Edukira joan

Eki Fanlo

Wikipedia, Entziklopedia askea
93.156.219.44 (eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 10:02, 3 azaroa 2023
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Eki Fanlo

Bizitza
JaiotzaIrun, 1993 (30/31 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakrugby union match official (en) Itzuli
Ibilbidea
Taldeak Urteak J P
 

Eki Fanlo Antzin (Irun, 1993) nazioarteko errugbi epailea eta jokalari ohia da.

2015etik hona, Espainiako Errugbi Federazioko goi mailako txapelketetako (Ohorezko maila, Errege kopa, Superkopa, etab.) epailea izan da. 2017tik aurrera Espainiar Federazioko arbitro trebatzailea da.

2021ean, zazpiko errugbiko HSBC World Rugby Sevens Series txapelketan debuta egin zuen, maila honetan arbitratu duen Espainiar Federazioko lehenengo gizonezko epailea bilakatuz.

Jokalari bezala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

9 urtekin hasi zen errugbira jokatzen bere hiriko RC Irun klubean. Aurrelari lanetan jardun zen, zehazki harroin eta hirugarren lerro bezala.

Sub 9 mailetik aurrera, Irungo taldeko oinarrizko talde guztietan jokatu zuen 18 urtekin senior taldera iritsi arte. 2011/12 denboraldian, Euskal liga irabazi eta Lehenengo Maila Nazionalera igo zen taldearen kide izan zen [1]

Denboraldi hartan ere, Lehenengo Maila Nazionaleko Eibar eta Uribealdearen arteko partiduan arbitro gisa egin zuen debuta[2]. Hasieran bi alderdiak uztartu bazituen ere, arbitrajearen alde egin eta jokatzeari uztea erabaki zuen unibertsitatean ikasi eta errugbian aritzen jarraitzeko.

Epaile bezala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gipuzkoako ligetan epaile falta zegoenez, Irungo taldetik atera ziren bi arbitro nabarmen, Iñaki Campos eta Iñaki Vergara, probatzera animatu zitezkeen gazteak bilatzen hasi ziren.

Arbitroak partiduan duen paperak erakarrita, Fanlo jokalari eta epaile rolak uztartu zituen. 2009an, hasi eta urtebetera, Euskal ligetara egin zuen salto. Urte hartan ere World Rugbyko 1.maileko entrenatzaile titulua lortu zuen.

Arbitrajean ere trebatzen jarraitu zuen Europa mailako jardunaldietan ere parte hartuz, esaterako, 2010ko martxoan Portugal eta Espainiako epaileei zuzenduta Lisboan antolatu zen batean, non bere lehenengo nazioarteko partidua arbitratu zuen, Portugal eta Espainiako 18 urtez azpiko selekzioen artekoa.

2011ko apirilean, Espainiako Errugbi Federazioak Ingalaterrako Sedbergh hirian antolatutako truke batean parte hartzeko aukera izan zuen. Horri esker, errugbia herrialde britainiarrean nola bizi den ikasi eta urtero hiri horretan jokatzen den hamarreko errugbi txapelketan parte hartu zuen.[3]

Maila nazionalera jauzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko urriaren 22an, Eibarko Unbe zelaian arbitratu zuen bere lehenengo partidua Lehenengo nazionalean. Etxeko taldeak Uribealdea garaitu zuen 24 eta 6ko markagailuarekin.

Denboraldi bakarra baino ez zuen behar izan mailaz igotzeko; izan ere, 2012ko urriaren 21ean, Madrilgo Las Rozaseko Ingenieros Industriales eta Granadako Unibertsitatearen arteko partidako epaile izendatu zuten, etxekoek 29 eta 0 irabazi zutena. Denboraldi hartan zilarrezko kategoriako beste partida bakar bat arbitratu bazuen ere, Hospitaleten, Llobregateko taldearen eta Oviedoren artekoa, maila nazionaleko errugbian ohiko aurpegietako bat izatera pasa zen, bai epaile nagusi zein alboko laguntzaile lanetan.

Izan ere, 2015/16 denboraldiko gizonezkoen Superkopan, Iñigo Atorrasagasti donostiarraren laguntzailea izan zen. Sasoi hortan Ohorezko mailetako bere lehenengo partidak epaitu zituen; emakumezkoenean, otsailaren 15ean egin zuen debuta Getxo eta Hospitaleteko INEF taldeen arteko partidan. Gizonezkoenean, berriz, urte horretako urrian iritsi zitzaion aukera, Madrilgo CRC eta Valladolideko Quesos Entrepinares hamabostekoen arteko norgehiagokan. 2015/16 denboraldiarian ere, emakumezkoen ligako finalean alboko epaile lanetan jardun zen Alhambra Nievasen gidaritzapean.

