Puyi
Puyi[1] (txinera tradizionalez: 溥儀; txinera sinplifikatuz: 溥仪; pinyinez: Pǔyí; Wade–Giles: P'u3-i2; Pekin, 1906ko otsailaren 7a - ib. 1967ko urriaren 17a) Txinako nahiz Qing dinastiako azken enperadorea izan zen, Azken Enperadorea ezizena jaso zuelarik.
Bere enperadore agintaldi laburra 1908-1912 bitartean jazo zelarik, 1912an Txinako Errepublika aldarrikatu zuten arte, orduan tronua uztera beharrarazi zuten, nahiz eta Hiri Debekatuan bizitzen jarraitu zuen. 1917ko uztailaren 1a eta uztailaren 12 artean Zhang Xun jauntxoaren eskutik egun gutxi batzutan berrezarria izan zen.
1934 eta 1945 bitartean Japoniaren kontrolpean zegoen Mantxukuo lurraldeko enperadorea izan zen. Txinako Herri Errepublikan Puyi Aixinjueluo izena jaso zuen, eta komunismora bilakatzeko derrigorrezko ikastaroak jaso ondoren, 1964 eta bere heriotza artean Txinatar Herri Politika Aholkularitzaren Biltzarreko kide izan zen.
Zinema
1987an Bernardo Bertolucci zinema zuzendariak Puyiren bizitzan oinarritutako The Last Emperor ("Azken Enperadorea") filma zuzendu zuen.
Iruditegia
-
Wan Rong eta Pu Yi.
Erreferentziak
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Puyi |
- Puyiren biografia irakurgai (Ingelesez)
Aurrekoa Guangxu enperadorea |
Txinako enperadorea Qing dinastiako 12. enperadorea 1908ko abenduaren 2a - 1912ko otsailaren 12a |
Ondorengoa Txinako Errepublikaren aldarrikapena |