Comtat Venaissin
Comtat Venaissin (euskaraz: Venasqueko konderria) Frantzia hegoaldeko antzinako lurraldea, egungo Vaucluse departamenduan sartua. Rodano ibaiaren, Durance beronen adarraren eta Ventoux mendiaren artean dago. Venasque izan zen Erdi Aroko konderri honen hiriburua. Hiri nagusiak: Apt, Avignon, Carpentras, Cavaillon, Orange.
Historia [aldatu]
Tolosako kondeen eta Frantziako koroaren esku egon ondoren, Filipe III.a Ausartak, Frantziako erregeak, Gregorio X.a Aita Santuari eman zion lurraldea (1274). Aitasantutzaren mende egon zen 1791ean Frantziari lotu zitzaion arte.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
| Frantziako eskualde historikoak | ||
|---|---|---|
|
Alsazia • Angoumois • Anjou • Artois • Aunis • Auvernia • Beaujolais • Berry • Bearno • Borboierria • Borgoina • Bretainia • Comtat Venaissin • Dofinerria • Flandriako konderria • Foix • Forez • Franche-Comté • Gaskoinia • Guiena • Frantziako Uhartea • Hainauteko konderria • Korsika • Languedoc • Landau • Limousin • Lorrena • Lyonerria • Maine • Marche • Nafarroa Beherea • Nivernais • Normandia • Orleanerria • Pertxe • Pikardia • Poitou • Proventza • Roussillon • Saintonge • Turena • Trois-Évêchés • Xanpaina |
||
| Okzitaniako eskualde historikoak | ||
|---|---|---|
|
La Gàrdiako barrendegia |
||