Dofinerria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dofinerria
Dofinerria antzinako Frantzian.

Dofinerria (frantsesez Dauphiné, okzitanieraz Daufinat) hego ekialdeko Frantziako antzinako probintzia da, gutxi gorabehera egungo Isère, Drôme, eta Hautes-Alpes departamenduekin egiten duena. Grenoble da hiriburu historikoa eta hiri nagusiak Vienne, Valence, Die, Gap eta Briançon.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldeko Erromatar Inperioa desegin ondoren, Germaniako Erromatar Inperio Santuaren barnean ezarian ezarian gero eta burujabetza handiagoa eskuratu zuen. Burgundiarrak (V. m.) eta frankoak (VI. m.) bizi izan ziren bertan. Proventzako eta Proventza-Burgundiako erresumaren barnean egon ondoren, Inperio Santuaren mendeko lurraldea izan zen.

XI. mendean sortu zen Dauphiné izeneko jaurerria, Viennois izeneko eskualdean. XII. mendean, Albongo Guy IV.ak (1095-1142) bere armarrian izurde bat (frantsesez dauphin) zeukan, eta le Dauphin goitizena jaso zuen. Ondorengoek titulua aldatu zuten familiako egoitza Vienne hirira eraman ostean. 1349an, Humbert II.ak bere jaunerria Frantziako Philippe VI.ari saldu zion. Baldintzetako bat izan zen Frantziako tronurako oinordekoak dofin titulua jaso behar zuela. Hala gertatu zen Iraultza arte. Titulu hori eraman zuen lehenengoa Charles V.a izatekoa zen Philippe VI.aren biloba izan zen.

XIV. mendean oso lurralde indartsua zen, ekonomia eta kultura arloan, Chartreuse eta Cîteaux-ko erlijio ordenek bultzatuta. Dauphiné lurraldeak autonomia mantendu zuen Luis XI.aren erreinaldira arte (1470). Italiako gerren (1494-1559) eta erlijio gerren (1562-1598) ondoren, urte oparoak izan zituen Dauphiné lurraldeak XVIII. eta XIX. mendeetan. Bertako burgesia 1789. urteko eta 1830eko mugimendu iraultzaileen alde azaldu zen.



Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dofinerria Aldatu lotura Wikidatan