Club de Remo A Cabana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Club de Remo A Cabana
Sorrera 1982
Herria Galizia A Cabana, Ferrol, Coruña
Lehendakaria Galizia Javier López García
Entrenatzailea Galizia Brais López Campos
Patroia(k) Galizia Noemi Abella
Galizia Hugo Rascado
Kolorea(k)                gorria, zuria, berdea
Trainerua      Albatros
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Galiziako Txapelketa
2018: Kontxa ez
2018: Liga 3.a (Galiziako B Liga)
Webgunea www.facebook.com

Club de Remo A Cabana Galiziako Ferrolgo A Cabana parrokiako arraun taldea da. Gaur egun Galizako A Ligan ari da.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trainerua gorria da. Elastikoa ere gorria da baina kolore berdea eta zuria ere baditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1982an sortu zen taldea. Antonio Bruquetas Sierra izan zen lehen urteetako presidentea. 1996an lehenengo aldiz trainerua osatu zuen Cedeira, Mugardos eta San Felipeko arraunlariekin batera eta "Cidade de Ferrol" izena erabili zuten. 1999 arte iraun zuen proiektu honek.

Galiziako Ligaren sortzaileetakoa izan zen eta A eta B ligak eratu zirenetik beti maila gorenean ibili da, azken postuetan hala ere. Emaitzarik onena 2012an lortutako 7. postua du. 2014 urtean 8. egin eta maila galdu zuen. 2015 urtean ez zuen trainerua uretaratu baina 2016an berriz itzuli da A Cabana-Ferrol izenarekin eta emakumezkoen trainerua ere atera zuen. Hirugarren postua lortu eta igoera lortu zuen arren 2017an ez du trainerua osatzerik lortu gizonezkoetan, emakumezkoetan bai ordea.

Bateletan maila ona izan du eta Espainiako txapelketetan bigarren postu bat eta bi hirugarrengo ditu.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ligak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Liga
2004 Galiziako Liga, 10.a
2005 Galiziako Liga, 9.a
2006 Galiziako Liga, 9.a
2007 Galiziako Liga, 9.a
2008 Galiziako Liga, 11.a
2009 Galiziako Liga, 9.a
2010 Galiziako Liga, 9.a
2011 Galiziako Liga, 8.a
2012 Galiziako A maila, 7.a
2013 Galiziako A maila, 7.a
2014 Galiziako A maila, 8.a
2015 ez
2016 Galiziako B maila, 3.a
2017 ez
2018 Galiziako B maila, 3.a

Emakumezkoen trainerua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Club de Remo A Cabana-Ferrol
Entrenatzailea Galizia Brais López Campos
Patroia(k) Galizia Noemi Abella Pérez
Galizia Aleida González Prados
Kolorea(k)              gorria, zuria eta berdea
Trainerua      Galatea
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 Euskotren Liga
0 Galiziako Liga
2018: Liga ez

2016an trainerua uretaratu zuen eta Galiziako Ligan aritu da. 2016an Cabo da Cruz aurkeztu ez zen bi estropadak irabazi zituen. 2017an bigarren postua eskuratu zuen Galiziako Ligan. 2018an aldiz ez du trainerurik osatu.

Ligak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banderak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Concello de Redondela (1): 2016.
  • Concello de Oleiros (1): 2016.

Azken denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Liga Kontxa
2016 Galiziako Liga, 3.a
2017 Galiziako Liga, 2.a
2018 -