Claudette Colbert
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Émilie Claudette Chauchoin | |
| Jaio | 1903ko irailaren 13a | |
| Saint-Mandé, Val-de-Marne ( |
||
| Hil | 1996ko uztailaren 30a (92 urte) | |
| Speightstown ( |
||
| Lan nabarmenenak | It Happened One Night The Two Mrs. Grenvilles |
|
| Sariak | Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (1935) | |
| IMDB | IMDBko fitxa | |
Émilie Claudette Chauchoin, ezagunagoa Claudette Colbert ezizenaz (/koʊlˈbɛɹ/), (Saint-Mandé, 1903ko irailaren 13a - Speightstown, 1996ko uztailaren 30a) Frantzian jaiotako aktore estatubatuarra izan zen.
Eduki-taula |
Biografia [aldatu]
Oso gazterik jo zuen Estatu Batuetara, eta 1927an lan egin zuen, lehenbizikoz, zineman. Erabateko porrota izan zen lehen film hura, eta ez zuela film gehiago egingo agindu zuen arren, 1929an itzuli zen zinemara. 1930ean Zortedun gizona egin zuen, eta horren ondoren Paramountek ordu arte inoiz sinatu izan zen kontratu garestiena eskaini zion. Guztira 60 filmetik gora egin zituen, komediak batez ere, eta Oscar sarietarako hainbatetan izendatu zuten. Besteak beste, film hauek ditu aipagarri: Gurutzearen seinalea (1932), Gau batez gertatu zen (1934) emakumezko antzezle hoberenaren Oscar saria, Kleopatra (1934), Bi banderapean (1936), Bizar-Urdinen zortzigarren emaztea (1938), Ia-ia zurea (1944), Erreserbarik gabe (1946), Familiarteko eztei-ogiak (1948), Parrish (1961).
Filmagintza [aldatu]
Film luzeak [aldatu]
Film laburrak [aldatu]
| Urtea | # | Filma | Pertsonaia | Kidea | Zinema zuzendaria | ||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1932 | 1 | Hollywood on Parade | Bera | - | Louis Lewyn | ||
| 1933 | 2 | Hollywood on Parade No. 9 | Bera | - | Louis Lewyn | ||
| 1934 | 3 | The Hollywood You Never See | Bera | Henry Wilcoxon | Herbert Moulton | ||
| Cleopatra | Warren William | ||||||
| 4 | The Fashion Side of Hollywood | Bera | - | Josef von Sternberg | |||
| 1938 | 5 | Breakdowns of 1938 | Bera | - | - | ||
| Grand Duchess Tatiana Petrovna Romanov |
|||||||
| 1942 | 6 | Hedda Hopper's Hollywood No. 6 | Bera | - | Herbert Moulton | ||
| 1944 | 7 | Garabatos Claudette Colbert | Bera | - | Enrique Diban | ||
| 1948 | 8 | Screen Snapshots: Photoplay Gold Medal Awards | Bera | - | Ralph Staub | ||
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-4-7 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.