Víctor Pradera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Víctor Pradera
Datu pertsonalak
Izen osoa Víctor Pradera Larunbe
Jaio 1873ko apirilaren 19a
Iruñea ( Nafarroa)
Hil 1936ko irailaren 5a (63 urte)
Donostia ( Gipuzkoa)

Víctor Pradera Larunbe (Iruñea, 1873ko apirilaren 19a - Donostia, 1936ko irailaren 5a) euskal politikari, ingeniari, abokatu eta historialaria izan zen[1].

1899an, Tolosako barrutia ordezkatuz, eta 1918an, Iruñeko barrutia ordezkatuz, diputatu hautatu zuten. Juan Vázquez de Mellaren jarraitzailea, honekin batera karlismoa utzi eta Partido Católico Tradicionalista alderdian sartu zen. Gero Partido Social Popular eta Acción Española alderdietan ere ibili zen.

Euskal Herriarentzako Sortarauaren eta eusko abertzaletasunaren aurka gogor borrokatu zen. Nafarroako konkista legitimatzeko saiakerak egin zituen, adibidez, Fernando el Católico y los falsarios de la historia entsegua argitaratuz.

Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, Donostian zegoen eta hantxe atxilotu eta fusilatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]