Club de Remo Puebla
| Club de Remo Puebla | |
|---|---|
| Sorrera | 1979 |
| Herria | |
| Lehendakaria | |
| Entrenatzailea | |
| Patroia(k) | |
| Kolorea(k) | berdea eta zuria |
| Trainerua | Carmela |
| Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 Galiziako A Liga 0 Galiziako B Liga 1 Espainiako Txapelketa 0 Galiziako Txapelketa |
| 2025: Kontxa | ez |
| 2025: Liga | 2.a (Galiziako B Liga) |
| 2026 | Galiziako B Ligan |
| Webgunea | www.remopuebla.com |

Club de Remo Puebla A Pobra do Caramiñalgo (A Coruña) arraun taldea da. Galiziako B Ligan ari da gaur egun.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldea 1979an sortu zen[1] eta 1983an Espainiako Traineru Txapelketarako sailkatu zen. Seigarren postua eskuratu zuen bertan[2]. 1980. hamarkadan Coruñako traineru indartsuenetakoa bihurtu zen, horrela Galizia Iparraldeko txapelketa irabazi zuen 1988an eta bigarren egin zuen 1986an.
2005etik aurrera Galiziako Ligan ari da. 2012an bi multzo osatu zirenean Puebla B Ligan egokitu zen. 2013an igoera lortu zuen, 2014an seigarren egin zuen A Ligan eta 2015ean laugarrena izan zen eta hurrengo urteetan postua hobetuz joan da, 2017an bigarren egin[3] eta TKE Ligarako play-offetan sartuz. Ez zuen ordea mailaz igotzerik lortu.[4]
2019an ez zuen trainerua osatzerik lortu, Galiziako A Ligan aritzekoa bazen ere. 2020an B mailan berrekin behar izan zion eta txapelduna izan zenez A mailara igo zen. Lehenengo urtean maila txukuna erakutsi zuen baina hurrengo bietan azkenaurrekoa izan zen.[5] 2023an ere azkenaurrekoa izan zen eta Play-offetan mantentzea lortu zuen. Hala ere Pueblak 2024ko A Ligan jokatzeari uko egin zion eta federazioak zigorra ezarri zioten hurrengo urtean A Ligarako play-offak jokatzeko aukera kenduz.[6]
2025eko urtarrilaren 5ean sutea sortu zen egoitzan eta kalte handiak eragin zituen.[7] Coruñako Diputazioaren dirulaguntzaren bidez materiala eskuratu eta udan trainerua uretaratzea lortu zuen.[8]
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ligak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Galiziako A Liga (0): bigarrena 2017an.
- Galiziako B Liga (1): 2020.
- seigarrena 1983an eta 1988an.
- Galiziako Traineru Txapelketa (0): laugarren 1988an.
- Galiziako Iparraldeko Txapelketa (1): 1988.
Banderak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Handiak | Conde de Fenosa Bandera (0): laugarren 1988an. Teresa Herrera Bandera (0): hirugarrena 2017an. Coruñako Diputazioaren Bandera (1): 1988. |
| Etxekoak | Concello da Pobra Bandera (1): 2024. |
| Coruñan | Sadako San Roke Jaietako Saria (1): 1999. Salgado Congelados Bandera (1): 2017. Narón Hiriko Bandera (1): 2020. Concello de Rianxo Bandera (2): 2020, 2026. Concello de Cedeira Bandera (1): 2024. Concello de Ribeira Bandera (1): 2026. |
| Pontevedran | Concello de Moaña Bandera (1): 2016. Illa de Samertolameu Bandera (1). 2016. Concello do Grove Bandera (1): 2017. Concello de Redondela Bandera (2). 2017, 2020. Concello de Redondela - Chapela (1). 2020. |
Azken denboraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Dendoraldiak | ||
|---|---|---|
| TKE | 0 | |
| LGT 1 | 16 | |
| LGT 2 | 6 | |
| 2026 barne. | ||

B trainerua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Puebla-B | |
|---|---|
| Patroia(k) | |
| Kolorea(k) | berdea eta zuria |
| Trainerua | Carmela |
| Palmaresa | 0 Galiziako A Liga 0 Galiziako B Liga |
| 2025: Liga | ez |
2016an Pueblak bigarren traineru bat atera zuen harrobi lana bultzatzeko[1]. Galiziako B Ligan aritu zen eta zazpigarren postuan amaitu zuen. 2017an ezin izan zuen bigarren trainerua osatu. 2021. urtean lortu du berriz ere bigarren trainerua uretaratzea.
| Urtea | Liga |
|---|---|
| 2016 | Galiziako B maila, 5.a |
| 2017- 2020 | ez |
| 2021 | Galiziako B maila, 10.a |
| 2022 | ez |
Emakumezkoen trainerua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Puebla | |
|---|---|
| Entrenatzailea | |
| Kolorea(k) | berdea eta zuria |
| Trainerua | Carmela |
| Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 Euskotren Liga 1 Galiziako Liga 1 Galiziako Txapelketa |
| 2025: Kontxa | ez |
| 2025: Liga | ez |
2018an Cabo da Cruz taldearekin batera A Pobra-Cabo trainerua osatu zuen eta Galiziako Ligan aritu zen[9]. Bigarren egin zuen. Kontxako Banderara sailkatzear egon zen, baina zortzigarren egin zuen eta ez zuen helburua lortu.[10]
2021. urtean traineru propioa atera zuen.
Banderak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Merako erlojupekoa (1). 2022.
Denboraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Dendoraldiak | ||
|---|---|---|
| Euskotren | 0 | |
| LGT | 4 | |
| 2026 barne. | ||
| Urtea | Liga | Txapelketa |
|---|---|---|
| 2018 | Galiziako Liga, 2.a | 2.a |
| 2019- 2020 | ez | |
| 2021 | Galiziako Liga, 8.a | - |
| 2022 | Galiziako Liga, 8.a | - |
| 2023 | Galiziako Liga, 7.a | 7.a |
| 2024 | ez |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 (Gaztelaniaz) «El reto más importante de Puebla» La Voz de Galicia 2016-06-30 (kontsulta data: 2024-12-11).
- ↑ «Campeonato de España» traineras.es (kontsulta data: 2024-12-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2017-09-06). «Confirmados los participantes en el play-off de ascenso a la Liga ACT» GARA (kontsulta data: 2024-12-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) guinea, oskar ortiz de. (2017-09-17). «La Donostiarra ya es de Primera» El Diario Vasco (kontsulta data: 2024-12-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La salvación de Puebla depende del «play off» de Meira y Bueu» La Voz de Galicia 2022-09-01 (kontsulta data: 2024-12-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El prestigioso Teresa Herrera despide la temporada del banco fijo gallego» La Voz de Galicia 2024-08-21 (kontsulta data: 2025-09-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) A, D.. «Un voraz incendio calcina las instalaciones y todo el equipamiento del Club de Remo Puebla» Diario de Arousa (kontsulta data: 2025-08-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) El Club Remo Puebla recibirá 100.000 euros de la Diputación de la Coruña para comprar nuevas embarcaciones y equipamiento | CONCELLO. 2025-05-15 (kontsulta data: 2025-08-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «A Pobra-Cabo, unidas para crecer juntas» La Voz de Galicia 2018-06-30 (kontsulta data: 2024-12-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2018-08-31). «Riveira da la sorpresa al superar a San Juan tras el segundo largo» GARA (kontsulta data: 2024-12-11).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Galizieraz) Webgune ofiziala
- (Galizieraz) Liga Galega de Traiñeiras-en webguneko informazioa