Parto-seleukotar Gerrak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Parto-seleukotar Gerrak
Eskualdea k.a. 200n, Antioko III.aren erregealdian
DataK.a. III.-K.a. I. mendea
LekuaAfganistan, Irak eta Persia
EmaitzaPartiarren garaipena
Gudulariak
Seleukotar Inperioa Partiar Inperioa
Buruzagiak
Seleuko II.a Kaliniko
Antioko III.a Handia
Antioko IV.a Epifanes
Demetrio II.a Nikator  Errendizioa
Antioko VII.a Evergetes  
Demetrio III.a Eukarios
Antioko X.a Eusebio
Tiridates I.a
Artsazes II.a
Mitridates I.a
Praates II.a
Mitridates II.a

Parto-seleukotar Gerrak, Seleukotar Inperioaren eta partiarren arteko gatazka batzuk izan ziren, greziarrak Persiatik behin betiko kanporatuz eta Partiar Inperioa sortuz amaitu zirenak. Gerren arrazoia, irandarren erdialdeko Asian zeharreko migrazioa eta selekotarrek euren domeinu zabalak defendatzeko zuten ezintasuna izan ziren.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artsazidar familia parnoen tributik zetorren,[1] Partia antzinako akemenestar probintzian finkatu ziren Dahae nomada eszitarrek osatutako konfederazio baten zati zena.[2][3]

Bere historiaren iturri gehienak zatikatuak eta haien aurkakoak dira,[4] baina, elezaharraren arabera, k.a. 247 inguruan Artsazes eta Tiridates anaiak Antioko II.a Theos seleukotar erregearen basailua zen Andragoras satraparen aurka matxinatu ziren. Bederatzi urte geroago, "erresuma autonomo" bat aldarrikatu zuten nagusia, Artsazes, errege izanda. Hala ere, historialari modernoek Tiridatesen existentzia zalantzan jartzen dute, lehenengoaren existentzia bakarrik onartuz.[5][6] Ez dakigu zehazki zer gertatu zen garai hartan, eta ez dago errege zerrenda bat ere aho batez onartua.[7] K.a. 228an partiar errege honek Seleuko II.a Kalinikoren zigor-kanpaina eten egin zuen, eta, seleukotarra Asia Txikira matxinada bat amaitzeko itzuli behar izan zen.[8][9]

K.a. 211n, Artsazes II.ak, lehenengoaren semeak, bere gurasoaren oinordekoa izan zen, eta bi urte geroago Antioko III.a Handiaren zigor kanpaina bati aurre egin zion,[10] honek 100.000 infante eta 20.000 zaldizkoekin eraso ziolarik.[11] Seleukotarrak euren erreinu txikiaren hegoaldea kentzea lortu zuen, eta partiarrek Praates II.araino itxaron behar izan zuten hedapena berriz has zedin, Alexandroren Ateetara iritsiz.[12] Hala ere, Mitridates I.a izango zen partiarrak potentzia boteretsu bihurtuko zituena.[13]

Artsadizarren igoera eta seleukotarren gainbehera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.a. 175ean, Antioko IV.a Epifanes tronuratu zuten. Honek bere erresumaren ekialdeko arazoak konpontzeko irrikaz, Eukratides jenerala, matxinatuen gotorlekutzat jotzen zuen Greko-Baktriar Erresumaren aurka eta Timarko satrapa Mediara bidali zituen, bera, Artaxia I.a Armeniakoa menderatzeaz arduratzen zen bitartean.[14] Hala ere, K.a. 164an hil ondoren, bere erresuma kaosean erori zen, eta Mitridates I.ak grekobaktriarrei, orain Eukratidesek gobernatzen dituenei, mendebaldeko lurraldeak kentzeko eta bere burua Mediako errege izendatu zuen Timarkori erasotzeko aprobetxatu zuen. Timarkok artsazidari aurre egin zion, baina Demetrio I.a Soter seleukotarrak garaitu eta hil zuen handik gutxira. Nahasmen horretan, Mitridates I.ak berriro eraso zuen, eta k.a. 148an Ekbatana hartu eta Media osoa konkistatu zuen.[15] Ordurako Antiokian, seleukotar hiriburuan, zeuden barneko gatazkak aurrera egiten zuten eta bere arerioak mendean hartzea ezinezko bilakatzen zuten.[16]

K.a. 141ean Mitridates I.ak Babilonia eta Seleuzia Tigrisekoa hartu eta Hirkania konkistatu zuen. Bitartean, bere jeneralek Elimaidako Kamniskires I.a Megas Soter erregea mendean hartu zuten, seleukotarren basailu nominala bazen ere, k.a. 147an Susan bere burua independente aldarrikatu zutena.[16] K.a. 139an, Demetrio II.a Nikator bere ekialdeko lurraldeak berreskuratzen saiatu zen, baina partiar jeneralek garaitu eta harrapatu egin zuten, Mitridates I.aren aurrean eramanez. Litekena da orduan greko-braktiar erregeek artsadizarren basailu izatea erabakitzea.[17]

