Peipus

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Peipus
Peipsi-Pihkva järv (et) Чудско-Псковское озеро (ru)
Peipsi jarv1.jpg
Lake Peipsi Landsat2000.jpeg
Kokalekua Estonia
Errusia
Koordenatuak 58°41′0″N 27°29′0″E / 58.68333°N 27.48333°E / 58.68333; 27.48333Koordenatuak: 58°41′0″N 27°29′0″E / 58.68333°N 27.48333°E / 58.68333; 27.48333
Garaiera 30 m
Eremua 3.555 km²
Bataz besteko sakonera 7,1 m
Gehienezko sakonera 15,3 m
Arroa 47.800 km²
Ertzaren luzera 520 km
Betebidea Emajõgi, Velikaya ibaia
Hustubidea Narva ibaia
Uharteak Piirissaar, Kolpin, Kamenka
Hiriak Mustvee, Kallaste

Peipus[1] (estonieraz: Peipsi-Pihkva järv; errusieraz: Чудско-Псковское озеро; alemanieraz: Peipussee) Estonia eta Errusiako mugan dagoen aintziraa da, Iparraldeko Europan.

Peipus Estoniako aintzirarik handiena eta Europako bostgarrena da, Errusiako Ladoga eta Onega, Suediako Vänern eta Finlandiako Saimaa eta gero.

Peipus aintzirak 3.500 km² azalera du eta hiru zatitan banatuta dago:

  • Peipsi aintzira (estonieraz: Peipsi järv; errusieraz: Чудское озеро) iparraldeko aldea da. 2.670 km² du.
  • Pskov (Pihkva) aintzira (estonieraz: Pihkva järv; errusieraz: Псковское озеро) hegoaldeko aldea da. 710 km² du.
  • Aintzira epela (estonieraz: Lämmijärv; errusieraz: Тёплое озеро) alde biak lotzen duen kanala da. 170 km² du.

Aintziran 30 ibai inguru dute ahoa, nagusiak Emajõgi eta Velikaya izanik.

1242an, aintziran Peipus aintziraren bataila egin zen (Errusian "Izotz gaineko bataila" izenaz ezaguna) Teutondar Zaldikoak eta Alexander Nevskiren novgorodarren artekoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Peipus Aldatu lotura Wikidatan