Suomenlinna

Koordenatuak: 60°08′37″N 24°59′04″E / 60.14361°N 24.98444°E / 60.14361; 24.98444
Wikipedia, Entziklopedia askea
Suomenlinna gotorlekua1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Mota Kulturala
Irizpideak iv
Erreferentzia 583
Kokalekua  Finlandia
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Koordenatuak 60°08′37″N 24°59′04″E / 60.14361°N 24.98444°E / 60.14361; 24.98444
Izen ematea 1991 (XV. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Suomenlinna (suedieraz: Sveaborg; finlandieraz, 1918 arte: Viapori) Finlandiako gotorleku bat da, gaur egun Helsinki hiriburuaren barnean dagoena. 1991 urtean UNESCOK Gizateriaren Ondare izendatu zuen XVIII mendeko europar arkitektura militarraren erakusgarria delako[1].

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suediarrek eraiki zuten gotrlekua eta Sveaborg izena eman zioten, "Suediarren gaztelua". Finlandiarrek Viapori esaten zioten baina herrialdeak independentzia lortu zuenean Suomenlinna izendatu zuten, "Finlandiarren gaztelua".

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helsinki hiriburuko barruti bat osatzen du. Zortzi uhartek osatzen dute, hauetako bost zubien bidez elkarturik daude. Uharte guztiak batera hartuta 210 hektareatako azalera osatzen du. 850 biztanle inguru ditu[1].

Honako hauek dira uharteak:

  • Kustaanmiekka: hau da gotorlekuaren eraikin gehienak dituen uhartea.
  • Pikku Mustasaari
  • Iso Mustasaari
  • Länsi-Mustasaari
  • Susisaari
  • Särkkä
  • Lonna
  • Pormestarinluodot

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gotorlekuaren planoa, 1790. hamarkadan.

Suediarren aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1700 urtean Errusiak Suediar koroaren ahultasun unea aprobetxatuz beren lurraldea zabaltzeari ekin zion eta Iparraldeko Gerra Handia sortu zen. Errusiak Neva ibaia eskuratu zuen eta hau itsasoratzen den tokian San Petersburgo eraiki eta hiriburu izendatu zuen. Errusiak itsas armadaren egoitza bertan ezarri zuen gainera.

1747 urtean Suediak Erriusiarekiko mugak gotortzea erabaki zuen eta Helsinkin itsas armadarentzako gotorlekua eraiki zuen[2]. Augustin Ehrensvärd arkitektuak Helsinki aurreko hainbat uharte hartu eta gototrleku erraldoi bat diseinatu zuen[1]. Uharte bakoitzean eraikin bat eraiki zuen, denak batera gotorleku indartsu bat osatzen zutela, puzle bat balitz bezala.

1748ko urtarrilean abiatu zituzten lanak eta Errusiarren mehatxua gero eta nabarmenagoa izanik militarrak ere lanean jarri zituzten. Hasiera batean 2.500 langile baziren 1750-rako 6.000-tik gora ari ziren eraikuntza lanetan. Urte horretan Frederiko I.a Suediakoak ''Sveaborg'' izena eman zion[3]. 1756an Suedia Zazpi Urteko Gerran sartu zen eta 1757an presaka amaitu zuten eraikuntzaren aurreneko fasea[2]. 1788an Errusiarrekin gerra berria hasi zuten eta gotorlekua oraindik erabat egin gabe zegoen. 1790 urtean errusiarrek gotorlekua setiatu zuten[2].

1808 urtean Alexandro I.a Errusiakoak eta Napoleon Bonapartek aliantza sinatu eta errusiarrek Finlandia konkistatzeari ekin zioten. Berehala eskuratu zuten Helsinki eta handik gotorlekua bonbakatu zuten. Sveaborgen zeuden zazpi mila gizonek errenditu beharra izan zuten[4]. 1809an Errusiak Finlandiako Dukerri Handia eskuratu zuen.

Errusiarren aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusiarrek gotorlekua eskuratu eta berehala handitzeari ekin zioten. Bake aldi luze batek eraikuntza lanak behar bezela egiteko aukera eman zien.

1853 eta 1856 artean Krimeako Gerra gertatu zen. Bertan Errusiak Otomandar Inperioa, Frantzia, Ingalaterra eta beste hainbat herrialderen aurka egin zuen. Ingurugiro horretan ingeles eta frantsesen itsas armada bateratu batek Itsaso Baltikoan sartu eta Errusia erasotu zuten. Tartean Sveaborg/Viapori ere bai. 1855eko abuztuaren 9 eta 10 artean 47 orduz gotorlekua setiatu eta bonbakatu egin zuten. Oso kaltetua gelditu zen eta gerra amaitu ondoren berreraikitze lan handiak izan ziren.

Lehen Mundu Gerran San Petersburgo hiria babesteko Errusiako itsas armada bertan ezarri zen. Errusiako Iraultzaren ondoren ordea Errusiak Mundu Gerra alde batera utzi zuen eta 1917an Finlandiak independentzia eskuratu zuen.

Finlandiarren aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Independentzia eskuratu eta berehala gotorlekuari izena aldatu zioten, Suomenlinna ("Finlandiarren gaztelua") bihurtu zen[3]. 1918an Finlandiako Gerra Zibila izan zen eta gotorlekua gartzela militarra bihurtu zen.

1973 urtean militarrek gizarte zibilari eman zioten gotorlekuaren jabetza[1] eta gaur egun Finlandiako gune turistiko handienetakoa bihurtu da, bereziki helsinkitarrentzak udako egun eguzkitsutako arratsalde pasa gisa. Hainbat museo, lantoki, bilera areto, jatetxe eta bizileku daude uharteetan[3].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d (Ingelesez) Centre, UNESCO World Heritage. «Fortress of Suomenlinna» whc.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2018-09-30).
  2. a b c Mattila, Tapani. (1983). Meri maamme turvana. Jyväskylä: K. J. Gummerus Osakeyhtiö ISBN 951-99487-0-8..
  3. a b c (Gaztelaniaz) «La fortaleza y su historia - Web oficial de Suomenlinna» www.suomenlinna.fi (Noiz kontsultatua: 2018-09-30).
  4. Nordling, Carl. (2004). Capturing ‘The Gibraltar of the North:’How Swedish Sveaborg was taken by the Russians in 1808. Journal of Slavic Military Studies, 715-725 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]