Atari:Gales
Gales (ingelesez: Wales; galesez: Cymru, [ˈkəm.rɨ] ahoskatua), Erresuma Batua osatzen duten 4 herrialdeetako bat da (besteak Ingalaterra, Eskozia eta Ipar Irlanda dira). Britainiar uhartearen mendebaldean dagoen penintsula batean kokatzen da. Ingalaterra du mugakide ekialdean honako konderriekin: Cheshire, Shropshire, Herefordshire eta Gloucestershire, iparralde eta mndebaldean Irlandako itsasoa (galesez: Môr Iwerdodon) du, ipar-ekialdean Dee ibaia (Afon Dyfrdwy) eta hegoaldean berriz, Bristolgo kanala. Galesek denera 20.779 km²-ko azalera dauka, eta 2.903.085 biztanle (140 bizt./km², 2001). Hiriburua Cardiff/Caerdydd da eta 317.500 biztanle ditu. Galestarren bi herenak Galesko Hegoaldean bizi dira, Ipar-Ekialdean Ingalaterrako mugan ere beste biztanleri kontzetrazio bat ere badagoelarik. Ofizialki elebiduna da: galesak eta ingelesak parekotasun estatusa dute eta seinale elebidunak herrialde osoan zehar nonahi aurki daitezke. Galestar gehienek ingelesez soilik hitz egiten dute; hala ere, azken urteotan galesaren gainbehera gelditu da, nolabaiteko susperraldia izan du, eta gales hiztunen kopurua biztanleria osoaren % 20aren inguruan dago. XIX. mendetik aurrera, Gales garaiko eskualde industrializatuenetakoa bihurtzen da, Britainiar Inperioa eta bere koloniei ikatz eta altzairu kopuru erraldoiak eskainiz. Gaur egunekoz, Zerbitzuen sektorea Industriaren sektorearen mailara ailegatu da, Galesko sektore garrantzitsu izateraino. Nahiz eta Galesko BPG-a Britainia Handiko beste eskualdeetakoa baino zertxobait baxuagoa izan, Gales eta Britainia Handiko beste eskualdeen arteko bizi mailaren ezberdintasun handirik ez da nabaritzen. XX. mendetik aurrera galestar nortasun nazionalaren berpizkunde bat eman zen. Gehiago irakurtzeko sakatu hemen...
|