Programazio-lengoaia
Programazio-lengoaiak ordenagailuaren portaera kontrolatzeko erabil daitezkeen hizkuntza artifizialak dira.
Bi atal definitu behar dira programazio-lengoaia bat definitzeko:
- Programak osatzeko erabil daitezkeen aginduak (adb.: datu bat irakurri, datu bat inprimatu, kalkulatu eragiketa bat...)
- Datuak errepresentatzeko erabil daitezkeen datu-motak (adb.: zenbakia osoa, zenbaki erreala, karakterea...)
Programa bateko aginduak idazteko orduan lengoaiak horrelako aginduak definitu ahal izateko dituen arau sintaktiko eta semantikoak errespetatu behar dira.
Eduki-taula |
Sailkapena [aldatu]
Behe-mailako programazio-lengoaiak [aldatu]
Berez, konputagailuak lengoaia bakar bat ulertzen du: makina-lengoaia. Konputagailuko zirkuitu elektrikoek agindu xehe batzuk bakarrik egiten dituzte, eta horietan datuak kode bitarrean adierazi behar dira. Baina gizakiontzat makina lengoaian programatzea erokeria da:
- Ulertezina da (dena kode bitarrean adierazita dago)
- Aginduak sinpleegiak dira.
- Konputagailu mota bakoitzak bere makina-lengoaia dauka eta batean dabilen programa bestean ez dabil.
Mihiztadura-lengoaia makina-lengoaiatik oso gertu dago, baina programak gizakiok hobeto uler ditzagun:
- agindu bitarrak karaktere alfanumerikoekin adierazten dira
- datuak atzitzeko helbide sinbolikoak erabiltzen dira, helbide bitarren ordez
- oharrak txertatu daitezke programetan
Goi-mailako programazio-lengoaiak [aldatu]
Goi-mailako programazio lengoaiak egokiagoak dira programatzeko:
- Datuak eta aginduak karaktere alfanumerikoen bidez aipa daitezke (ez kode bitarrean)
- Datuak hartzeko aldagaiak defini ditzakegu
- Agindu eta datu potenteagoak, landuagoak, erabil daitezke (ez eragiketa sinpleak soilik)
- Hainbat konputagailu mota desberdinetan erabili ahal izango dira.
- Zuzentzeko eta gaurkotzeko errazagoak dira, honela denbora aurrezten digu beste lengoaiekiko.
- Oharrak txerta daitezke programa hobetu ulertzearren.
Beraz, goi-mailako programazio-lengoaia batean programatzea askoz errazagoa da.
Erdi-mailako programazio-lengoaiak [aldatu]
C programazio-lengoaia. Goi-mailako lengoaien abantaila gehienak ditu, baina aldi berean behe-mailakoen funtzionalitatea ere erabil daiteke. Horrela programa azkarrak lortu daitezke eta memoriako espazioa hobeto kudeatzen dutenak.
Konpiladoreak eta interpretatzaileak [aldatu]
Baina goi-mailako lengoaia batean idatzitako programa bat martxan jarri nahi badugu konputagailu batean, lehenago itzuli behar dugu programa hori makina-lengoaiara. Itzulpen hori egiteko konpilazio prozesu bat burutu behar da. Konpiladoreak itzulpen hori automatikoki egiten duten programa bereziak dira.
Horrelakoetan goi-mailako programazio-lengoaiaz idatzitako programari iturburu-programa esaten zaio eta programa konpilatuari objektu-programa esaten zaio.
Batzuetan itzulpen hori aginduz agindu egiten da, banaka eta programa itzulia (objektu-programa) lortu gabe. Horrelako programa itzultzaileei interpretatzaile esaten zaie.
Zenbait programazio-lengoaia: [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Mihiztadura-lengoaia eta goimailako lengoaiak: noiz eta zergatik; Zientzia.net atarian
- (Euskaraz) Programazio-lengoaia gehienen bilakaera grafiko batean
- (Ingelesez) Programazio-lengoaia gehienen bilakaera