Kolonbiako geografia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kolonbiako geografia
Kolonbiako mapa topografikoa(San Andrés eta Providencia gabe)
Kolonbiako mapa topografikoa.
(San Andrés eta Providencia gabe)
Azalera'
Osoa 1.138.910 km²
Lehorra 1.038.700 km²
Ura 100.210 km²
Latitudea 4°0' N
Longitudea 72°0'W
Mugak
Venezuela 2.050 km
Brasil 1.644 km
Peru 1.800 km
Ekuador 590 km
Panama 225 km
Itsas erreklamazioak
Ondoko eremua 24 itsas milia
Ekonomia-eremu esklusiboa 200 itsas milia
Jurisdikziopeko urak 12 itsas milia
Muturreko garaierak'
Puntu beherena 0 m (Pazifikoan eta Karibe itsasoan)
Puntu gorena 5.775 m (Pico Colón)

Kolonbia Hego Amerikako ipar-mendebaldeko estatua da. Ekialdean Venezuela eta Brasilekin du muga, hegoaldean Ekuador eta Perurekin, iparraldean Ozeano Atlantikoarekin (Karibe itsasoa) eta mendebaldean Panama eta Ozeano Barearekin. 1.141.748 km²-ko azalera du, hots, Hego Amerikako laugarren handiena eta munduko 26.a.

Ekuatoreak herrialdea zeharkatzen du baina lurraldearen %90 ipar hemisferioan dago. Muturreko puntuak Guajira penintsulako Punta Gallinasen (12° 30’ 46” N) eta Amazonetako trapezioan, Leticiaren hegoaldean, (4° 13’ 30” S) daude.

Eskualde naturalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Kolonbiako eskualde naturalak

Kolonbian bost eskualde natural daude, gehi uharteetako eskualde naturala.

  • Pazifikoko eskualdea. Herrialdearen mendebaldean dago. Ozeano Barearen eta Andeeen arteko lur zerrenda bat da, Panamako mugatik Ekuadorko mugaraino hedatzen dena. Batezbeste 150 km eskaseko zabalera du. Iparraldean mendigune batzuk daude (Baudó mendilerroa), baina gainerakoan itsasertzeko zabaldiak eta mangladiak nagusi dira.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolonbia tropikoen artean badago ere, altitudearen arabera oso klima desberdinak daude. Eskuarki klima eremu hauek bereizten dira[1]:

  • Lurralde beroak (tierras calientes), itsas mailatik 1.000 metroraino. Urteko batezbesteko tenperatura 24 Â°C-tik gorakoa izaten da. Lurraldearen %80 hartzen du: Pazifiko eta Karibe itsasoaren ertzeko zabaldiak, Cauca, Magdalena, Cesar eta Catatumbo ibaien haranak eta Amazonas zein Orinocoko ordoki zabalak.
  • Lurralde epelak (tierras templadas), 1.000 eta 2.000 metro artean. Urteko batezbesteko tenperatura 17 Â°C eta 24 Â°C artean izaten da. Lurraldearen %10 hartzen du.
  • Lurralde hotzak (tierras frías), 2.000 eta 3.000 metro artean. Urteko batezbesteko tenperatura 12 Â°C eta 17 Â°C artean izaten da. Lurraldearen %7,9 hartzen du.
  • Andeetako mortuak (páramos), 3.000 eta 4.500 metro artean. Urteko batezbesteko tenperatura 6 Â°C y 12 Â°C artean egoten da eta gauez zero azpiko tenperaturak izaten dira.
  • Elur iraunkorrak (nevados), 4.500 metrotik gora. Tenperatura hotzak (urteko batezbestekoa 6 Â°C-ren azpitik), euri urriak, haize izoztu azkarrak eta elur-jasak izaten dira.

Hidrografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Magdalena ibaia Cundinamarca eta Tolima artean.

Kolonbian bi isurialde nagusi daude: Ozeano Barekoa eta Ozeano Atlantikokoa.[2].

