Artois

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Artois[1][2] (frantsesez: Artois; nederlanderaz: Artesië) Frantziako eskualde historikoa da, gaur egun Pas-de-Calais departamendua osatzen duena. Guztira 4000 km² azalera eta, egun, miloi bat biztanle inguru ditu. Eskualdeko hiri nagusiak Arras, Saint-Omer, Lens eta Béthune ziren.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrizko konderri feudala bazen ere, Artoisek Flandriako konderriarekin bat egin zuen. 1180an Elisabet Hainautekoaren ezkonsari moduan Frantziako erresumarekin bat egin zuen, 1237an Roberto I.a Artoiskoarentzat berriro konderri independente izateko. Oinordetzaren bitartez, 1384an Borgoinako dukeek eskualdea agindupean izan zuten eta handik habsburgotarren eskuetara. 1659an Pirinioetako Hitzarmenaren bitartez Frantziako eskualde bilakatu zen. Nahiz eta bertokoek frantsesdunak izan eskualdea beti Herbeheretako zatitzat jotzen zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Artois Aldatu lotura Wikidatan


Koordenatuak: 50°30′N 2°30′E / 50.500°N 2.500°E / 50.500; 2.500

Historia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.