Murielle Ahouré

Wikipedia, Entziklopedia askea
Murielle Ahouré

Bizitza
JaiotzaAbidjan1987ko abuztuaren 23a (36 urte)
Herrialdea Boli Kosta
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaMiamiko Unibertsitatea
Hayfield Secondary School (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakabiadura-lasterkaria eta atleta
Atletismoa
Kirol diziplinak abiadura-lasterketa
100 metroko lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua57 kilogramo
Altuera170 zentimetro

Facebook: mahoure Twitter: MurielleAhoure Instagram: murielleahoure IAAF: 14304569 Olympic.org: murielle-ahoure Edit the value on Wikidata

Murielle Ahouré (Abidjan, Boli Kosta, 1987ko abuztuaren 23a) atleta bat da. Abiadura-lasterketetan nabarmendu da[1].

Bere kirol ibilbidean, urrezko domina bat irabazi du pista estaliko munduko atletismo txapelketan, eta zilarrezko bi munduko atletismo txapelketetan[2].

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

3 urte zituenean, Boli Kostatik Frantziara joan zen bizitzera. Frantzian bizi izan ondoren, beste 3 herrialdeetan bizi izan zen (Alemania, Japonia eta Txina) eta 13 urte zituenean, Estatu Batuetara joan zen bizitzera[2].

Hayfieldeko bigarren hezkuntzan ikasten ari zen bitartean, atletismoan sartzea gomendatu zioten Virginian zuen bakardadeari aurre egiteko. Bigarren hezkuntzako azken mailan, goi-mailako hezkuntza-erakundeen beka-proposamenak jasotzen hasi zen[2].

2005ean George Mason Unibertsitatean hasi zituen ikasketak, lege kriminalen espezialitatean, eta pista estaliko 100, 200 eta 60 metroko probetan ere parte hartu zuen[2].

Hurrengo urtean Miamira joan zen bizitzera, Amy Deem entrenatzaileak gonbidatuta. Aldaketak bere marka pertsonalak hobetzen lagundu zion. 2009an urteko markarik onena lortu zuen pista estaliko 200 metroko proban 22,80 segundoko erregistroarekin, NCAAko titulua eman ziona[2].

2010ak ez zion poz handiagorik eman, maiatzean min hartu baitzuen; handik gutxira, ordea, Houstonera joan zen Allen Powell entrenatzaile jamaikarraren aginduetara jartzeko. Ahouréren nazioarteko lehen ekitaldia Istanbuleko pista estaliko munduko txapelketa izan zen, 2012an. Urte berean, Londreseko joku olimpikoetan partu hartu zuen.

2013an, Ahouré Ingalaterrako Birmingham hiriko pista estaliko txapelketara aurkeztu zen, otsailean.

2014an bigarren aldiz joan zen pista estaliko munduko txapelketara, oraingoan Sopoten, non berriz ere zilarrezko domina eskuratu zuen 7,01 segundoko denborarekin.

2015erako, bere emaitzarik garrantzitsuena Oslon lortu zuen, Diamantezko Ligan, lehen postu batekin.

2017an bere hirugarren munduko txapelketan parte hartu zuen, eta bere emaitzak hobera egin zuen 2015arekin konparatuta, 100 metrotan.

2018ko martxoan, pista estaliko bere hirugarren munduko txapelketan parte hartu zuen, eta bere kirol ibilbideko emaitzarik onena lortu zuen, bere lehen urrezko domina irabazi baitzuen munduko txapelketetan, 6,97 segundoko markarekin. Bitxikeria gisa, garaipena ospatzeko banderarik ez zeukan baina ikusle irlandar batzuek haien bandera eman zioten, Boli Kostakoaren kolore berak baititu baina alderantziz[3].

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko Orotarako txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2013 Mosku ( Errusia) 2. lekua, zilarrezko domina 100 m
2013 Mosku ( Errusia) 2. lekua, zilarrezko domina 200 m
Munduko Indoor txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2012 Istanbul ( Turkia) 2. lekua, zilarrezko domina 60 m
2014 Sopot ( Polonia) 2. lekua, zilarrezko domina 60 m
2018 Birmingham ( Erresuma Batua) 1. postua, urrezko domina 60 m
Afrikako txapelketak
2014 Marrakex ( Maroko) 1. postua, urrezko domina 200 m
2014 Marrakex ( Maroko) 2. lekua, zilarrezko domina 100 m
2016 Durban ( Hegoafrika) 1. postua, urrezko domina 100 m
2016 Durban ( Hegoafrika) 2. lekua, zilarrezko domina 4 x 100 m

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Olympedia – Murielle Ahouré» www.olympedia.org (Noiz kontsultatua: 2023-05-22).
  2. a b c d e «Murielle AHOURÉ-DEMPS | Profile | World Athletics» worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2023-05-22).
  3. (Ingelesez) «Quick-thinking Irish fans come to the rescue of victorious Ivory Coast star at World Indoor Athletics Championships» Independent.ie 2018-03-05 (Noiz kontsultatua: 2023-05-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]