Galileo Galilei: berrikuspenen arteko aldeak
t 85.87.16.246 wikilariaren aldaketak ezabatuz, EnzaiBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da. |
No edit summary |
||
21. lerroa: | 21. lerroa: | ||
{{Argitzeko|fisikari eta astronomo italarriari|Galileo (argipena)}} |
{{Argitzeko|fisikari eta astronomo italarriari|Galileo (argipena)}} |
||
'''Galileo Galilei''' ([[Pisa]], [[1564]]ko [[otsailaren 15]]a - [[1642]]ko [[urtarrilaren 8]]a) [[filosofo]], [[fisikarien zerrenda| |
'''Galileo Galilei''' ([[Pisa]], [[Italia]], [[1564]]ko [[otsailaren 15]]a - [[1642]]ko [[urtarrilaren 8]]a) [[filosofo]]a, [[fisikarien zerrenda|fisikaria]] eta [[astronomo ospetsuak|astronomo]]a izan zen. [[Astronomia]] modernoaren aita izendatua izan da, eta [[Bacon (argipena)|Baconekin]] batera metodo zientifikoaren aitzindaria. |
||
[[Fitxategi:Galileo moon phases.jpg|thumb|right|200px|[[Ilargia]]ren faseak Galileok marraztuak]] |
[[Fitxategi:Galileo moon phases.jpg|thumb|right|200px|[[Ilargia]]ren faseak Galileok marraztuak]] |
||
== Lorpen zientifikoak == |
== Lorpen zientifikoak == |
||
Galileo, zeruari behatzeko teleskopioa lehen erabili zutenetariko bat izan zen. Hasieran 9x-eko teleskopio bat izan zuen, baina luze gabe 30x-eko bat eskuratu zuen. Galileok [[Jupiter]]ren lau satelite handienak kausitu zituen. Berak ere, [[Artizarra]]k, [[Ilargia]]k bezala, faseak zituela aurkitu zuen. Aurkikuntza bi hauek Kopernikok asmatutako eredu heliozentrikoari bultzada bat eman zioten. Galileo Ilargiko mendiak, [[Eguzki-beltzune]]ak, eta "kontaezineko izar multzo bat" ikusteko gai izan zen. |
Galileo, zeruari behatzeko teleskopioa lehen erabili zutenetariko bat izan zen. Hasieran 9x-eko teleskopio bat izan zuen, baina luze gabe 30x-eko bat eskuratu zuen. Galileok [[Jupiter]]ren lau satelite handienak kausitu zituen. Berak ere, [[Artizarra]]k, [[Ilargia]]k bezala, faseak zituela aurkitu zuen. Aurkikuntza bi hauek Kopernikok asmatutako eredu heliozentrikoari bultzada bat eman zioten. Galileo Ilargiko mendiak, [[Eguzki-beltzune]]ak, eta "kontaezineko izar multzo bat" ikusteko gai izan zen. |
||
Eguzki-beltzuneak ikustean lehenengo mendebaldetarra izan zen, [[txinako Herri Errepublika|txinatarrek]] aspalditik ikusiak baitzituzten. Izarren |
Eguzki-beltzuneak ikustean lehenengo mendebaldetarra izan zen, [[txinako Herri Errepublika|txinatarrek]] aspalditik ikusiak baitzituzten. Izarren ezkutatzetik Ilargia esfera osotua ez dela (hau [[teleskopio]] bidez baino ez dago ikusterik) kausitu zuen. |
||
[[Dinamika]]ri buruzko lanek [[Johannes Kepler|Keplerren]] eta [[Newton]]en mugimendu-arauei bidea erraztu zieten. Eredu esperimentala erabiltzean eta Izadiaren arauen deskribapena egitean ere aitzindaria izan zen. Bolei buruz egindako ikerketetan, erortzen diren gauzen lastertasunak, berek duten masarekin zer ikusirik ez duela aurkitu zuen. Eta objektuek daukaten abiadura gordetzen dutela indar batek haiei eragin arte. |
[[Dinamika]]ri buruzko lanek [[Johannes Kepler|Keplerren]] eta [[Newton]]en mugimendu-arauei bidea erraztu zieten. Eredu esperimentala erabiltzean eta Izadiaren arauen deskribapena egitean ere aitzindaria izan zen. Bolei buruz egindako ikerketetan, erortzen diren gauzen lastertasunak, berek duten masarekin zer ikusirik ez duela aurkitu zuen. Eta objektuek daukaten abiadura gordetzen dutela indar batek haiei eragin arte. |
||
49. lerroa: | 48. lerroa: | ||
[[1633]]ko [[ekainaren 22]]an Erromako Inkisizioak Galileoren aurkako epaia zabaldu zuen. 69 urte zituen eta makal zebilen, beraz errukitzeko eskatu zion Inkisizioari. Honek torturarekin mehatxatu zuen eta Galileok, mehatxu hori egiazkoa zelakoan zegoenez ([[Giordano Bruno]] erre baitzuten [[1600]]. urtean izadiaren teoria naturalistikoa bultzatzeagatik), Elizak eskatu zion guztia egin zuen. Hortaz, bere lan guztiari uko egin zion; are gehiago, bere teoriak bultzatuko zituen edonor salatzeko agindua egin zuen. |