Laguntzailearen rol hori ere bere nazioarteko errugbiko lehenengo esperientzietan bizi izan zuen. Anoeta estadioan Estatu Batuetako eta Tongako errugbi selekzioen arteko partida historiakoan eta kluben arteko European Challenge Cuperako Heidelberg eta Petrarcak jokatutako kanporaketan ere paper hura bete zuen.

Bitartean, Ohorezko mailan gero eta ohikoagoa bihurtzen ari ziren Fanlok zuzendutako partiduak ikustea. 2016/17 denboraldian, Valladolideko José Zorrilla estadioan El Salvador eta Santboianaren artean 23.000 ikusleen aurrean jokatu zen Copako finalean eta Pepe Rojoko VRAC eta El Salvadorren arteko norgehiagokan marrazain lanetan izan zen Alhambra Nievas eta Iñigo Atorrasagasti epaile nagusiak izanik, hurrenez hurren. Denboraldi berean emakumeen Ohorezko Mailako finala gidatu zuen Burgosen jokatu zen CRAT Coruña eta Olimpico Pozueloren arteko norgehiagoka. Hurrengo denboraldietan, Espainiar Federazioko txapelketa garrantzitsuenetan lan nabarmena egiten jarraitu zuen, gero eta partida garrantzitsuagoak epaitzeko aukerak izanik. 2021eko ekainaren 6an, Albaceteko Carlos Belmonte estadioan jokatu zen Espainiako errugbiko errege kopako finala arbitratu zuen, Andoni Susperregi eta Iñigo Muñoz alboko epaile zituelarik. Aipatzekoa da azken biak ere Txingudi Rugby Taldeko jokalari ohiak direla.

Nazioarteko errugbia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021eko azaroaren 20an Rugby Europe Trophy txapelketako (Europako txapelketaren 2. maila) Polonia eta Suitzaren arteko partida arbitratu zuen, Susperregi eta Muñoz laguntzaile lanak eginez. Hurrengo urtean, epaile-hirukoteak Israelera bidaiatu zuen Europako 3. mailako txapelketako, Conference 1 deiturikoa, etxeko taldearen eta kroaziarren arteko norgehiagoka zuzentzera. Tartean, Atorrasagastiren alboko epailea izan zen, Pablo Pascualekin batera, Lituaniak eta Belgikak Trophy txapelketan jokatutako partiduan.

Selekzioen arteko partiduetaz gain, kluben arteko Europako hirugarren txapelketarik garrantzitsuenean ere izan da laguntzaile bezala.

Munduko zazpiko errugbian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ean nazioarteko zazpiko errugbira eman zuen jauzia. Aurretik zazpiko txapelketa ezberdinetan aritu bazen ere (Elxko nazioarteko torneoan edo Espainiar Federazioak antolaturikoetan), goi-mailako nazioarteko debuta ez zen Madrid Rugby 7s International Tournamentaren ospakizuna arte gertatuko. Txapelketa hau Tokyoko Olinpiar Jokoetako torneorako prestakizuna izan zen parte hartu zuten selekzioentzat. Bertan, hainbat partidaz gain, emakumezkoen finala zuzendu zuen, Kenyak eta Errusiak jokatutakoa.
Esperientzia horren ondoren, Rugby Europek Budapest eta Rigan antolatu ziren txapelketa kontinental ezberdinetara deitu zuen.

Hurrengo urtean, COVID-19arengatik indarrean zeuden bidaiatzeko mugak eta neurriak zirela-eta, 2022. urteko Zazpiko errugbiko munduko serieen Australia eta Zeelanda berriko txapelketak Málaga eta Sevillakoek ordezkatu zituzten [4]. Andaluziako txapelketetara deitu zuten Fanlo, berez, laguntzaile lanetan aritzeko. Urtarrilaren 22an, torneoaren bigarren jardunaldian, emakumezkoen Brasil eta Belgikaren arteko norgehiagokan lehenengo epaile bezala egongo zelaren berri eman zioten [5]. David Cheregosa eta Víctor Navarro izan ziren bere laguntzaileak luzapenean belgiarren alde (12-17) erabaki zen partiduan. Hurrengo egunean, gizonezkoen txapelketako Kenya eta Japonia arteko norgehiagoka arbitratu zuen. 2022ko ekainaren 10ean, World Rugbyk Zazpiko errugbiko munduko txapelketarako epaileen artean izendatu zuen.[6]. [7]
Munduko txapelketan, emakumezkoen torneoko hiru partida zuzendu zituen (Estatu Batuak-Polonia, Brasil-Kolonbia eta Kolonbia-Madagaskar).
2022/23 denboraldian, World Rugbyk Munduko serietako Dubai eta Lurmutur Hiriko txapelketetarako dei egin zuen.

