Maliko geografia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Maliko mapa
Maliko topografia

Mali Mendebaldeko Afrikako estatu itsasgabea da, Aljeriaren hegoaldean dagoena. Ipar latitudeko 10° eta 25° artean, eta 13° W eta 5º E arteko longitudean hedatzen da. 1.240.192 km²-ko azalerarekin munduko 24. herrialderik zabalena da. Gehiena Saharako hegoaldean kokaturik dago eta, beraz, oso beroa da eta urtaro lehorrean hondar erauntsiak izaten dira. Lurralde gehiena laua da, baino han eta hemen muino harritsuak daude. Mendigune nagusienak Adrar des Ifoghas ipar-ekialdean, Manding eta Bambouk mendiak hego-mendebaldean eta Hombori Tondo hego-ekialdean dira. Azken hau da Maliko gailurra da, 1.153 metrorekin.

Malin hiru eskualde natural daude: Saharako basamortua iparraldean, Sahel erdialdean eta Sudandar sabana hegoaldean.

Baliabide naturalak kontuak hartzekoak dira. Urrea, uranioa, fosfatoak, kaolina, gatza eta kareharria ustiatzen dira. Ingurune arazo larrienak desertizazioa, basogabetzea, lurren higadura eta uraren kutsadura dira.

Hidrografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Niger eta Senegal dira Maliko ibai nagusiak.

Niger ibaiak 1.693 kilometroz zeharkatzen du herrialdea, hego-mendebaldetik hego-ekialdera, bihurgune handi bat eginez. Ibai honek, eta bere adar nagusia den Bani ibaiak Gineako Fouta Djalonen dute iturburua. Maliko erdialdean, Timbuktu eta Djenné artean, barne delta zabala eratzen du. Niger ibaia Maliren bihotza da, elikagai eta ur-iturria eta garraiobide garrantzitsua delako.

Herrialdearen mendebaldea, Mauritania, Senegal eta Gineak inguratzen dutena, Senegal ibaiaren arroan dago. Ibaia hau, ur handien garaian (urtean hiru hilabetez) Kayeseraino nabigagarria da.

Datu orokorrak[1][2][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokapena: Mendebaldeko Afrika, Aljeriaren hegoaldean

Koordenatu geografikoak: 17°N 4°W / 17°N 4°W / 17; -4Koordenatuak: 17°N 4°W / 17°N 4°W / 17; -4

Azalera:

  • osoa: 1.240.192 km²
  • lehorra: 1.220.190 km²
  • ura: 20.002 km²

Herrialdearen mugak:

denetara: 7.243 km

Erresuma mugakideak:

Itsasbazterra: 0 km (itsasgabea)

Lurraldea: gehiena laua, hondar-basamortua iparraldean, sabana hegoaldean, muino malkartsuak ipar-ekialdean.

Muturreko garaierak:

Baliabide naturalak: urrea, fosfatoak, kaolina, gatza, kareharria, uranioa, igeltsu harria, granitoa, hidroelektrizitatea. oharra: bauxita, burdin harria, manganesoa, eztainu eta kobre hobiak badira ere, ez dira ustiatzen.

Lurren erabilera: (2005)

  • lur landuak: %3,76
  • labore iraunkorrak: %0,03
  • beste: %96,21

Lur ureztatua: (2003) 2.360 km²

Ur baliabide berriztagarriak: (2001) 100 km³

Ur kontsumoa (etxeko-ura/industria-ura/nekazal-ura): (2000)

  • denetara: 6,55 km³/urte (%9/%1/%90)
  • per capita: 484 m³/urte

Arrisku naturalak: Harmattana, urtaro lehorreko haize beroa eta hautsez kargatua; maizko lehorteak; Niger ibaiaren noizbehinkako uholdeak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Library of Congress – Federal Research Division Country Profile: Mali, January 2005
  2. The World Factbook: Mali

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]