[[1633]]ko [[ekainaren 22]]an Erromako Inkisizioak Galileoren aurkako epaia zabaldu zuen. 69 urte zituen eta makal zebilen, beraz errukitzeko eskatu zion Inkisizioari. Honek torturarekin mehatxatu zuen eta Galileok, mehatxu hori egiazkoa zelakoan zegoenez ([[Giordano Bruno]] erre baitzuten [[1600]]. urtean izadiaren teoria naturalistikoa bultzatzeagatik), Elizak eskatu zion guztia egin zuen. Hortaz, bere lan guztiari uko egin zion; are gehiago, bere teoriak bultzatuko zituen edonor salatzeko agindua egin zuen. |
||
Galileo kartzelara kondenatu zuten, baina adina zela kausa bere etxean izan zuten atxilo. Zeuzkan etxe bitan egon zen, bata Arzetrin eta bestea [[Florentzia]]n. Hernia bat izan zuen eta Florentziako sendagile batengana joateko baimena eskatu zuen, hala ere Erromatik ukatu zioten. Eta berriro eskatzekotan kartzelaratuko zutela gaztigatu zioten. Atxilo zegoelarik harreman sozialak uztera behartu zuten eta ikerketa batzuk egiten uzten zioten, baina zentsurapean. [[1638]]an itsu gelditu zen eta Florentziako etxera mugitzeko baimena eman zioten, sendagileengandik hurbilago egoteko. Dialgue |
Galileo kartzelara kondenatu zuten, baina adina zela kausa bere etxean izan zuten atxilo. Zeuzkan etxe bitan egon zen, bata Arzetrin eta bestea [[Florentzia]]n. Hernia bat izan zuen eta Florentziako sendagile batengana joateko baimena eskatu zuen, hala ere Erromatik ukatu zioten. Eta berriro eskatzekotan kartzelaratuko zutela gaztigatu zioten. Atxilo zegoelarik harreman sozialak uztera behartu zuten eta ikerketa batzuk egiten uzten zioten, baina zentsurapean. [[1638]]an itsu gelditu zen eta Florentziako etxera mugitzeko baimena eman zioten, sendagileengandik hurbilago egoteko. ''Dialgue'' liburua ''[[Index Librorum Prohibitorum]]'' zerrendan sartu zuten ([[Erromatar Eliza Katolikoa]]k debekatutako liburuen zerrenda, [[1822]]. urte arte indarrean izan zena). |
||
[[1992]]. urtean |
359 urte geroago, [[1992]]. urtean [[Joan Paulo II.a]] aita santua desenkusatu zen, eta debekua kendu zion liburuari. |
||
== Lanak == |
== Lanak == |
||
* ''[[Sidereus Nuncius|Sidereus nuncius]]'' (1610), Ibon |
* ''[[Sidereus Nuncius|Sidereus nuncius]]'' (1610), [[Ibon Plazaola]]k euskaratua.<ref>Guillermo ROA ZUBIA: [http://zientzia.eus/artikuluak/sidereus-nuncius-izarretako-albistaria/ «Sidereus nuncius, izarretako albistaria»], ''Elhuyar'' aldizkaria, 2010-04-01.</ref> |
||
== Ikus gainera == |
== Ikus gainera == |
||
* [[Sidereus |
* ''[[Sidereus nuncius]]'' |
||
== Erreferentziak == |
== Erreferentziak == |
18:10, 8 ekaina 2015ko berrikusketa
- Artikulu hau fisikari eta astronomo italarriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Galileo (argipena)».
Galileo Galilei (Pisa, Italia, 1564ko otsailaren 15a - 1642ko urtarrilaren 8a) filosofoa, fisikaria eta astronomoa izan zen. Astronomia modernoaren aita izendatua izan da, eta Baconekin batera metodo zientifikoaren aitzindaria.
Lorpen zientifikoak
Galileo, zeruari behatzeko teleskopioa lehen erabili zutenetariko bat izan zen. Hasieran 9x-eko teleskopio bat izan zuen, baina luze gabe 30x-eko bat eskuratu zuen. Galileok Jupiterren lau satelite handienak kausitu zituen. Berak ere, Artizarrak, Ilargiak bezala, faseak zituela aurkitu zuen. Aurkikuntza bi hauek Kopernikok asmatutako eredu heliozentrikoari bultzada bat eman zioten. Galileo Ilargiko mendiak, Eguzki-beltzuneak, eta "kontaezineko izar multzo bat" ikusteko gai izan zen.
