Sana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amanah al-'Asmah» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Sana
صنعاء
 Yemen
Montages of Sana'a.jpg
Administrazioa
Herrialdea  Yemen
Muhafazat Sana Gobernantzia
Izen ofiziala صنعاء
Jatorrizko izena San'a', Sana'a edo Sanaa
Geografia
Koordenatuak 15° 21′ N, 44° 12′ E / 15.35°N,44.2°E / 15.35; 44.2Koordenatuak: 15° 21′ N, 44° 12′ E / 15.35°N,44.2°E / 15.35; 44.2
Sana hemen kokatua: Yemen
Sana
Sana
Sana (Yemen)
Location of Amanah al-'Asmah.svg
Azalera 3450 km²
Altuera 2200
Mugakideak Sana'a Governorate
Demografia
Biztanleria 2.957.000 bizt. (2015)
Dentsitatea 857,1 bizt/km²
Etxebizitzak 254.866
Informazio gehigarria
Sorrera K. a. VI. mendea
Telefono aurrizkia 01
Ordu eremua UTC+03:00
Hiri senidetuak Amman, Konya, Ankara, Teheran, Duxanbe eta Bagdad
http://www.sanaacity.com/
Sanako Hiri Zaharra1
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Sana'a Yemen.jpg

Hiri zaharraren ikuspegia.

Mota Kulturala
Irizpideak iv, v, vi
Erreferentzia 385
Kokalekua Yemen
Eskualdea2 Herrialde Arabiarrak
Izen ematea 1986 (X. bilkura)
Arriskuan 2015tik
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Sana[1] (arabieraz: صنعاء Ṣanʿāʾ, sˤɑnʕaːʔ ahoskatua) Yemengo hiriburua da. 2004ko datuen arabera, 1.747.627 biztanle zituen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saná 2.350 metro goran eraikia dago, 2.200 metrotan dagoen goi-ordoki baten gainean, Djebel Nogoum (2.892 m) eta Djebel Ayban (3.194 m) mendien oinetan. Asiako hiri altuenetariko bat da eta 500.000 baino gehiago biztanle dituen arteko altuena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sana 1926an.

Sana Sabako Erresuma mitikoaren hiri bat da. Haren jatorria K. a. VI. mendeaan kokatu da. Hiriaren lehenengo erreferentzia idatziak, bestetik, K. a. I. mendean agertzen dira. Hipotesi moduan ere VI. mendearen hasieran, Sana Himyar Erresumaren hiriburua izan ote zen esan da baita ere. Yūsuf Dhū Nuwas Himyarren azken erregeak boterea eskuratu zuenean Sana Etiopiako erresumaordeko hiria zen. 570. urtean, azkenik, Sasandar Inperioaren eskuetan erori zen.

Islam zabaltzeko prozesuan, nahiz eta Yemenen beste estatu txikiak izan, Sanak gobernuaren hiria izaten jarraitu zuen. Garai horretan Yemengo lurralde gehienak haren menpe egon ziren. 1517an mamelukoak heldu ziren. Ondoren, mamelukoak Otomandar Inperioak garaitu zituen Egipton eta, ondorioz, Sana otomandarren eskuetara pasa zen. 1538tik 1635ra, Sana vilajet otomandarraren hiriburua izan zen. 1872 eta 1918 artean berriro ere vilajet otomandarraren hiriburua izan zen.

1918an, Saná Yahya Muhammad Hamid ed-Din imanaren hiriburua Ipar Yemenen izan zen. 1962an iraultza batek imana boteretik kendu zuen eta hiria Yemengo Arabiar Errepublikaren hiriburua izan zen. 1990 bi Yemenen batutzeko prozesuan, Hego Yemen eta Ipar Yemen, hiria berriro ere hiriburua izendatu zuten.

1972an Sananen aipatu beharreko aurkikuntza eman zen Sanan: Sanako Mezkita Handian Sanako Eskuizkribuak bezala ezagutzen diren testuak aurkitu zituzten. Testu horietan Korannen lehenengo bertsoak daude jasota; aurkikuntzaren garrantzi nagusia da lerro horiek gaur egun ezagutzen direnekin aldaketak erakusten dituztela.[2]

Barrutiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sana bi zatitan banaturik dago: Hiri Zaharra (al-Qadeemah) eta Hiri Berria (al-Jadid). Hiri Zaharra txikia da eta hirigune historikoa du, Berriak berriz 1960ko hamarkadatik aurrera egindako eraikin berriak. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Hiri Zaharra[3] 1995an, arriskuan bezala 2015ean kalifikatuta, barruti bakarra osatzen duena.[4] Hona hemen Hiri Berriko barrutiak:

  • Al Wahdah
  • As Sabain
  • Assafi'yah
  • At Tahrir
  • Ath'thaorah
  • Az'zal
  • Bani Al Harith
  • Ma'ain
  • Shu'aub

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriak klima lehorra eta hotza du. Neguan izotzaldi arinak ematen dira. Tenperatura altuena 40°Ckoa da eta baxuena -4°Ckoa. Euria ohikoa da uda amaieran. Klima egokiena martxotik apirilera ematen da.

Datu klimatikoak (Sana (2250 m))
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 19.8 20.2 22.8 25.5 26.0 27.1 27.7 25.9 23.7 22.0 20.7 19.7 23.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 5.1 8.0 9.7 11.5 13.6 15.8 16.7 16.3 12.4 9.1 6.8 6.2 10.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 0.0 2.0 9.9 14.7 4.7 17.8 49.9 63.6 24.0 7.5 4.4 0.0 198.5
Iturria: National Weather Service

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Biztanle
1911 20.000
1921 23.000
1931 25.000
1940 80.000
1963 100.000
1965 110.000
Urtea Biztanle
1975 134.600
1981 280.000
1986 427.505
1994 954.448
2001 1.590.624
2005 1.937.451

Monumentuak eta eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sana Aldatu lotura Wikidatan