Handik gutxira, Mitridates I.aren bizitza luze eta arrakastatsua amaitu egin zen, eta Praates II.a gazteak jarauntsi zuen. Orduan, yuezhi eta wusun herriek, xiongnuek beren jatorrizko lurretatik kanporatuak, Asia erdialdetik bere erresuma inbaditzeko mehatxua egin zuten.[18] Gainera, k.a. 130 urtean, Antioko VII.a Evergetesek, 300.000 laguneko talde baten agindupean, hauetatik 80.000 baino ez zirelarik soldaduak eta gainerakoak kanpamenduaren jarraitzaileak, Babilonia berreskuratu zuen.Marko Juniano Justino, 1853, 38.10.2 Gero Media aldera jarraitu zuen. Hori guztia posible izan zen Susan Tigraios izeneko baten matxinadak eragindako kaosagatik, k.a. 137 eta 132 artean artsazidarrak borrokatu zituena.[19]

Seleukotarrek zenbait goarnizio utzi zituzten neguan Median, baina soldadu hauek deskontrolatu egin ziren eta inguruko hiriez abusatzen hasi ziren, beren janarien zati handiak eskatuz. Artsazidarrentzat erraza izan zen hurrengo udaberrian gerrilla gerra bat sustatzea.[19] Handik gutxira, k.a. 129an, Antioko VII.a egoera berreskuratzen saiatu zen, Siriatik tropa indargarriak ekarriz, baina Ekbatanatik gertu zegoen artsazidar armadak bere kanpamenduan segada egin zion eta hil egin zuten. Bere soldadu gehienak ere hil edo harrapatu zituzten. Iturri zaharrek 300.000 hildako aipatzen zituzten, kopuru gehiegizkoa, zalantzarik gabe.[20]

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Praates II.ak bere garaipenaz baliatu eta Siria inbaditu nahi izan zuen, baina ekialdeko sakarren inbasioak bere ahaleginak banatzera behartu zuen. Nomada hauek, Baktriatik Mesopotamiara igaroz, dena arpilatu zuten, eta haietako asko, beharbada, partiar armadako mertzenarioak ziren, baina Antioko VII.a hil zenean kanpainaren amaieraren berri izan zutenean matxinatu egin ziren, eta, ironiaz, Praates II.ak seleukotarren presoak errekrutatu zituen bere antzinako aliatuen aurka borrokatzeko. Hala ere, K.a. 128an, heleniar hauek, sakar indar ahaltsua ikustean, ihes egin zuten eta artsazidarrak inguratu eta sarraskitu zituzten, euren erregea barne.[21] Bere oinordekoa osaba Artaban I.a izan zen, sakarrak garaitu baina tokarioei aurre egin behar izan zien. Hauek Oxus ibaia zeharkatu eta guduan hil zuten Artaban.[22]

Mitridates II.a Handia izango zen mehatxu nomadari behin betiko amaitu egingo ziona.[23] Lehenago lurraldea konkistatu behar zuen, Antioko VII.a hil zenetik hainbat hiritan bere burua errege izendatu zuten satrapen eskuetan geratu baitzen. K.a. 122 inguruan, Mitridates II.ak Babilonia konkistatu zuen.[24] Hiria Inperioaren erdigune bihurtu zuen, ziur asko bere jatorrizko Partia herri migratzaileen erasoen arriskupean zegoelako.[23] K.a. 91. urtean hil zenean, Partia tronua lortzeko gerra zibilen aldi etengabean murgildu zen,[25] seleukotar botere ahulduak Erromatar Errepublikaren, Mitridates Handiaren Pontoko Erresumaren eta Tigranes II.a Handiaren Armeniaren hedapen erasokorrari aurre egiten zion bitartean.[26]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bivar 1983, 27 orr. .
  2. Bivar 1983, 26 orr. .
  3. Debevoise 1938, 2 orr. .
  4. Bivar 1983, 21 orr. .
  5. Bivar 1983, 28 orr. .
  6. Debevoise 1938, 9-10 orr. .
  7. Bivar 1983, 30 orr. .
  8. Bivar 1983, 28-9 orr. .
  9. Debevoise 1938, 12-3 orr. .
  10. Bivar 1983, 29 orr. .
  11. Marko Juniano Justino, 1853, 41.5.7
  12. Bivar 1983, 31 orr. .
  13. Bivar 1983, 31, 33 orr. .
  14. Bivar 1983, 32 orr. .
  15. Bivar 1983, 33 orr. .
  16. a b Bivar, 1983, or. 34.
  17. Bivar 1983, 35 orr. .
  18. Bivar 1983, 36 orr. .
  19. a b Bivar, 1983, or. 37.
  20. Bivar 1983, 37-8 orr. .
  21. Bivar 1983, 38 orr. .
  22. Bivar 1983, 38-9 orr. .
  23. a b Bivar, 1983, or. 39.
  24. Bivar 1983, 40 orr. .
  25. Bivar 1983, 41 orr. .
  26. Bivar 1983, 45 orr. .

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Modernoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]