Nafarroako Alderdi Sozialista
Wikipedia(e)tik
Nafarroako Alderdi Sozialista edo gaztelaniaz Partido Socialista de Navarra (PSN) Espainiako Alderdi Sozialistaren Nafarroako adarra da. 1974an Nafarroako sozialistak Tuteran bildu eta PSOEren egitura, Espainiako Gerra Zibilarekin desegina gelditu zena, berreraiki egin zuten; 1977ko irailean PSOEk bere lehen euskal kongresua egin zuenean, lau herrialdeetako ordezkariak batzartu ziren. 1982. urtera arte, PSN Euskadiko Alderdi Sozialistaren (PSE-EE) barnean egon zen eta lau herrialderako autonomia estatutuaren eta autodeterminazioaren alde zegoen. 1982an Nafarroako sozialisten lehen kongresua egin zen; Nafar sozialistek, PSE-EEtik irten eta Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN) izena hartu zuten. Egungo idazkari nagusia, Carlos Chivite da.
[aldatu] Idazkari Orokorrak
- Gabriel Urralburu (1982-1994)
- Javier Otano (1994-1996)
- Juan Jose Lizarbe (1997-2004)
- Carlos Chivite (2004)
[aldatu] Kanpo loturak
| Nafarroako Foru Erkidegoko alderdi politikoak | ||
|---|---|---|
|
Nafarroako Parlamentuan ordezkapena duten alderdi politikoak: Ikus, gainera: EAEko alderdi politikoak |
||

