Club de Mar de Castropol: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
18. lerroa: | 18. lerroa: | ||
|- |
|- |
||
! Trainerua |
! Trainerua |
||
| ''Ría del Eo'' |
| {{color box|white}} ''Ría del Eo'' |
||
|- |
|- |
||
! Patroia |
! Patroia |
21:26, 29 abuztua 2016ko berrikusketa
Herria | Castropol, Asturias |
---|---|
Sorrera | 1949 |
Lehendakaria | José Quintana Fernandez |
Entrenatzailea | José Quintana Fernandez |
Koloreak | berdea eta zuria |
Trainerua | Ría del Eo |
Patroia | Rubén Villa Varela Unai Fernández Fernández |
Palmaresa: Kontxako Banderak TKE Ligak Espainiako Txapelketak Asturiasko Txapelketak |
0 0 0 5 |
2016ko liga: | 5.a (Galiziako A Liga) |
Webgune ofiziala |
Club de Mar de Castropol Asturiasko Castropol herriko arraun elkartea da. 1949. urtean sortu zen Eo ibaiaren ertzean eta emaitzarik onenak batel, trainerilla eta arraunketa olinpikoan lortu baditu ere trainerutan garaipenik izan du.
Uniformea
Elastiko berdea erdian marra zuri zabalarekin (herriko bandera) eta trainerua berdea edo zuria.
Historia
1949. urtean sortu zen eta hasiera batean bateletan bakarrik aritu izan zen. Soto de Barco eta Avileskoak ziren bere aurkari asturiarrak, baina lehia handiena ibaiaren beste aldeko Ribadeoko galiziarrekin izan zuen. 1962. urtean Espainiako txapeldun izan zen lehenengoz eta gaur egun sei titulu ditu.
60. hamarkadako garai on haiek aprobetxatuz trainerilletan (1961an) eta traineruan (1962an) hasi zen. Trainerilletan ere lortu du Espainiako txapeldun izatea eta trainerutan sona handia duten banderak irabazi baditu ere inoiz ez da liga handietan ibili, ez TKE Ligan, ez eta aurretik jokatu zen Euskal Ligan ere. 90. hamarkada hasieran nahiko ongi ibili zen, 1989 eta 1996 artean 15 bandera lortuz.
Gaur egun zailtasun handiekin urte batzuetan ateratzen du trainerua eta talde galiziarrekin batera Ipar-mendebaldeko Traineruen Ligan aritzen da. Hainbat urtetan trainerua lehorrean eduki ondoren 2015 denboraldian Galiziako Ligako B mailan aritu zen eta bigarren postua eskuratu zuen. Ondoren play-offak jokatu eta mailaz igotzea lortu zuen. A Ligan 5. postua eskuratu du.
Arraunketa olinpikoari dagokionez, 1977. urtean egin zuen debuta Menquinenza urtegian, Espainiako Txapelketan. 2003. urtean lortu zuen garaipenik handiena Sevillan jokaturiko Espainiako Txapelketan zortzikoan nagusitu zelarik Orioren aurretik.
Palmaresa
- laugarren 1962, 1994, 1995 eta 1996an.
- Txapeldun (5): 1971, 1986, 1989, 2002, 2003
Gainontzeko Banderak
- Asturiasko Printzearen Bandera (2): 1994, 1999
- Castropol Saria (1): 2008
- Lekeitioko San Antolin Bandera (1): 1989
- Urumeako Sprint estropada (1): 1991
- Llanesko Bandera (2): 1991, 2000
- O Groveko Bandera (3): 1991, 1992, 1994
- Bartzelonako estropada olinpikoa: 1992
- Santanderko Bandera (2): 1994, 1995
- Astilleroko Bandera (2): 1994, 1995
- Castro Urdialesko Bandera (2): 1995, 1999
- Camargoko Bandera (1): 1996
- Oleirosko Bandera (1): 1999
- Gijongo Bandera (1): 2001
- Avilesko Zelta-arteko Jaialdiko Bandera (3): 2001, 2002, 2008
Batelak
- Espainiako Batel Txapelketa (6): 1962, 1964, 1965, 1994, 1999, 2003
Trainerilak
- Espainiako Trainerilla Txapelketa (1): 1995
Aulki mugikorra
- Espainiako zortziko txapelketa (1): 2003
Azken denboraldiak
Urtea | Liga |
---|---|
2006 | Galiziako Liga, 14.a |
2007 | Galiziako Liga, 13.a |
2008 | Galiziako Liga, 13.a |
2009-14 | - |
2015 | Galiziako B maila, 2.a |
2016 | Galiziako A maila, 5.a |
Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Webgune ofiziala
- (Galizieraz) Liga Galega de Traiñeiras-en webguneko informazioa