Edukira joan

Barbara Kruger

Wikipedia, Entziklopedia askea
Barbara Kruger

irakasle emeritu

2007 -
Bizitza
JaiotzaNewark, 1945eko urtarrilaren 26a (81 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaestatubatuar zuria
Hezkuntza
HeziketaSyracuse University School of Art (en) Itzuli
Parsons The New School for Design
Weequahic High School (en) Itzuli
Hizkuntzaklatina
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, argazkilaria, artista bisuala, artista kontzeptuala, diseinatzailea, collagista, instalazioetako artista, artista, unibertsitateko irakaslea eta iritzi-kazetaria
Lantokia(k)Siena
Los Angeles eta New York
Enplegatzailea(k)Condé Nast
Kaliforniako Unibertsitatea San Diegon  (2002 -  2007)
Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen  (2007 -
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Pictures Generation (en) Itzuli
Mugimenduaarte feminista
Arte kontzeptuala
Arte garaikidea
Genero artistikoacollage (en) Itzuli
Kartela
instalazio artea
bideoartea

X.com: barbarakruger Tabakalera: 82529 Discogs: 618207 Edit the value on Wikidata
"Empatía". Mexikoko metro-estazioan.

Barbara Kruger[1][2] (Newark, New Jersey, 1945eko urtarrilaren 26a) estatuartuar artista kontzeptuala da[3] eta bere lanek oso estilo pertsonala dute.

Argazkigintzan oinarritutako bere lanengatik da ezaguna, diseinatzaile grafiko gisa duen formazioa bere poesiarekiko interesekin eta masa-komunikabideen eraginarekin konbinatzen dituelako. Syracuse University-n, arte bisualen eskolan, urtebete egon zen. Ondoren, Diane Arbus-ekin diseinua eta artea ikasi zituen Parsons School of Design-en, New York-en. Condé Nast Publications-en[4] lan bat lortu zuen. Mademoiselle aldizkarian ere lan egin zuen eta diseinu-eremuko buru izatera iritsi zen. 1976an Kaliforniara joan zen, poesian eta artean lan egiteko asmoz. House and Garden eta Aperture aldizkarien artearen alorrean,  diseinatzaile grafiko, zuzendari artistiko eta argazki editore bezala lan egin zuen.

Artista eta diseinatzailea izateaz gain, beste hainbat tokitan irakasle lanak egin zituen, adibidez: Kaliforniako Arteen Institutuan, Chicagoko Arteen Institutuan eta Kaliforniako Unibertsitatean.

Publizitate eta komunikabideen hizkuntza bisualaren bidez, -karteletan, hesietan, kamisetetan, galerietan…- kontsumo-gizartearen ikonografia iraultzen du.

Lan-metodologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Krugerren lana diziplinartekoa da eta idazketa eta irudia zein diseinua eta edizioa hartzen ditu bere baitan. Bere lanetan eragin handia izan zuen Alexander Wolcatt-en lanek. Barbara Krugerrek gure inguru soziokulturalaren inguruko hainbat galdera proposatzen ditu bere lanetan, besteak beste: gizartean sortzen diren hainbat egoeren inguruan, estereotipoen inguruan eta errealitate politikoen inguruan. Gainera boterea, sexualitatea eta errepresentazioa zalantzan jartzen ditu.

Karrera artistikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1960. hamarkada

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barbara Krugerren lehen lan artistikoak ehunezko materialez egindakoak izan ziren. 1960. hamarkada honetan, arte feminista artisautzaren munduan mugitzen zen, ehungintzaren mundua bezalaxe. Ikus daitekeenez hasieratik saiatu zen Kruger bere lanekin politikarekin lotutako gaiak jorratzen.