2022ko abenduaren 13an eguneratua

Laburpena
Maila Partida
kopurua
Txartel horia Txartel gorria Oharrak
XVeko errugbia Europako Nazioen Errugbi Kopa 2 4 0 • Trophy eta Championship txapelketetan partidu bana epaile laguntzaile bezala (Suitza-Herbehereak eta Errusia-Belgika, hurrenez hurren)
Gizonezkoen Ohorezko maila 66 142 9 • 2016/17 ligako finalean epaile laguntzailea
Emakumezkoen Ohorezko maila 12 13 9 • 2015/16 ligako finalean epaile laguntzailea

• 2016/17 ligako finalean epaile nagusia

Errege kopa 2 5 9 • 2016/17 denboraldiko finalean epaile laguntzailea
Gizonezkoen Ohorezko B maila >50 112 6
Lehenengo nazionala >5 0 0
Gizonezkoen ohorezko mailara igoera fasea 2 6 1
Gizonezkoen ohorezko B mailara igoera fasea 2 3 3
Emakumezkoen ohorezko B mailara igoera fasea 4 3 0
Gazte mailetako Txapelketa nazionalak (sub 21 eta sub 23) 2 5 0
Erkidego Autonomikoen arteko txapelketak (maila ezberdinak) 7 7 0
Euskal ligak
Gipuzkoako ligak


Denboraldiz denboraldi hamabosteko errugbian[8]
Denboraldia Maila Partida
kopurua
Txartel horia Txartel gorria Oharrak eta partiden zerrenda
2008/09 Gipuzkoako txapelketak ? 0 0
2009/10 Gipuzkoako txapelketak ? 0 0
Euskal ligak ? 0 0
2010/11 Gipuzkoako txapelketak ? 0 0
Euskal ligak ? 0 0
2011/12 Euskal liga ? 0 0
Lehenengo Nazional maila 5 0 0 • Maila nazionalean debuta
2012/13 Gizonezkoen Ohorezko B maila ? 0 0 • Ohorezko B mailan debuta
Lehenengo Nazional maila ? 0 0
Euskal liga ? 0 0
2013/14 Lehenengo Nazional maila ? 0 0
Euskal liga ? 0 0
2014/15 Emakumezkoen Ohorezko maila 1 0 0
Gizonezkoen Ohorezko B maila 10 22 2
Txapelketa nazionala (Sub 21) 1 2 0
Gizonezkoen Euskal Errugbi Txapelketa 2 6 0
2015/16 Emakumezkoen Ohorezko maila 1 1 0 • Emakumezkoen ligako finalean epaile laguntzailea (INEF-Majadahonda)
Superkopa 0 0 0 • Espainiako Superkopako finalean epaile laguntzailea (Cisneros-VRAC)
Gizonezkoen Ohorezko maila 3 3 0 • Ohorezko mailan debuta
Gizonezkoen Ohorezko B maila 10 17 0
Gizonezkoen Ohorezko B mailara igoera fasea 1 2 1
Erkidego Autonomikoen arteko txapelketa (sub 18) 1 1 0
2016/17 Nazioarteko lagunartekoa 0 0 0 • Tonga-Estatu Batuak partiduan epaile laguntzailea
European Challenge Cup 0 0 0 • Sailkapen partiduko epaile laguntzailea (Heidelberg-Petrarca)
Emakumezkoen Ohorezko maila 2 0 0
Superkopa 0 0 0 • Espainiako Superkopako finalean epaile laguntzailea (El Salvador-VRAC)
Gizonezkoen Ohorezko maila 12 22 2 • Ligako finalean epaile laguntzailea (El Salvador-VRAC)
Gizonezkoen Ohorezko mailara igoera fasea 1 1 0
Gizonezkoen Ohorezko B maila 5 10 0
Gizonezkoen errege kopa 0 0 0 • Errege kopako finalean epaile laguntzailea (El Salvador-Santboiana)
Gizonezkoen Ohorezko B mailara igoera fasea 1 1 2
Erkidego Autonomikoen arteko txapelketa (sub 18) 1 1 0
Erkidego Autonomikoen arteko txapelketa (sub 16 – B maila) 1 0 0
2017/18 Europako Nazioen Errugbi Kopa 0 0 0 • Trophy eta Championship txapelketetan partidu bana epaile laguntzaile bezala (Suitza-Herbehereak eta Errusia-Belgika, hurrenez hurren)
Rugby Europe Continental Shield 0 0 0 • Hiru partidatan epaile laguntzaile (Heidelberg-Calvisano, Viadana-Batumi eta Calvisano-Heidelberg)
Gizonezkoen Ohorezko maila 11 24 1
Gizonezkoen Ohorezko B maila 6 13 0
Emakumezkoen Erkidego Autonomikoen arteko txapelketa 1 0 0
2018/19 Emakumezkoen Ohorezko maila 1 0 0
Gizonezkoen Ohorezko maila 10 30 2
Gizonezkoen Ohorezko B maila 7 16 1
Gizonezkoen Ohorezko mailara igoera fasea 1 5 1
2019/20 Emakumezkoen Ohorezko maila 1 0 0
Gizonezkoen Ohorezko maila 11 26 1
Gizonezkoen Ohorezko B maila 5 12 1
Txapelketa nazionala (sub23) 1 3 0
Gizonezkoen Erkidego Autonomikoen arteko txapelketa (sub 18) 1 2 0
Erkidego Autonomikoen arteko txapelketa (sub 16 – B maila) 1 1 0
2020/21 Emakumezkoen Ohorezko maila 2 4 0
Gizonezkoen Ohorezko maila 9 16 0
Gizonezkoen Ohorezko B maila 5 11 2
Gizonezkoen errege kopa 2 5 0
Emakumezkoen Ohorezko B mailara igoera fasea 4 3 0
2021/22 Rugby Europe Super Cup 0 0 0 • Bi partidatan epaile laguntzailea (The Delta-Brussels Devils eta Lokomotiv Penza-Tel Aviv Heat)
Europako Nazioen Errugbi Kopa 2 4 0 • Trophy txapelketako Polonia-Suitza eta Conference 1eko Israel-Kroazia partidak. Nazioarteko debuta.
• Trophy txapelketako Lituania-Belgika partiduan epaile laguntzailea.
Emakumezkoen Ohorezko maila 3 7 0
Gizonezkoen Ohorezko maila 9 20 3
Gizonezkoen Ohorezko B maila 2 7 0
2022/23 Emakumezkoen Ohorezko maila 1 1 0
Gizonezkoen Ohorezko maila 1 1 0
Gizonezkoen Ohorezko B maila 2 4 0
Gizonezkoen Erkidego Autonomikoen arteko txapelketa (sub 18) 1 2 0



