duen profesionala izan behar interpretea, bere ama hizkuntza menperatu eta oinarrizko jakintza izan behar du. Horrez gain, mota guztietako egoeretara egokitzeko gai izan behar da, baita edozein motatako hitzaldia interpretatzeko ere.

Nazioarteko batzarren araudi linguistikoa ezberdina da modalitate batean edo bestean. Esaterako, bi hizkuntza ezberdinen arteko esan osteko interpretazioa interprete bakarrak egin dezake, baina 24 hizkuntza ezberdinen arteko esan osteko interpretazioa egiteko hainbat interprete behar dira.

Europar Batasuneko interpreteak hiru erakunde ezberdinetan aritzen dira lanean:

Interpretazio eta Konferentzia Zuzendaritza Nagusiak (Europako Parlamentua) eta Interpretazio Zuzendaritza Nagusiak (SCIC) (Europako Batzordea) Europar Batasuneko beste erakundeez ere arduratzen dira.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]