Edukira joan

Atari:Gales

Wikipedia, Entziklopedia askea
Null
Galesko bandera Ongi etorri Galesko Atarira!
Croeso i Borth Cymru!
Welcome to the Wales Portal!

Gales (ingelesez: Wales; galesez: Cymru, [ˈkəm.rɨ] ahoskatua), Erresuma Batua osatzen duten 4 herrialdeetako bat da (besteak Ingalaterra, Eskozia eta Ipar Irlanda dira). Britainiar uhartearen mendebaldean dagoen penintsula batean kokatzen da. Ingalaterra du mugakide ekialdean honako konderriekin: Cheshire, Shropshire, Herefordshire eta Gloucestershire, iparralde eta mndebaldean Irlandako itsasoa (galesez: Môr Iwerdodon) du, ipar-ekialdean Dee ibaia (Afon Dyfrdwy) eta hegoaldean berriz, Bristolgo kanala.

Ongi etorri Galesera.

Galesek denera 20.779 km²-ko azalera dauka, eta 2.903.085 biztanle (140 bizt./km², 2001). Hiriburua Cardiff/Caerdydd da eta 317.500 biztanle ditu. Galestarren bi herenak Galesko Hegoaldean bizi dira, Ipar-Ekialdean Ingalaterrako mugan ere beste biztanleri kontzetrazio bat ere badagoelarik.

Ofizialki elebiduna da: galesak eta ingelesak parekotasun estatusa dute eta seinale elebidunak herrialde osoan zehar nonahi aurki daitezke. Galestar gehienek ingelesez soilik hitz egiten dute; hala ere, azken urteotan galesaren gainbehera gelditu da, nolabaiteko susperraldia izan du, eta gales hiztunen kopurua biztanleria osoaren % 20aren inguruan dago.

XIX. mendetik aurrera, Gales garaiko eskualde industrializatuenetakoa bihurtzen da, Britainiar Inperioa eta bere koloniei ikatz eta altzairu kopuru erraldoiak eskainiz. Gaur egunekoz, Zerbitzuen sektorea Industriaren sektorearen mailara ailegatu da, Galesko sektore garrantzitsu izateraino. Nahiz eta Galesko BPG-a Britainia Handiko beste eskualdeetakoa baino zertxobait baxuagoa izan, Gales eta Britainia Handiko beste eskualdeen arteko bizi mailaren ezberdintasun handirik ez da nabaritzen. XX. mendetik aurrera galestar nortasun nazionalaren berpizkunde bat eman zen.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen...


Asteko galestar abestia


Yma O Hyd- Dafydd Iwan - Sakatu hemen entzuteko
Cwm Rhondda - Sakatu hemen entzuteko
Men of Harlech - Sakatu hemen entzuteko
Calon Lân - Sakatu hemen entzuteko
Mae Hen Wlad Fy Nhadau - Sakatu hemen entzuteko


Iruditegia
Atal honetan Galesi buruzko argazki eta irudiak aurkituko dituzu, betiere gaiaren arabera sailkatuak:


ArkitekturaKafetegiakKulturaEkonomiaGeografiaGobernuaHistoriaIndustriaZuzenbideaMapakMeatzaritzaNaturaPanoramikakJendeaPlakakAhoskeraIbilbideakKirolakIkurrakGarraioakTurismoguneak

Asteko irudia: Gower penintsulako Rhosilli herrixka.
Banaketa administratiboa
  1. Merthyr Tydfil/Merthyr Tudful.
  2. Caerphilly/Caerffili.
  3. Blaenau Gwent.
  4. Torfaen/Tor-faen.
  5. Monmouthshire/Sir Fynwy.
  6. Newport/Casnewydd .
  7. Cardiff/Caerdydd.
  8. Vale of Glamorgan/Bro Morgannwg.
  9. Bridgend/Pen-y-bont ar Ogwr.
  10. Rhondda Cynon Taf.
  11. Neath Port Talbot/Castell-nedd Port Talbot.
  12. Swansea/Abertawe.
  13. Carmarthenshire/Sir Gaerfyrddin.
  14. Ceredigion.
  15. Powys.
  16. Wrexham/Wrecsam.
  17. Flintshire/Sir y Fflint .
  18. Denbighshire/Sir Ddinbych.
  19. Conwy.
  20. Gwynedd.
  21. Anglesey/Ynys Mon.
  22. Pembrokeshire/Sir Benfro.
Sakontzeko, irakurri: «Galesko azpibanaketak»
Zinemagintza

Aktoreak edo aktoresak: Richard BurtonAnthony HopkinsDesmond LlewelynTerry JonesJohn Rhys-DaviesJonathan PryceTimothy DaltonCatherine Zeta-JonesIoan GruffuddMichael SheenMatthew RhysChristian BaleRhys IfansVinnie Jones... Gehiago ikusteko sakatu hemen

Zuzendariak: Terry Jones... Gehiago ikusteko sakatu hemen

Irlandar filmak: Sakatu hemen irlandar filmen zerrenda ikusteko


Leku interesgarriak