Elantxobe Arraun Elkartea: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
108. lerroa: 108. lerroa:
|-bgcolor="#FF7F00"
|-bgcolor="#FF7F00"
| 2015 || KAE 1 Liga, 11.a || align="center"|-
| 2015 || KAE 1 Liga, 11.a || align="center"|-
|-bgcolor="#fbe08d"
| 2016 || KAE 2 Liga, || align="center"|
|}
|}



15:13, 19 ekaina 2016ko berrikusketa

Busturialdea-Elantxobe Arraun Elkartea
Herria Euskal Herria Elantxobe, Bizkaia
Sorrera 1988
Lehendakaria Euskal Herria Patxi Egurrola
Entrenatzailea Euskal Herria Patxi Egurrola
Koloreak           gorria eta berdea
Trainerua Artarri
Patroia Euskal Herria Asier Arego
Palmaresa:
Kontxako Banderak
TKE Ligak
Espainiako Txapelketak
Euskadiko Txapelketak

0
0
0
0
2015eko liga: 11.a (KAE 1 Liga)
Taldearen bloga

Elantxobe Arraun Elkartea Elantxobeko arraun elkartea da. 1988an sortu zuten.

Uniformea

Taldearen koloreak berde eta gorria dira eta traineruaren izena Artarri da.

Historia

Historia gorabeheratsua izan duen taldea da, izan ere Elantxobe herri txikia izanik arraunlari faltak bultzatuta sarritan egin behar izan du bat beste elkarte batzuekin, hala Bermeo eta Mundakarekin 1998an Urdaibai Arraun Elkartea sortuz, 2001 eta 2003 artean Arkoterekin Bateratze Arraun Elkartea sortuz, eta 2007tik 2009ra Mundakarekin Busturialdea Arraun Elkartea osatu zuen. Gaur egun Busturialdea-Elantxobe izenarekin jarraitzen du eta KAE 1 Ligan ari da.

Elantxoberen urterik onena 1998a izan zen Bizkaiko Traineru Txapelketa irabazi baitzuen eta Traineruen Euskal Ligan 8. izan baitzen. 2001ean Arkoterekin elkartu eta lau estropada irabazi zituen eta 2002ean 11. izan zen Euskal Ligan eta 2003an hirugarren egin zuen Euskadiko Traineru Txapelketan. Busturialdea izenarekin aldiz mailarik baxuenetik hasi behar izan du eta lehenengo urtean KAE Ligako lehen mailara iritsi zenetik bertan mantendu da 2011 denboraldian ezik. Urte hartan denboraldi bikaina egin zuen KAE Ligako 2. maila irabaziz. 2012an lortu zuen azken aldiko emaitzarik onena, KAE 1 Ligako laugarren postua.

2015ean hamaikagarrena izan da eta jeitsiera play-offa jokatu beharko du.

Palmaresa

Elantxobe

Bateratze (Arkote+Elantxobe)

Busturialdea

Azken denboraldiak

Urtea Liga Kontxa
2003 Federazio Liga, 9.a -
2004 - -
2005 - -
2006 - -
2007 KAE 2 Liga, 3.a -
2008 KAE 1 Liga, 9.a -
2009 KAE 1 Liga, 10.a -
2010 KAE 1 Liga, 11.a -
2011 KAE 2 Liga, 1.a -
2012 KAE 1 Liga, 4.a -
2013 KAE 1 Liga, 9.a -
2014 KAE 1 Liga, 6.a -
2015 KAE 1 Liga, 11.a -
2016 KAE 2 Liga,

Elantxobeko bandera

Elantxobe Arraun Elkarteak antolaturiko KAE-1 ligarako estropada puntuagarria da. Irabazleak 2.160 euroko saria lortzen du.

Kanpo loturak