  • Isurialde pazifikoa. Denetara 88.000 km²-ko azalera du. Iturriak Mendebaldeko mendilerroan eta Baudón daude. Ibai motzak baina emaritsuak dira. Arro nagusiak, hegoaldetik iparraldera, Mira (11.000 km²), Patía (24.000 km²), San Juan (20.000 km²) eta Baudó (8.000 km²) ibaienak dira.
  • Isurialde atlantikoa:
    • Karibe isurialdea. 363.878 km²-ko azalera du. Ibaien iturriak Andeen hiru mendilerroetan daude. Arro nagusia Magdalena-Cauca sistemarena da (270.000 km²). Erdialdeko eta Ekialdeko mendilerroen arteko harana zeharkatzen duen Magdalena ibaia Kolonbiako ibai nagusia da. Honen adarrik handiena Cauca ibaia da, Erdialdeko eta Mendebaldeko mendilerroen arteko haranetik behera datorrena. Isurialde honetako beste ibai garrantzitsu batzuk Atrato (35.000 km²-ko arroa) eta Sinú (17.000 km²-koa) dira. Karibe itsasotik 40 km eskasera dagoen eta 4.000 m baino gehiagoko gailurrak dituen Sierra Nevada de Santa Martatik behera oso ibai motzak eta lasterrak jaisten dira.
    • Maracaibo isurialdea. Ibai txikiak dira, Venezuelako Maracaibo lakura isurtzen direnak. Denetara 18.700 km²-ko azalera du eta ibai nagusia Catatumbo da (16.626 km²-ko arroa Kolonbian).
    • Orinoko isurialdea. 328.000 km²-ko azalera du. Ibai nagusia Orinoko da, 250 kilometroan Kolonbia eta Venezuelaren arteko muga egiten duena. Ibaiadar nagusiak Arauca (8.000 km²-ko arroa Kolonbian), Guaviare (140.000 km²-koa), Meta (112.000 km²-koa) eta Vichada (26.000 km²-koa) dira.
    • Amazonas isurialdea. 332.000 km²-ko azalera du. Ibai nagusia Amazonas da, 116 kilometroan Kolonbia eta Brasilen arteko muga egiten duena. Arroko ibai nagusiak Putumayo (54.000 km²-ko arroa Kolonbian), Caquetá ((200.000 km²-koa), Vaupés (38.000 km²-koa) eta Guainía dira.

Fenomeno naturalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolonbian lurrikarak izaten dira maiz, Andeetako eta Pazifikoko eskualdeetan batez ere. Izan ere Andeak Hego Amerikako eta Pazifikoko plakek talka egitean sortu ziren.

Sumendi ugari dago, batzuk aktiboak. Galeras sumendiak (4.276 m) 2009 eta 2010ean izan zituen erupzioak eta biztanle askok etxea utzi behar izan zuten[3][4]. Bogotatik 129 km mendebaldera dagoen Nevado del Ruiz sumendia (5.321 m) 1985ean piztu zen. Gailurreko izotza urtzean sortutako lohi isuriak 23.000 lagunen heriotza eragin zuen Armero herrian[5].

Datu orokorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokapena: Hego Amerikako ipar-mendebaldean, ekuatoreak zeharkaturik. Karibe itsasoarekin, Panama eta Venezuela artean, eta Ozeano Barearekin, Panama eta Ekuador artean, du muga.

Koordenatu geografikoak: Koordenatuak: 4°00′N 72°00′W / 4.000°N 72.000°W / 4.000; -72.000

Azalera:

  • osoa: 1.138.910 km²
  • lehorra: 1.038.700 km²
  • ura: 100.210 km²

Herrialdearen mugak:

denetara: 6.309 km

Erresuma mugakideak:

Itsasbazterra: 3.208 km (Karibe itsasoan 1.760 km, Ozeano Barean 1.448 km)

Lurraldea: itsas bazterreko zabaldiak, mendiguneak erdialdean, Andeak, eta ordokiak ekialdean.

Muturreko garaierak:

Baliabide naturalak: petrolioa, gas naturala, ikatza, burdina, nikela, urrea, kobrea, esmeraldak, hidroelektrizitatea

Lurren erabilera: (2005)

  • lur landuak: %2,01
  • labore iraunkorrak: %1,37
  • beste: %96,62

Lur ureztatua: (2003) 9.000 km²

Ur baliabide berriztagarriak: (2000) 2.132 km³

Ur kontsumoa (etxeko-ura/industria-ura/nekazal-ura): (2000)

  • denetara: 10,71 km³/urte (%50/%4/%46)
  • per capita: 235 m³/urte

Arrisku naturalak: Mendialdean sumendi erupzioak; noizbehinkako lurrikarak; aldian behingo lehorteak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. todacolombia.com: Pisos térmicos en Colombia
  2. todacolombia.com: Vertientes hidrográficas de Colombia
  3. Eitb.com: Alerta gorria, Galeras sumendiaren erupziogatik
  4. Berria.info: Galeras sumendia piztu da Kolonbian
  5. Zientzia.net: Mendiak eztul egin duenean

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]