Eguzki-beltzuneak ikustean lehenengo mendebaldetarra izan zen, txinatarrek aspalditik ikusiak baitzituzten. Izarren ezkutatzetik Ilargia esfera osotua ez dela (hau teleskopio bidez baino ez dago ikusterik) kausitu zuen.
Dinamikari buruzko lanek Keplerren eta Newtonen mugimendu-arauei bidea erraztu zieten. Eredu esperimentala erabiltzean eta Izadiaren arauen deskribapena egitean ere aitzindaria izan zen. Bolei buruz egindako ikerketetan, erortzen diren gauzen lastertasunak, berek duten masarekin zer ikusirik ez duela aurkitu zuen. Eta objektuek daukaten abiadura gordetzen dutela indar batek haiei eragin arte.
Halaber Galileik deskubritu zuen penduluaren mugimenduek denbora berdina behar dutela, luzera edozein izanik. Honek gero egingo ziren erlojuei buruzko aurkikuntzak ahalbidetu zituen.
Galileok Italiatik at gutxienez ondo ezagututako liburu mardul batzuk idatzi zituen, hala ere, aurkikuntza gehienak liburuetan eta oharretan baino ez dira bizi gaur egunean. Zirriborroak egin zituen asmatutako tramankuluekin, hala nola: tomate-txikitzaile bat, sakelako orrazi bat, eta abar.
Elizarekiko eztabaida
Galileo kristau amorratua zen; alabaina, Sidereus Nuncius tratatuan idatzitakoak iskanbila sortu zuen. Denek sistema ptolomeaiko eta aristotelikoari eusten baitzioten (hau da, Lurra unibertsoaren erdian dagoelako teoriaren jarraitzaile ziren), Elizako aitek beste edozein teoria Itunen aurkakoak izango zela ezarri zuten.
1616. urtean Inkisizioak Galileori gaztigatu zion Kopernikoren teoriak ez defenditzeko. Bere lana teoria baino ez zela esan arren, lanak kaleratzean elizaren protokoloa jarraitu arren eta Maffeo Barberinirekiko (gero Urbano VIII. aita santua izango zena) laguntasun handia izan arren, teoriak arbuiarazi zizkioten eta bizi osorako etxean izan zuten atxilo (1633-1642).
Inkisizioak Galileok epaia atzeratzeko (makal baitzebilen) egindako saiakerak gaitzetsi zituen. Urbano VII.a buru izan zuen bilera batean Inkisizioak Galileo Erromara etorri behar zela edo atxilotu eta kateaturik bertaratu behar izango zutela erabaki zuen. 1633. urtean Inkisizioak itaundu zuen eta nahiz eta ziega batean sartu ez, Inkisizioaren bulegoan izan zuten 22 egunez.
1633ko ekainaren 22an Erromako Inkisizioak Galileoren aurkako epaia zabaldu zuen. 69 urte zituen eta makal zebilen, beraz errukitzeko eskatu zion Inkisizioari. Honek torturarekin mehatxatu zuen eta Galileok, mehatxu hori egiazkoa zelakoan zegoenez (Giordano Bruno erre baitzuten 1600. urtean izadiaren teoria naturalistikoa bultzatzeagatik), Elizak eskatu zion guztia egin zuen. Hortaz, bere lan guztiari uko egin zion; are gehiago, bere teoriak bultzatuko zituen edonor salatzeko agindua egin zuen.
Galileo kartzelara kondenatu zuten, baina adina zela kausa bere etxean izan zuten atxilo. Zeuzkan etxe bitan egon zen, bata Arzetrin eta bestea Florentzian. Hernia bat izan zuen eta Florentziako sendagile batengana joateko baimena eskatu zuen, hala ere Erromatik ukatu zioten. Eta berriro eskatzekotan kartzelaratuko zutela gaztigatu zioten. Atxilo zegoelarik harreman sozialak uztera behartu zuten eta ikerketa batzuk egiten uzten zioten, baina zentsurapean. 1638an itsu gelditu zen eta Florentziako etxera mugitzeko baimena eman zioten, sendagileengandik hurbilago egoteko. Dialgue liburua Index Librorum Prohibitorum zerrendan sartu zuten (Erromatar Eliza Katolikoak debekatutako liburuen zerrenda, 1822. urte arte indarrean izan zena).
359 urte geroago, 1992. urtean Joan Paulo II.a aita santua desenkusatu zen, eta debekua kendu zion liburuari.
Lanak
- Sidereus nuncius (1610), Ibon Plazaolak euskaratua.[1]
Ikus gainera
Erreferentziak
- ↑ Guillermo ROA ZUBIA: «Sidereus nuncius, izarretako albistaria», Elhuyar aldizkaria, 2010-04-01.
Kanpo loturak
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Galileo Galilei |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Galileo Galilei |