Edurne Pasaban

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Edurne Pasaban Lizarribar (Tolosa, Gipuzkoa, 1973ko Abuztuaren 1a - ) alpinista gipuzkoarra da, munduko zortzimilako gehien igo dituen emakumea dena.

2004an lesio larriak pairatu zituen K2 egin ondoren, izoztea zela eta, baina hurrengo urtean Himalayara itzuli zen.

2007an gainditu zuen Wanda Rutkiewicz poloniar-lituaniarraren marka, bederatzigarren zortzimilako tontorra lortuz. Gaur egun, zortzimilako gehien igotako emakumea da, hamar igo dituelarik, Gerlinde Kaltenbrunner alpinista austriarrarekin batera.

[aldatu] Igotako zortzimilakoak

Hauek dira Edurnek igo dituen hamar zortzimilakoak:

  1. 2001 - Everest
  2. 2002 - Makalu
  3. 2002 - Cho Oyu
  4. 2003 - Lhotse
  5. 2003 - Gasherbrum II
  6. 2003 - Gasherbrum I
  7. 2004 - K2
  8. 2005 - Nanga Parbat
  9. 2007 - Broad Peak
  10. 2008 - Dhaulagiri

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Beste hizkuntzak