Joan Batista Elizanburu
Joan Batista Elizanburu Irazabal[1] (Sara, Lapurdi 1828ko abuztuaren 14 - 1891ko urtarrilaren 2) euskal idazlea zen. Labaien eta Sarasolaren ustez XIX. mendeko euskal poetarik onena izan zen.
Larresoroko apazgaitegian egin zituen ikasketak. Alabaina, apaiz ikasketak utzi eta Frantziako armadan sartu zen, kapitain mailara iritsiz. Grazian Adema Zaldubiren adiskide handia izan zen. 1871n, Napoleon menderatua izan zenean, Sarara itzuli eta hantxe geratu zen betiko. 1891n zendu zen, 63 urte zituela.
Elizanburuk, poesiez gainera, idatzi zuen eleberri labur bat ere: Piarres Adame, 1888an Pauen argitaratu zena. Elkarren artean zer ikusirik ez duten istorioez osatua dago.
Eduki-taula |
[aldatu] Lanak
[aldatu] Eleberriak
- Piarres Adame lehen zatia, 1888;1964. Euskal-Herria.
- Piarres Adame. Murtuts eta Bertze..., 1982. Elkar.
[aldatu] Olerkiak
Adibidea: Ikhusten duzu goizean
Ikhusten duzu goizean
Argia asten denean
Menditto baten gainean
Etxe ttikitto aintzin xuri bat
Lau haitz handiren artean ?
Ithurritto bat aldean,
Xakhur xuri bat athean,
Han bizi naiz ni bakean.
Kopla gehiago: Solferinoko isua, gazte hilko dena, bihar goiz biharamunean...
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Piarres Adame Saratarraren zenbait istorio Lapurdiko eskuaran
- (Euskaraz) Piarres Adame Saratarraren zenbait istorio Lapurdiko eskuaran
- (Euskaraz) Koplak