Margarita Angulemakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Margarita Angulemakoa
Margarita Angulemakoa

1527 – 1549
Aurrekoa Joana Enrikez
Ondorengoa Margarita Frantziakoa

Jaiotza 1492ko apirilak 11
Angulema
Heriotza 1549ko abenduak 21 (57 urte)
Odos
Ezkontidea Karlos IV.a Alençongoa
Henrike II.a Nafarroakoa
Seme-alabak Joana III.a Nafarroakoa
Artikulu hau Henrike II.aren emazteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Margarita Nafarroakoa».

Margarita Angulemakoa (Angulema, 1492ko apirilaren 11 - Odos, 1549ko abenduaren 21), Margarita Nafarroakoa eta Margarita Orleansekoa ere deitua, 1509-1525 bitartean Alençongo dukesa eta 1527-1549 bitartean Nafarroako erregina ezkontidea izan zen. Eragin handiko emakumea izan zen, batez ere Frantzisko, bere neba, 1515ean Frantziako errege bihurtu zenetik aurrera. Kultura arloan ere aritu zen: poesiak idatzi eta argitaratu zituen eta Erreforma Protestantea bultzatu zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karlos Orleansekoa, Angulemako kondearen eta Luisa Savoiakoaren alaba eta Frantzisko I.a Frantziakoaren arreba zen. Ama izan zuen irakasle, eta latina, greziera, hebreera, gaztelera eta italiera ikasi zituen gaztetan. Hamar urte zituela, Henrike Galesko printzearekin ezkontzekotan izan zen, baina ezkontza ez zen egin. Gero, Gaston II.a Narbonakoarekin ere ezkontzekotan egon zen, baina senargaia aurretik hil zen.

Karlos IV.a Alençongoa, Frantziako kondestablearekin ezkondu zen 1509an eta alargun geratu zen 1525ean. Henrike II.a Nafarroako erregearekin ezkondu zen bigarrenez eta Nafarroako Erresumako lurretan bizi izan zen ordudanik. 1549ko abenduaren 21an hil zen Odoseko gazteluan.

Kultura handiko pertsona zen eta Erreforma protestantearen aitzindariak erakarri zituen Nafarroako gortera, Joan Kalbin bera tarteko. Politikan, ahaleginak egin zituen Nafarroako Erresuma berriro batzeko, baina aurka izan zituen Karlos Habsburgokoa enperadorea, Nafarroari kendutakoa ez itzultzearren protestantismoaren aurkako borroka aitzakia gisa etengabe erabili zuena, eta erreformaren alderako harrera zabal hura inoiz onetsi ez zuten Nafarroako gizarte sektore batzuk.

Obra ugari idatzi zuen, frantsesez betiere; Heptameron izeneko ipuin eta istorio bilduma (1558-1559 urteetan argitara emana), Boccaccioren Dekamerona-ren gisara baina gordinkeria nabarmenik gabea eta giro platoniko batean taxutua, da ezagunena . Beste obra batzuk: Le Dialogue (1525, Elkar-hizketa), Le miroir d’une âme pécheresse (1531, Arima bekatari baten miraila) eta Contes et Nouvelles (1698an argitaratua, Ipuinak eta Noelak). 1641-1642 urteetan argitaratu ziren bere gutunak (Lettres de Marguerite d’Angoulème) eta 1896an argitaratu ziren kanta eta poema ezezagun asko (Les dernières poésies de Margarite de Navarre).

Ezkontzak eta seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margarita Angulemakoa. Francois Clouetek egindako erretratua, Paris

1509ko abenduaren 3an, Karlos IV.a Alençongo dukearekin ezkondu zen, baina ez zuten seme-alabarik izan. 1525ean alargundu ostean, 1527ko urtarrilaren 24an Henrike II.a Albretekoarekin ezkondu zen. Bi seme-alaba izan zituzten:

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburu hauek idatzi zituen (argitaratzailea Pierre Boaistuau izan zen):

  • Le Dialogue en forme de vision nocturne (1524).
  • Le Miroir de l’âme pécheresse (1531), poema, ebanjelismo aldekoa.
  • Les Marguerites de la Marguerite des princesses (1531), testuen bilduma.
  • Les Chansons spirituelles (1547)
  • La Comédie de la nativité de notre seigneur Jésus-Christ
  • La Comédie de l’adoration des trois rois
  • La Comédie des innocents
  • La Comédie du désert
  • Le Triomphe de l'agneau
  • La Complainte pour un détenu prisonnier
  • La Fable du Faux Cuyder
  • Le Malade (1535-1536)
  • L'Inquisiteur (1536)
  • Trop, Prou, Peu, Moins (1547)
  • La Coche (1541)
  • Comédie des Quatre Femmes (1542ko otsaila)
  • La Navire (1547)
  • La Comédie sur le trépas du roi (1547)
  • Les Prisons
  • La Comédie de Mont-de-Marsan (1548)
  • L'Heptaméron (1542). Ezin izan zuen bukatu baina bere lan nagusia izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Margarita Angulemakoa Aldatu lotura Wikidatan