Niccolò Machiavelli

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Santi di Tito - Niccolo Machiavelli's portrait headcrop.jpg

Niccolò di Bernardo dei Machiavelli (Florentzia, 1469ko maiatzaren 3a - Florentzia, 1527ko ekainaren 21a) Italiako politikaria, filosofo, musikalaria, olerkaria eta idazlea izan zen, Pizkundeko pentsalari handienetakoa. Batik bat ezaguna da teoria politikoengatik, non boterea kudeatzean errealismoa azpimarratzen duen. Printzea izeneko tratatuan garatzen du teoria hori, gaur egun ere aipatua eta eztabaidatua.

Eduki-taula

[aldatu] Biografia

Nicolas Maquiavelo San Casciano in Val di Pesa herri txikian jaio zen Florentziatik 15 km-tara 1469ko maiatzaren 3an.Bernardo Machiavelli eta Bartolomea di Stefano Nelli ziren bere gurasoak,biak familia aberatsen semeak ziren baina Nicolas-en aitaren zergengatik pobrezian bizi ziren. 1494 eta 1512 artean bulego publiko baten kargu izan zen.1512.urtean denbora gutxigatik egon zen preso Florentzian eta gero erbesteratuta izan zen San Cascianora.1527.urtean hil zen Florentzian.

Galeria Uffizi-n Maquiavelloren estatua.

[aldatu] Ikuskerak

Oro har, hiru ikuskera eskaini izan ohi dira Machiavelliren pentsamenduaren gainean:

[aldatu] Zinikoa, antrikristoa

Leo Straussentzat, Machiavelli gaizkiaren maisu bat da, batez ere moral kristauaren deuseztatzea bilatzen duena. Bere obrak, balioen berbalorazioa irudikatuz, irakaskuntza normatibo bat, kristaua, beste batengatik ordezkatzen du, makiavelikoa. Horrela, erlijioa eta etika, instrumentu bat gehiago baino ez lirateke; ordena eta segurtasuna bermatzeko interes oligarkikoei obeditzen dien tresna besterik ez. Boterea mantendu eta handitzeko bidean, inolako agindu moralen aurrean ez belaunikatzea, tiranoekiko aholkua. Nietzschek goraipatu egiten du Machiavelli, eta bere gustutik gertuen dagoen pentsalari gisa ikusten du.

[aldatu] Patriota, abertzalea

Italiaren batasuna bilatzeko borrokaren oihartzun bat da pentsaera makiavelikoa Risorgimentoan sorturiko ikuskera honen arabera. Bere arima baino gehiago maite omen zuen bere dierria (Florentzia, ez Italia), Vettoriri 1527an idatzitako eskutitzean zionez. Arriskuen aurrean ez da era moral eta justuan aritu behar; bere bizia salbatu eta askatasuna bermatuko duen bidea hartu behar da, hau edozein izanik ere. Hala ere ikuspegi hau zalantzagarria da, gorago aipaturikoaren indarrak azpiratzen baitu.

[aldatu] Zientifiko politikoa

Pasioetan, sentimenduetan jartzen du oinarria. Arrazoimen hotza, sentimenduen, bulkaden menpeko gisa (Fleisherren ikuskera), nahiz eta helburu batzuk lortzeko ezinbestekoa den sentimenduak menperatzea, hondamendira eraman ez gaitzaten. Argi dago arrazoia animoan egon behar dela errotuta, moraltasunaz haraindiko bertutean. Honela, bulkada oinarrizkoena, sentimendu eta borondatez legoke osatua, baina beharrezko arrazoimenaz hauen erabilera zuzena egiteko.

[aldatu] Obrak

  • Discurso sobre la corte de Pisa, 1499
  • Del modo di trattare i popoli della Valdichiana ribellati, 1502
  • Del modo tenuto dal duca Valentino nell' ammazzare Vitellozzo Vitelli, Oliverotto da Fermo, etab., 1502
  • Discorso sopra la provisione del danaro, 1502
  • Decennale primo, 1506
  • Retrato de la corte de Alemania, 1508-1512
  • Decennale secondo, 1509
  • Retrato de la corte de Francia, 1510
  • Discursos sobre la primera década de Tito Livio, 3 liburuki, 1512-1517
  • El Príncipe, 1513
  • Andria, 1517
  • La mandrágora, 1518
  • Della lingua, 1514
  • Clizia, 1525
  • Belfagor arcidiavolo, 1515
  • Asino d'oro, 1517
  • Del Arte de la Guerra, 1519-1520
  • Discorso sopra il riformare lo stato di Firenze, 1520
  • Sumario de la corte de la ciudad de Lucca, 1520
  • Vita di Castruccio Castracani da Lucca, 1520
  • Historia de Florencia, 8 liburu, 1520-1525

[aldatu] Kanpo loturak

Wikiesanak
Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
Niccolò Machiavelli
Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Niccolò Machiavelli


Biografia Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak