Sarah Bernhardt

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sarah Bernhardt
Sarah Bernhardt
Datu pertsonalak
Izen osoa Sara-Marie-Henriette Rosine Bernardt
Jaio 1844ko urriaren 22a
Paris (Frantzia)
Hil 1923ko martxoaren 26a
Paris (Frantzia)
IMDB IMDBko fitxa

Sarah Bernhardt (Paris, Frantzia, 1844ko urriaren 22a - 1923ko martxoaren 26a) antzerki eta film-aktorea izan zen. Batzuen iritziz "munduko historiaren emakumezko aktorerik famatuena" izan zen.

1870eko hamarkadan Europako antzokietan famatua egin zen, eta Amerika eta Europa zehar antzeztu zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sara-Marie-Henriette Rosine Bernardt Parisen jaio zen 1844ko urriaren 22an. Holandar jatorriko aitaren eta Julie Bernardt amaren alaba zen. Bere aitona Moritz Bernardt judutar jatorriko merkataria zen Amsterdam hirian. Bere ama ere, Amsterdamen jaio zen.

Bere izen-abizenei H letra erantsi zien bere izen artistikoa osatzeko, Sarah Bernhardt. Gainera, bere osaba Édouard Bernardten izena bere aitaren izena bezala erabili zuen.

1862. urtean antzezten hasi zen Comédie-Françaisen ikasten ari zenean. Hasieran ez zuen arrrakasta handirik izan, baina 1870eko hamarkadan Europako antzokietan famatua egin zen eta laster New Yorkeko eta Europako eskaintzak jasotzen hasi zen.

Bernhardt zinema mutuaren emakumezko aktore aitzindarietako bat izan zen, 1900. urtean bi minutuko luzera zuen Le Duel d'Hamlet filman debuta eginez.

1923ko martxoaren 26an hil zen uremia gaitzak jota. Parisko Père Lachaise hilerrian ehortzi zuten.

Gaur egun, Sarah Bernhardtek Hollywoodeko Famaren Pasealekuan izarra bat du bere izenarekin, Vine Street kaleko 1751. zenbakian.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1862: Iphigénie
  • 1862: Valérie
  • 1862: Les Femmes Savantes
  • 1864: Un Mari qui Lance sa Femme
  • 1866: La Biche aux Bois
  • 1866: Phèdre (Aricie)
  • 1866: Le Jeu de l'Amour et du Hasard (Silvia)
  • 1867: Les Femmes Savantes (Armande)
  • 1867: Le Marquis de Villemer
  • 1867: François le Champi (Mariette)
  • 1868: Kean (Anna Damby)
  • 1869: Le Passant, (Zanetto)
  • 1870: L'Autre
  • 1871: Jeanne-Marie
  • 1871: Fais ce que Dois
  • 1871: La Baronne
  • 1872: Mademoiselle Aïssé
  • 1872: Ruy Blas (Mariana de Neoburg).
  • 1872: Mademoiselle de Belle-Isle (Gabrielle)
  • 1872: Britannicus (Junie)
  • 1872: Le Mariage de Figaro
  • 1872: Mademoiselle de la Seiglière
  • 1873: Dalila
  • 1873: Chez l'Avocat
  • 1873: Andromaque
  • 1873: Phèdre (Aricie)
  • 1873: Le Sphinx
  • 1874: Zaire
  • 1874: Phèdre (Fedra)
  • 1875: La Fille de Roland
  • 1875: L'Étrangère (Clarckson Andrea)
  • 1875: Rome Vaincue
  • 1877: Hernani (Na Sol)
  • 1879: Phèdre (Fedra)
  • 1880: L'Aventurière
  • 1880: Adrienne Lecouvreur
  • 1880: Froufrou
  • 1880: La Dame aux Camélias (Marguerite Gautier)
  • 1882: Fédora
  • 1882: Théodora (Teodora)
  • 1882: La Tosca
  • 1882: La Princesse Georges
  • 1890: Cléopâtre (Kleopatra)
  • 1893: Les Rois
  • 1894: Gismonda
  • 1895: Amphytrion
  • 1895: Magda
  • 1896: La Dame aux Camélias (Marguerite Gautier)
  • 1896: Lorenzaccio (Lorenzo de' Medici)
  • 1897: Spiritisme
  • 1897: La Samaritaine
  • 1898: Medée, (Medea)
  • 1898: La Dame aux Camélias (Marguerite Gautier)
  • 1898: Jeanne d'Arc (Jeanne d'Arc)
  • 1898: Izéïl
  • 1898: Roi Lear
  • 1899: Hamlet (Hamlet)
  • 1899: Antoine et Cléòpatre (Kleopatra)
  • 1898: Macbeth (Macbeth Anderea)
  • 1898: Pierrot Assassin (Pierrot)
  • 1900: L'Aiglon (L'Aiglon)
  • 1903: La Sorcière
  • 1904: Pelléas et Mélisande (Pelléas)
  • 1906: La dama del mar
  • 1906: La Vierge d'Avila (Santa Teresa)
  • 1911: Reine Elizabeth (Elisabeth Erregina)
  • 1913: Jeanne Doré (Jeanne Doré)

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La voyante (1923) (bukatu gabe)
  • Jeanne Doré (1916) (Jeanne Doré)
  • Ceux de chez nous (1915) (bere bizitzari buruzko film-dokumentala)
  • Mères françaises (1915) (erizaina)
  • Le duel d'Hamlet (1900) (Hamlet)
  • Sarah Bernhardt à Belle-Isle (1912) (Sarah Bernhardt)
  • Elisabeth, reigne d'Angleterre (1912) (Elisabeth erregina)
  • Adrienne Lecouvreur (1912) (Adrienne Lecouvreur)
  • La dame aux camélias (1911) (Camille)
  • Tosca (1908) (Tosca)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Sarah Bernhardt