King John's gaztelua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
King John's Gaztelua
Limerick castle.JPG

King John´s gaztelua, aurrekaldean Shannon ibaia duelarik.

Herria Limerick hiria,
Limerickeko konderria.
Koordenatuak 52°40′11″N 8°37′31″W / 52.66972°N 8.62528°W / 52.66972; -8.62528Koordenatuak: 52°40′11″N 8°37′31″W / 52.66972°N 8.62528°W / 52.66972; -8.62528
Herrialdea  Irlandako Errepublika
Garaia Lehendabiziko gotorlekua 922an Thormodr Helgason errege bikingoak eraiki zuen.
1200an John I.a Ingalaterrako erregearen aginduz gaztelua eraiki zen.
King John's gaztelua non dagoen adierazten duen Irlandako Errepublika-ko/-go/-eko mapa
King John's gaztelua

King John´s gaztelua (ingelesez King John's Castle, euskaraz John Erregearen gaztelua esan nahi du) Irlandako Errepublikako Limerick hirian kokatzen den gaztelua da, zehatzago izatekotan, Shannon ibaiaren aldamenean dagoen "Erregearen uhartea" (King's Island) izeneko hiriko eremuan kokatzen da. Gaztelutik nagusiki kanpokaldeko harresiak eta gotortutako dorreak kontserbatu dira, hauek turismogune gisa egokitu direlarik. Bisitarien gunearen eraikitze prozesuan zehar gazteluaren patioan bikingoen kokaleku bat aurkitu zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Thormodr Helgason errege vikingoak eraiki zuen lehenengo gaztelua "erregearen uhartean" ibaiaren gaineko kontrola ezartzeko asmotan. 922an izan zen hori.

1172an anglo-normandiarrak iritsi ziren eta 1174ean hiria suntsitu zuten. 1197an Joanes I.a Ingalaterrakoak foruak eman zizkion Limericki eta uste da orduan hasi zirela gaztelua eraikitzen, 1200 urtearen inguruan bukatu zutena. Garai hartan gazteluaren betebeharra batez ere administratiboa zen izan ere hiru auzo koordinatu behar baitzituen, Ingelesen auzoa, irlandesena eta Erregearen uhartea.

XVII mendean bost setio izan zituen gazteluak.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: King John's gaztelua Aldatu lotura Wikidatan