Mary Cassatt

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mary Cassatten autoerretratua

Mary Stevenson Cassatt (Allegheny (gaur egun Pittsburgh), Pennsylvania, Ameriketako Estatu Batuak, 1844ko maiatzaren 22a - Chateau de Beaufresne, Frantzia, 1926ko ekainaren 14a. margolari estatubatuar bat izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pennsylvaniako Estatuko Allegheny herrian (gaur egun Pittsburgh-eko zati bat) jaio zen 1844ko maiatzaren 22an eta Chateau de Beaufresne, Parisetik gertu hil zen 1926ko ekainaren 14an. Familia dirudun batean hazi zen non heziketa ezer baino garrantzitsuagoa zen eta bidaiatzeko joera handia zuten. Bere aitaren salerosketei esker, oso txikia zela bost urte pasa zituen Europan eta hiriburu nagusiak bisitatu zituen, esaterako, Londres, Paris eta Berlin. Denboraldi horretan hizkuntzak ikasi zituen eta bere lehenengo musika eta marrazketa klaseak jaso zituen.

Nahiz eta bere gurasoek baimena ez eman, hamabost urte betetzean, Pennsylvaniako Arte Ederren Akademian hasi zen margolan klaseak ikasten 4 urteetan zehar (1861-1865), hau da, Amerikako Estatu Batuen Gerra Zibileko urteetan. 1866. urtean, bere irakasle eta kideen portaeraz nekatuta eta ikasteko abiadura motelaz ere bai, artearen maisu nagusien lanak bere kabuz ikastea erabaki zuen, eta horretarako, Parisera lekualdatu zen bere ama eta zenbait lagunekin. Baina Arte Ederren Akademian neskak onartzen ez zituztenez, artista desberdinekin ekin zion ikasketa pribatuei, eta Louvre Museoan kopista bezala praktika handia hartu zuen.

1870eko udaren amaiera frantziar-prusiar gerra hastean, Estatu Batuetara itzuli zen eta bere familiarekin bizitzen hazi zen berriro ere, baina garai hartan Altoonan bizi ziren. Bera aitak, ez zituen bere ikasketak oraindik onartu, horregatik bakarrik bere oinarrizko beharrak finantzatzen zituen bere material artistikoekin batera, hauek lortzea oso zaila baitzen.

Bi koadro erakutsi zituen New Yorkeko galeria batean eta zenbait goraipamen jaso zituen baina eroslerik ez. Chicagon, non geroago egon zen zorte ona aurkitu nahian, zenbait margolan galdu zituen 1871ko sutean.

Pixka bat beranduago, Pittsburheko artzapezpikuaren enkargu bat jaso zuen Corregioren Parmaren bi kopia egiteko eta udazkenean hortik itzultzean, bere ikuspuntua aldatzen hasi zen, zenbait obra erakusten eta saltzen. 1873ko beste bidai batean, Madrilera eta Sevillara joan zen non gai espainiarreko zenbait koadro margotu zituen.

1872an ikusi dezakegu bere estiloaren aldaketa bat, helduagoa; margolari nagusiekin jasotako ikasketei esker, batez ere, Camille Pissarroren indikazioei esker. Urte horretan, bere margolanetariko bat, zinpekoek hautatuta, Parisko Gelan aurkeztu zuten. Kritikoek esan zuten erabilitako koloreak oso argiak zirela eta bere erretratuak zehatzegiak zirela. Cassatt zenbait kritika egin zituen emakumeak zituzten zailtasunei buruz artearen munduan.

1874. urtean Parisera lekualdatzen da betirako bere ahizpetariko batekin. 1875ean, Edgar Degasek egindako obra bat ikusi zuen. Degasek egindako lanak pastel teknika erabiltzen zuen, beretzat iraultzailea zena. Degasek iraultza bakarrik ez, aldaketa sakona ekarri zuen bere margoetara eta izatez, "inpresionismoaren hiru emakume handienak" talde mugatuan kokatu zuen Gustave Geffroyk.

1877. urtean, bere bizitza artistikoaren momentu txarrenetariko batean (Parisko Saloian aurkezteko ukatzea eta gero) Edgar Degasek bere koadroak erakustera gonbidatu zuen bere lan inpresionistekin batera. Horri esker 1879 urtera arte zenbait esposizio inpresionistetan parte hartu zuen eta asko ikasi zuen. Inpresionismoan arrakasta lortu eta gero, Cassatt margolari izatea utzi zion behin behinean bere ama eta ahizpa zaintzeko, asko gaixotu baitziren Parisera lekualdatzean 1877an. Bere ahizpà 1882. urtean hil egin zen eta Cassatt margotzeko gogoak galdu zituen; zorionez bere ama osasuna berreskuperatu zuenean margolanak egiteari ekin zion berriro.

Inpresionisten elkartean egon zen 1886 urtera arte eta hortik aurrera elkartea utzi zuen ez zelako mugimendu artistikoarekin identifikatzen, baina Degas eta Berthe Morisotekin zuen adiskidetasuna ez zuen galdu. Cassatten estiloa aldatuz joan zen, errealitateari hurbiltzen eta beste teknika batzuk frogatzeari ekin zion. Bere lanetan etxeko gauzak eta ama eta semeen erretratuak nabarmentzen hasi ziren, batez ere 1900.etik aurrera.

1890ko hamarkadan, Cassatten garai sortzaileena izan zen. New Yorkeko zenbait galerietan ipini zituen koadro batzuk eta Ipar Amerikako gazte artistak idolotzat hartu zuten, haien artean garrantzitsuena Lucy A. Bacon izan zen, eta beranduago Cassatt eta Camille Pissarro ezagutu zituen. Maryk hamarkada berria hastean, artezko zenbait bildumagileekin lan egin zuen.

1891an, ikusgai jarri zituen kolore biziko zenbait koadro, haien artean, "Emakumea bainu bat hartzen" eta "Edertasunaren egongela", bi koadro hauek urte bat lehenago, Parisen aurkeztutako arte japoniarrean inspiratuak izan ziren. Etsaitasunez hartu zituen postinpresionismoa, kubismoa eta faubismoa orokorrean. 1910ean Egiptora egindako bidaian, Cassatt osasun eta sormen krisi batean sartu zen, ez zuelako bere burua gai ikusten horrelako antzinako obrak egiteko. 1911. urtean diagnostikatu zioten diabetesa, erreumatismoa, neuralgia eta begi-lausotatuna, eta 1914an margotzeari utzi behar izan zion, ia itsu aurkitzen zelako, hala ere, 1915ean indarrak atera zituen mugimendu sufragistaren alde 18 obra lan egiteko. 11 urte pasa eta gero, ezer margotu barik (bere begi lausotasuna zela eta), bere gurasoen etxean hil egin zen 1926. urtean, eta bere gorpua Le Mesnil-Théribus mausoleoan dago gaur egun.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mary Cassatt Aldatu lotura Wikidatan