Cesare Borgia
Cesare Borgia (valentzieraz: Cèsar Borja) (Erroma, 1475 irailaren 13 - Viana, Nafarroa, 1507ko martxoaren 12) duke, printze, konde, condottiero, gonfaloniere, Iruñeko apezpikua, Valentziako artzapezpikua, Vaticanoko armadaren kapitaina eta kardinala izan zen.
Eduki-taula |
Biografia[aldatu]
Aita Rodrigo Borgia aita santua eta ama Vannozza Cattanei erromatarra, Giovanni eta Godofredo anaiak eta Lucrezia arreba zituen. Perugian ikasi zituen teologia eta zuzenbidea eta 17 urte zituela, Cesare Iruñeko apezpiku (1491) bihurtu zen. 20 urte bete baino lehen Valentziako artzapezpikua eta kardinala zen.
1497an Giovanni Borgia hil zenean Vaticanoko armadaren buruzagi bihurtu zen eta 1498an eliza utzi zuen.
Luis XII.ak Valentinoiseko konde izendatu eta Joanes III.a Nafarroakoaren arreba zen Karlota Albretekoa ezkondu zuen. Romagna eskualdea konkistatu zuen aitarako eta duke bihurtu zen 1501ean.
1503an aita pozonduta hil eta Pio III.ak aita santu berriak Cesare atxilotu zuen. Julio II.ak Gaztelako Erresumari entregatu zion Cesare. Kartzelatik ihesi eta Nafarroara jotzen du babes bila.
Nafarroan Joanes III.a Nafarroakoak kapitain izendatu eta Larraga hartzeko misioa izan zuen beaumondarren eskuetatik. Vianan Leringo kondearen soldaduek lakio batean harrapatu eta erail zuten.
Leloa Aut Cæsar aut nihil zuen (euskaraz: 'Cesare edo ezer ez').
Nikolas Makiavelok eredu gisa hartu zuen Printzea idaztean.
Bibliografia[aldatu]
- Mario Puzo: The family Regan Books 2001 ISBN 0-06-039445-5
- Eleanor Hibbert: Madonna of the Seven Hills (1958)
- You Higuri: Cantarella Akita Shoten (2001)
- Óscar Villarroel González: Los Borgia. Iglesia y poder entre los siglos XV y XVI, Sílex, 2005. ISBN 84-7737-144-X.
- Manuel Vázquez Montalbán: O César o nada. Planeta, Madril, 2002. ISBN 84-08-02505-8.
- Ivan Cloulas: Los Borgia. Javier Vergara, Buenos Aires, 1989. ISBN 950-15-0808-0.
- Juan Antonio Cebrián: Los Borgia, Temas de Hoy, 2006. ISBN 84-8460-596-5.
- Geneviève Chastenet: Lucrecia Borgia: ángel o demonio. B.S.A. Bartzelona, 2004. ISBN 84-666-1911-9
Filmagintza[aldatu]
Kanpo loturak[aldatu]
| Aurrekoa Alfonso Carrillo |
Iruñeko apezpikua 1491 – 1492 |
Ondorengoa Antonio Pallavicini Gentili |