Magners League
- Artikulu hau errugbi lehiaketari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Celtic League.
| Magners League Zeltiar Liga |
|
|---|---|
| Sortze data : | 2001 |
| Lehen denboraldia : | 2001-2002 |
| Taldeak : | 10 |
| Herrialdeak : | |
| Gaur egungo txapeldunak : | Munster Rugby (Irlanda) (2008-2009) |
| Webgunea : | http://www.magnersleague.com |
Magners League urtero Irlanda, Eskozia eta Galesek jokatu ohi duten errugbi liga da.
2001ean sortua izan zen eta gaur egun 10 taldek osatzen dute. Ingalaterrako Guinness Premiership eta Frantziako Top 14 ligekin batera Europako liga nagusietako bat da. Bere jatorrizko izena Liga Zeltiarra da (ingelesez Celtic League, galeseraz Y Gynghrair Geltaidd eta irlanderaz An tSraith Cheilteach). Halere, gerora Magners sagardoetxe irlandarraren babespean izendapena aldatu zuen.
Eduki-taula |
Ezaugarriak [aldatu]
Gaur egun liga honetako txapelduna liga erregularra amaitu ondorengo sailkapen finalaren bidez zehazten da, halere 2009-2010 denboraldi ostean, Guinness Premiership edota Top 14 ligetan jokatu ohi den Play-Off sistema ezartzeko saiakera egin da. Magners League denboraldia irailetik maiatzera ospatu ohi da, bi itzulitan jokatuz (talde bakoitzak beste baten aurka etxean eta kanpoan jokatuz). Magners Leagueko partidek ohikoak diren azaroko nazioarteko partidak (Test-Matches) eta Sei Nazioen Tornea zehar jokatutako partidak saiesten dituzte. Galestar, irlandar eta eskoziar federazioek (edo batasunek) Magners League delakoa europar lehiaketerako (Heineken Cup eta European Challenge Cup) sailkapena zehazten duen lehiaketa bakar gisa erabiltzen dute.
Zabalkuntza saiakerak [aldatu]
Italia edo Hegoafrika bezalako herrialdeekin Magners League herrialde horietara hedatzeko zabalkuntza posible batzuen inguruan alde interesatuen arteko noizbehinkako solasaldiak burutu dira. 2005ean hegoafrikar nahiz italiar taldeak zeltiar taldeekin batera parte hartuko zuten Ortzadar Kopa (Rainbow Cup) bat ere iragarri zuten, baina South African Rugby Union federazioan eginiriko aldaketen ostean lehiaketa hasi ere egin ez zelarik ideia atzera bota zen. Hori dela eta, epe laburrera, lehiaketak gaur egungo hiru zeltiar herrialdeekin jarrai dezala aurreikusten da.
London Welsh taldeak Ingalaterrako Guinness Premiership ligatik jeitsi eta kaleratua izan ezkero Magners Leaguen parte hartzeko interesa agertuarazi zuen. Gainera 2007an Eskoziako Errugbi Batasunak (SRU) Londonen eskoziar talde bat osatzeko interesa zuela adierazi zuen, hau Magners ligako hirugarren talde eskoziarra bilakatuko zelarik.
Komunikabideen jarraipena [aldatu]
Magners Leagueko partidak BBC Two Wales, Setanta Sports 2, Setanta Ireland eta Galesko S4C kateetan zuzenean emititzen dira. Normalki BBC Two Wales kateak emititutako partidak gainontzeko Erresuma Batuan zehar BBC Red Button bidez ere ikus daitezke. Noizbehinkako jarraipena beste herrialde batzuetan ere topatzen da - gehienetan Canal Plus Frantzia, edota mundu osoko beste herrialde batzuetan Setanta Sports katearen bidez: Australia, Kanada eta Estatu Batuak.
Eskoziako gaeleraz emititzen duen BBC Alba kateak ere noizbehinka Spòrs izeneko bere kirol saioan jokaldirik onenak aireratzen ditu.
2009–10 denboraldiko taldeak [aldatu]
| Taldea | Errugbi zelaia (eta gaitasuna) | Hiria/Herrialdea |
|---|---|---|
| Cardiff City Stadium (26.828) eta Millennium Stadium (74.500) | Cardiff, Gales | |
| Galway Sportsgrounds (7.000) | Galway, Éire | |
| Murrayfield Stadium (Magners Leagueko partidetan 67.800, mendebalde behealdeko armaila 12.464 eserlekuetara mugatua) | Edinburgh, Eskozia | |
| Firhill (10.887) | Glasgow, Eskozia | |
| RDS Arena (18.500) eta Donnybrook (12.500) | Dublin, Éire | |
| Thomond Park (26.000) eta Musgrave Park (8.300) | Limerick/Cork, Éire | |
| Rodney Parade (12.000) | Newport, Gales | |
| Liberty Stadium (20.500) | Swansea, Gales | |
| Parc y Scarlets (14.870) eta Racecourse Ground (15.500) | Llanelli, Gales | |
| Ravenhill Stadium (12.800) | Belfast, Ipar Irlanda |
Aurreko denboraldietan partehartu izan ohi duten taldeak [aldatu]
| Taldea | Urtea | Zelaia eta gaitasuna | Hiria/Herrialdea |
|---|---|---|---|
| 2002–2007 | Netherdale, 6.000 | Galashiels, Eskozia | |
| 2003–2004 | Brewery Field, 12.000 eta Sardis Road, 8.000 | Bridgend eta Pontypridd, Gales |
Emaitzak urtez-urte [aldatu]
| Celtic League | |||
|---|---|---|---|
| Denboraldia | Taldeak | Txapelduna | Txapeldunordea |
| 2001–02 | 15 | ||
| 2002–03 | 16 | ||
| 2003–04 | 12 | ||
| 2004–05 | 11 | ||
| 2005–06 | 11 | ||
| 2006–07 | 11 | ||
| 2007–08 | 10 | ||
| 2008–09 | 10 | ||
| Celtic Cup | |||
|---|---|---|---|
| Denboraldia | Taldeak | Txapelduna | Txapeldunordea |
| 2003–04 | 12 | ||
| 2004–05 | 8 | ||
Kanpo loturak [aldatu]
- Magners Leagueko webgune ofiziala (Ingelesez)