1913ko Italiako GiroaItzuli Handi honen 5. edizioa izan zen. 1913komaiatzak 6 eta 22 artean ospatu zen. 2932 kilometro egin ziren 9 etapatan banatuta. Garaileak, Carlo Orianik, proba batez beste 26,379 kilometro orduko abiaduran bete zuen. Lasterketa Milanen hasi eta amaitu zen.
99 txirrindularik parte hartu zuten eta horietatik 35 izan ziren proba amaitu zutenak.
Sailkapen nagusia puntuen arabera egin zen azken edizioa izan zen, denboraren arabera egin ordez, baita garaileak, Giroa etapa garaipenik lortu gabe irabazi zuen lehena ere. Hau, Giroaren lehen garailea izan zen Luigi Gannak korritu zuen azkena eta Costante Girardengok korritutako lehena ere izan zen, azken honek edizio honetan bere hogeita hamar etapa garaipenetatik lehena lortu zuelarik.