Astigarragako geltokia
Astigarraga | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | ||||||||
| ||||||||
Kokapena | ||||||||
Udalerria | Astigarraga, Gipuzkoa | |||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||
Gunea | 1. gunea | |||||||
Nasak | 2 | |||||||
Trenbideak | 6 | |||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea | |||||||
Eragilea | Renfe Operadora | |||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||
Renfe Aldiriak | Irun ↔ Brinkola |
Astigarraga Gipuzkoako Astigarraga udalerriko geltokia izango da, Euskal Herrian dagoena. Donostiako Renfe Aldiriak sarearen linearen trenak zerbitzu emango dute.
Gaur egun, lanetan dago, EuskalY-ko Hernani-Astigarraga tartearen ondoan.[1][2]
Egoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geltokia Madril—Hendaia burdinbidearen aurkituko da, Hernani eta Martutene geltokien artean, linea honen eta Euskal Y lotura. Tartea bide bikoitzekoa da eta elektrifikatuta dago.[3]
Iruñetik, Gasteiztik edo Bilbotik datozen trenak Donostiako Atotxako geltokira sartzea ahalbidetuko du.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Y-aren eraikuntzarekin, hasiera batean Astigarragan AHT geltokia jartzea planteatu zen. Hala ere, azkenean Donostiako egungo Atotxako geltokia izatea erabaki zen, zenbait berrikuntza eta handitze egin ondoren.[4]
Hala ere, Eusko Jaurlaritzak Astigarragan geltoki bat eraikitzeko konpromisoa hartu zuen, nahiz eta Donostiako Renfe Aldiriak bakarrik izan. Euskal Y-aren parean egingo litzateke, eta udalerria zeharkatuko luke, aurreko trazadura aldatu gabe. Hori dela eta, etorkizuneko geltokian bi lineen arteko konexioa aprobetxatuko da Astigarragako geltokia une egokia izan dadin barnealdetik datozen trenek abiadura handiko linea utzi eta Donostiara sartzeko, eta alderantziz.[5]
Geltokia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geltokiak 310 m2 izango ditu eta goratua izango da. Bi igogailu izango ditu "kristalezko kutxetan", pertsona guztiei nasetara baldintza berdinetan sartu ahal izateko. Hegoaldeko fatxadaren ondoan, geltokitik irten gabe nasaz aldatzeko aukera emango duen ibilbide bat aurkituko da. Bertara, pasabideen gaineko oinezkoentzako bide batetik sartuko da, geltokia trenbideek, AP-8 ak eta Urumea ibaiak inguratuko baitute.[6]
Zerbitzuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Telebista, Euskal Irrati. «Astigarraga contará con una nueva estación ferroviaria elevada» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) ««La futura estación de Astigarraga es una revolución para el municipio»» El Diario Vasco 2019-02-27 (Noiz kontsultatua: 2020-05-23).
- ↑ «© EuroFerroviarios ® :: El Punto de Encuentro de los Trabajadores Ferroviarios» www.euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2020-05-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Donostitik. (2016-02-04). «Donostitik.com // Periódico digital de Donostia» www.donostitik.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-24).
- ↑ Press, Europa. (2019-02-26). «Astigarraga (Gipuzkoa) contará con nueva estación ferroviaria elevada de 310 m2» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Telebista, Euskal Irrati. «Astigarraga contará con una nueva estación ferroviaria elevada» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-24).