1970. hamarkada

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970. hamarkadaren hasieran oraindik ere ehungintzaren munduko material eta teknikekin lotutako hainbat lan egin zituen. Teknika horiek emakumeen eskuzko lanarekin lotzen ziren, urte horietan zenbait artista feministak artearen munduan aldarrikatu zituztenak. Hala ere, Barbara Krugerren lana lehen etapa honen ondoren hasi zen ezagutarazten, argazki eta testuekin lan egiten hasi zenean. Diseinatzaile gisa zuen prestakuntzak eragin handia izan zuen garai haietan eta oraindik ere hala izaten jarraitzen du. Geroago, poesia idazten hasi zen, Patti Smith-engan inspiratuta. 1975ean bere obra artistikoa aldatzen hasi zen, nolabaiteko abstrakzio-balioa hartuz, baina hau esperimentazio aldi labur bat besterik ez zen izan.[5] Hurrengo 4 urteek bere lan metodologia eta artista nortasuna eraikitzeko balio izan zioten. Garai horretan eskolak eman zituen hainbat zentrotan.

Bere sormen prozesuan, Krugerrek oso estilo pertsonala markatu zuen: orokorrean, lelo kritiko batzuk zuri-beltzez egindako argazkien gainean. Letrak beti argi ikusten dira eta gorriak, zuriak edo beltzak izan ohi dira. Futura Bold Oblique tipografia erabiltzen du. Bere lanetako esaldi askotan ingelesezko izenordainak erabiltzen ditu, hala nola "you", "Your", "I", "We" eta "they".

1980.hamarkada

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980. hamarkadan Krugerren lanek ikusgarritasun handiagoa lortu zuen dokumenta VII.ean, 1982ko Veneziako Bienalean eta 1983ko Whitneyn[6] izan zuen parte-hartzeari esker. Bere lana artearen esparru komertzialaren zati izaten hasi zen. Komertzialki artearen munduan sartzearen eraginez hainbat kritika jaso zituen, berak kritikatzen zuen kontsumo-gizarte hori baitzen.

Barbara Kruger Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2025ean Bilboko Guggenheim Museoan Another day. Another night izeneko atzerabegirakoa egin da, eta Krugerren lan goiztiarretatik berrienetarainoko bidea egiten delarik.[7] Mezu labur eta zuzenez osatutako artelan monumentalak dira asko, eta museoko bigarren solairuko zoru, horma eta sabaiak alderik alde hartu dituzte: hastapenetako paste-up konposizioak, binilozko eskala handiko testuak, bideo-instalazioak, soinu bidezko esku-hartzeak eta beren-beregi Guggenheim Bilbao Museorako sortutako piezak, euskarazko hitzak irakur daitezkelarik horietako batzuetan.[8][9][10]

"Esan genezake publizitatearen eta komunikabideen lengoaia erabiltzen duela, baina haren xedea aldarazita, geure egunerokoan nonahi dauden pertsuasio, kontsumo eta kontrol mekanismoak agerian jartzeko". Miren Arzalluz, Guggenheim Bilbao Museoko zuzendaria.[8]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Barbara Kruger. 2020-04-06 (kontsulta data: 2020-04-20).
  2. (Gaztelaniaz) Barbara Kruger. 2020-03-12 (kontsulta data: 2020-04-20).
  3. (Ingelesez) «Barbara Kruger, Ad Industry Heroine» Slate Magazine 2000-07-19 (kontsulta data: 2020-04-20).
  4. (Ingelesez) ART21 | PBS. (kontsulta data: 2020-04-20).
  5. Kruger, Barbara. (2000). Thinking of You. , 27 or. ISBN 0262112507..
  6. (Ingelesez) «She Has a Way With Words» Los Angeles Times 1999-10-17 (kontsulta data: 2020-04-20).
  7. «Soinua, berbea eta arkitekturea buztartzen dituan panoramikea dakar Barbara Krugerrek» bizkaie.biz (kontsulta data: 2025-07-26).
  8. 1 2 «Barbara Krugerren obrek Guggenheim museoko hormak, zoruak eta sabaiak hartu dituzte» Berria 2025-06-23 (kontsulta data: 2025-07-26).
  9. r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2025-01-23). «'Barbara Kruger: Another day. Another night'» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-07-26).
  10. «Barbara Kruger: Another day. Another night. | Guggenheim Bilbao Museoa» www.guggenheim-bilbao.eus (kontsulta data: 2025-07-26).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]