Nyassa (aintzira)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nyassa
Malawi
Lake Malawi seen from orbit.jpg

Satelitetiko argazkia

Kokalekua Malawi
Mozambike
Tanzania
Garaiera 500 m
Zabalera 75 km
Luzera 560-580 km
Bataz besteko sakonera 292 m
Gehienezko sakonera 706 m
Arroa 29.600 km²
Betebidea Ruhuhu
Hustubidea Shire ibaia
Uharteak Likoma uhartea eta Chizumulu uhartea

Nyassa edo Malawi[1] Afrikako Aintzira Handien artean hegoalderen dagoen aintzira da, Malawi, Mozambike eta Tanzania artean kokatua. Nyassa da Afrikako aintzira handienen artetik hirugarrena hedaduraz, eta mundukoen artetik bederatzigarrena. Tokiko bantu hizkuntzetako batean —yao hizkuntzan— nyassa izenak «aintzira» esan nahi du.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aintzira 560 kilometro luze eta 75 kilometro zabal da, hots, 29.600 km²-ko eremua du. Nyassaren kostan Afrikako hiru estatu daude: Mozambike, Malawi eta Tanzania.

Mugak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aintziraren zatirik handiena Malawiren barnean dago, baina Malawiren eta Tanzaniaren arteko ur-muga oraindik erabakitzeke dago. Tanzaniak 1914 baino lehenagoko alemaniar eta britainiar kolonien arteko mugak aldarrikatzen ditu.

Malawik, ostera, 1919az geroztiko britainiar Administrazioak zituen mugak aldarrikatzen ditu. Orduko britainiar Nyassalandiak ez zuen Nyassa aintziran beste administraziorik nahi, eta mugak ia Tanzaniako kostetan jarri zituen. Iraganean, auziak gatazkak sortu izan ditu.

Mozambikek ia uren laurdena du. Likoma eta Chizumulu uharteak, Mozambikeko uretan dauden arren, Malawiko barrendegiak dira.

Europako kolonizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

David Livingstone izan zen Nyassara heldu zen lehendabiziko europarra, 1859an. Horrenbestez, Britainiar Inperioak aintzira inguruko eskualdea beretzat aldarrikatu zuen, eta Nyassalandia kolonia sortu. Portugalek ekialdeko kostak kolonizatu zituen arren, gertuko Likoma eta Chizumulu uharteak Nyassalandiatik etorritako eskoziar kolonoek okupatu zituzten, eta britainiar boterearen pean geratu ziren.

1914an Nyassan borroka txiki bat izan zen: britainiar itsasontzi batek, Lehenengo Mundu Gerra hasi zela jakinda, alemaniar itsasontzi bat eraso zuen Tanzaniako uretan, artean Mendebaldeko Alemaniar Afrikako kolonia baitzen Tanzania.

Uharte nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nyassa, Likoma uhartetik ikusita

Nyassan bi uharte nagusi daude: Likoma eta Chizumulu. Likoman katedral anglikano handia dago, XX. mendearen hasieran misiolariek eraikia. Uharte bietan baobab arbola asko daude.

Uharte bietan milaka pertsona bizi dira. Ekonomia banana, mangondo, tapioka ustiapenetan eta arrantzan datza.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Nyassa (aintzira)

Koordenatuak: 12°11′S 34°22′E / 12.183°S 34.367°E / -12.183; 34.367

Afrikako Aintzira Handiak
Afrikako Aintzira Handien mapa

Afrikako Aintzira Handiak
Aintzirak:
A – Albert • E – Edward • K – Kivu • T – Tanganyika • Y – Kyoga • V – Victoria • M – Nyassa
Eskualdeko estatuak:
UG – Uganda • KE – Kenya • CD – Kongoko Errepublika Demokratikoa • RW – Ruanda • BI – Burundi • TZ – Tanzania • ZM – Zambia • MW – Malawi • MZ – Mozambike