Jean-Paul Belmondo
Jean-Paul Belmondo zinema-aktore frantsesa izan zen (Neuilly-sur-Seine, 1933). Arte Dramatikoko Kontserbatorio Nazionalean ikasi zuen. Gaztetan, boxeolaria eta antzerki-aktorea izan zen. 1957an hasi zen zineman, eta, 1959an, Jean-Luc Godarden À bout de souffle filmeko protagonista izan zen. Film hori nouvelle vagueko garrantzitsuena izan zen, eta berebiziko ospea ekarri zion Belmondori. Gizonezkoen edertasunaren ohiko eredua aldatu zuen (ederren artean itsusiena deitu zioten). 1965ean, Godarden Pierrot, le fou film ospetsuan parte hartu zuen. Jean-Paul Belmondoren beste film batzuk: Les Tribulations d'un Chinois en Chine (1965), Le Professionnel (1981), L'Inconnu dans la maison (1992), Les Misérables (1995), Désiré (1996), 1 chance sur 2 (1998), Les acteurs (2000), Un homme et son chien (2009).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.