Benjamin Constant

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Benjamin Constant.

Benjamin Constant —jaiotza-izena: Benjamin Constant de Rebecque— (Lausana, Suitza, 1767 - Paris, Frantzia, 1830) frantsesezko idazlea eta Frantziako politikaria izan zen, jatorriz Suitzakoa.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemanian eta Eskozian ikasi zuen. Legez kanpoko harremanak izan zituen Madame de Staël idazlearekin (1794-1808). Urte haietako gorabeherak adierazi zituen Cécile (1810) eta Adolphe liburuetan (1816). Hasieran Napoleonen aurka azaldu bazen ere, bere zerbitzuan jarri zen inperioko azken garaian (Ehun Egunak, 1815) eta Acte Additionnel izeneko konstituzioa idatzi zuen (monarkia konstituzionala ezartzeko konstituzio berria).

Monarkiaren garaian, Constant alderdi liberaleko buruzagia izan zen. 1824-1830 bitartean Erlijioaz, erlijioaren jatorriaz, formaz eta garapenaz izeneko saiakera eman zuen argitara, guztiz bukatu ez bazuen ere. Alabaina, idatzitako eleberriek, gutunek, oroitzapenek (Barne egunkariak, 1895 argitara emanak) eta autobiografiak (Kuaderno gorria, 1907an argitara emana) ekarri zioten Constanti benetako ospea. Benjamin Constant frantses literaturako maisutzat hartzen da gaur egun, eleberri psikologiko modernoaren aitzindaritzat.

Ideologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behean idatzi zuen moduan, ondo azaltzen da bere ideologiaren nondik norakoak: {{aipu|Idazle ospetsu batek hauteman duen moduan, jabe ez direnek eskubide politikoak lortzen dituztenean, hiru gauza hauetako bat gertatzen da: ez dute beren bultzada baino jasotzen eta gizartea suntsitzen dute; edo boterean dagoen gizonaren edo dauden gizonen bultzada jasotzen dute, eta tiraniaren bitarteko bihurtzen dira; edo boterea lortzeko izangaien bultzada jasotzen dute, eta alderdikeriaren bitarteko bihurtzen dira. Beraz, hautesleek eta hautagaiek jabeak izan behar dute.

Ez nieke langile-klaseei kalte egin nahi, ez eta mindu ere. (...) Sarritan, [[sakrifizio heroikoak egiteko prest daude, eta beren pairamena miresgarria da, ez duelako ez ondasunik ez loriarik jasoko ordainetan. Baina aberriaren alde hiltzeko adorea ematen duen abertzaletasuna eta nork bere interesen berri izateko gaitasuna ematen duena desberdinak direla uste dut. Beraz, beste baldintza bat bete behar da, jaiotzaz eta adin-nagusitasunaz gain. Baldintza hori [[aisialdia da; kultura eta irizpide zuzena eskuratzeko ezinbestekoa. Jabetzak soilik ematen die gaitasuna gizakiei eskubide politikoak erabiltzeko.|Benjamin Constant, Politikako printzipioak, 1815}}


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Benjamin Constant Aldatu lotura Wikidatan