Laburpena
Maila Partida
kopurua
Oharrak
VIIko errugbia Rugby World Cup Sevens 3 • 2022ko irailaren 9tik 11ra Hegoafrikan
HSBC World Rugby Sevens Series 48 • Munduko serietako 9 txapelketa
• 2021/22 denboraldian emakumezkoen Kanadako txapelketako finala arbitratu zuen
Rugby Europe Sevens 14 • Championship mailako Lisboako txapelketa (4 Partidu)
• Trophy mailako Budapesteko txapelketa (5 Partidu)
• 18 urtez azpiko Trophy mailako Rigako txapelketa (5 Partidu)
Munduko txapelketako sailkapena 3 • Bukaresteko torneoa
Madrid 7s series 7 • Emakumezkoen txapelketako finala
Elche International 7s 10 • 2022 Finala: Espainia v Frantzia (5 partidu)

• 2016 (5 partidu)


Denboraldiz denboraldi zazpiko errugbian
Denboraldia Txapelketa Oharrak eta partiden zerrenda
2015/16 Elche International 7s • 5 partida
2020/21 Madrid 7s series • 7 partida
• Emakumezkoen txapelketako finala (Errusia-Kenya)
Rugby Europe 7s Trophy • Budapesteko torneoa (5 partida)
Rugby Europe 7s Trophy (Sub 18) • Rigako torneoa (5 partida)
2021/22 World Rugby Sevens Series • Mundu mailako txapelketa ofizialean debuta

• Malagako torneoa (2 partida)
• Sevillako torneoa (6 partida)
• Kanadako torneoa (6 partida). Emakumezkoen txapelketako finala (Australia-Zeelanda Berria)
• Frantziako torneoa (7 partida)

Rugby Europe 7s Championship • Lisboako torneoa (4 partida)
7ko Munduko txapelketarako sailkapena • Bukaresteko torneoa (3 partida)
2022/23 7ko errugbiko Munduko txapelketa • Emakumezko txapelketako hiru partida
Elche International 7s • 5 partida Espainia v Frantzia Finala
World Rugby Sevens Series • Dubaiko torneoa (6 partida epaile nagusi lanetan eta beste 7 alboko epaile bezala)

• Lurmutur hiriko torneoa (5 partida epaile nagusi lanetan eta beste 4 alboko epaile bezala)

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinarrizko hezkuntza Irungo Txingudi Ikastola eta Pio Baroja institutuan jaso zituen.

2017an Elektronika eta Automatika Ingeniaritzan graduatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Ondoren Sistema Txertatuetan masterra burutuz bertan.

Gaur egun, CAF Signalling trenbideen sektoreko enpresan ingeniari garatzaile moduan lan egiten du BTM arloan.

Kirolzale sutsua da, bere faboritoen artean Erreala, Real Union eta Bidasoa daude.

Txirrindazalea da ere eta, bere hitzetan, “Erlaitz eta Jaizkibel errendimendu handiko zentro onenak dira”.[9]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]