Edukira joan

Club do Mar Bueu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Club do Mar Bueu
Sorrera1982
HerriaGalizia Bueu, Pontevedra
LehendakariaGalizia Manuel Juncal Gil
EntrenatzaileaGalizia José Ferral
Patroia(k)Galizia Andrés Ríos Villar
Galizia Jesús Rodríguez Piedras
Kolorea(k)          gorria eta beltza
Trainerua          Maruxia
Palmaresa0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 Galiziako A Liga
0 Galiziako B Liga
1 Espainiako Txapelketa
0 Galiziako Txapelketa
2025: Kontxaez
2025: Liga5.a (Galiziako A Ligan)
2026Galiziako A Ligan
Webguneawww.marbueu.es.tl
Bueuko trainerua Coruñan.

Club do Mar Bueu Galiziako Pontevedran dagoen Bueuko arraun taldea da. 2024an TKE Ligan aritzea lortu zuen[1]. Harrobian oinarritzen den arraun taldea da.[2]

Sorrera eta hastapenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1982an sortu zen taldea Manuel Otero Perezen ekimenez[3] eta 1986an Espainiako Batel Txapelketan hartu zuen parte. 1989an Galiziako Traineru Txapelketan hirugarren egin zuen eta lehenengo garaipena lortu zuen, etxeko estropadan hain zuzen ere.[3]

Galiziako traineru ligan 2004ean lortu zuen posturik onena, zortzigarren hain zuzen ere. 2008an izan zuen azken denboraldia eta 2012an C.R. Vila Cangasekin bat eginda Sociedad Deportiva de Remo Morrazo izenarekin itzuli zen Galiziako B Ligara eta elastiko zuria eta traineru beltza zeramatela[4]. Bi urte egin zituzten elkarrekin eta bietan bosgarren gelditu ziren.

Galiziako A Ligan puntako trainerua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzulera bikaina izan zuen, Galiziako B Ligan bigarren postuan gelditu eta igoera play-offetan Galiziako lehen mailara igo zen. 2015 denboraldian ordea arraunlari batzuk Samertolameuk fitxatu zizkion eta ezinean aritu ondoren Ligako azken postuan gelditu zen Bueu. 2016rako traineruen kopuruen birmoldaketa bat egon zenez A Ligan mantentzea lortu zuen. Hurrengo urteetan A Ligako ohorezko txandan aritu zen.

2021ean bigarren eginez igoera play-offak jokatu zituen baina ez zuen igoerarik lortu[3]. 2022an maila bikainean jarraitu zuen. Espainiako Txapelketa irabazi zuen[5] eta azken aurreko estropadan egindako akats baten erruz ez zuen Galiziako Liga irabazi. Play-offean hirugarren egin zuen eta ez zuen mailaz igotzerik lortu.

TKE Ligako denboraldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023an hirugarren aldiz jarraian txapeldunordea izan zen Galiziako Ligan eta sorpresa emanez TKE Ligara igotzea lortu zuen[1]. Hurrengo urtean azken postuan gelditu zen eta maila galdu zuen.

Traineruak berriztatze bat izango du erreleboa B traineruan oinarrituz.[6] 2025ean bosgarren egin zuen Ligan.

Bueuko arraun taldearen egoitza.
  • Txapelduna (1): 2022.

Galiziako txapelketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gainontzeko estropadak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
HandiakEl Corte Inglés Bandera (Vigo) (0)
Conde de Fenosa Bandera (0)
Teresa Herrera Bandera (0): bigarren 2022an.
Pontevedrako Diputazioaren Bandera (0)
EtxekoakConcello de Bueu Bandera (3): 1989, 1991, 2022.
Pepe O Ruso memoriala (1): 2026.
PontevedranConcello de Vilagarcía Bandera (1): 1991.
Concello de Cangas Bandera (1): 2014.
Karmengo Amaren Bandera, O Groven (1): 2021.
Concello de Moaña Bandera (1): 2022.
Concello de Redondela - Chapela (1): 2022.
Illa de Samertolameu - Fandicosta (1): 2023.
Concello de Redondela - Cesantes (1): 2023.
CoruñanConcello de Muros Bandera (1): 2014.
Salgado Congelados Bandera (1): 2021.
Merako badiako Bandera (1): 2022.
Concello de Mugardos Bandera (1): 2022.
Narón Hiriko Bandera (1): 2022.
Concello da Pobra Bandera (1): 2022.

Azken denboraldiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Dendoraldiak
TKE1
LGT 115
LGT 23
2026 barne.
UrteaLigaEspainiako Tx.
2003Galiziako Liga, 6.a
2004Galiziako Liga, 8.a
2005Galiziako Liga, 16.a
2006-
2007
ez
2008Galiziako Liga, 12.a
2009-
2011
ez
2012Galiziako B maila, 5.a (Morrazo)
2013Galiziako B maila, 5.a (Morrazo)
2014Galiziako B maila, 2.a (p.o. )
2015Galiziako A maila, 8.a
2016Galiziako A maila, 6.a
2017Galiziako A maila, 4.a
2018Galiziako A maila, 4.a
2019Galiziako A maila, 6.a
2020Galiziako A maila, 4.a
2021Galiziako A maila, 2.a (p.o. )
2022Galiziako A maila, 2.a (p.o. )Txapelduna
2023Galiziako A maila, 2.a (p.o. )-
2024TKE Liga, 12.a ()-
2025Galiziako A maila, 5.a
2026Galiziako A maila,
  • (p.o.) play-offak
Club do Mar Bueu - B
Sorrera1982
Patroia(k)Galizia
Kolorea(k)          gorria eta beltza
Trainerua          Maruxia
Palmaresa0 Galiziako A Liga
0 Galiziako B Liga
2025: Kontxaez
2025: Liga4.a (Galiziako B Liga)
2026Galiziako B Ligan

2024 denboraldian talde nagusiak TKE Ligara igotzea lortu zuen lehen aldiz eta Galiziako Ligarako B trainerua osatu zuen.

UrteaLiga
2024Galiziako Liga, 5.a
2025Galiziako Liga, 4.a
2026Galiziako Liga,

Emakumezkoen trainerua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Cesates-Bueu
Patroia(k)Galizia Jimena Aldao
Palmaresa0 Galiziako A Liga
0 Galiziako B Liga
2025: Kontxaez
2025: Liga8.a (Galiziako Ligan)
2026ez

2025ean Cesantes tadearekin elkarlanean atera zuen trainerua lehenengoz.

UrteaLigaGaliziako txap.Espainiako txap.Kontxa
2025Galiziako Liga, 8.a

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 (Gaztelaniaz) García, David. (2023-09-17). «Bueu logra un histórico ascenso a la ACT» Faro de Vigo (kontsulta data: 2024-12-09).
  2. (Gaztelaniaz) «El remo en Bueu es tradición familiar» La Voz de Galicia 2020-08-21 (kontsulta data: 2024-12-09).
  3. 1 2 3 «Eusko Label Liga de traineras» www.euskolabelliga.com (kontsulta data: 2024-12-09).
  4. «SOCIEDAD DEPORTIVA REMO MORRAZO | Xuntos - Asociacións Galegas | Asociaciones Gallegas» xuntos.galiciadigital.com (kontsulta data: 2024-12-09).
  5. (Gaztelaniaz) koroibos. (2022-08-08). «Bueu y Chapela, campeones de España» Faro de Vigo (kontsulta data: 2024-12-09).
  6. (Gaztelaniaz) Collarte, César. (2024-11-23). «El Club do Mar Bueu inicia su reconstrucción» Faro de Vigo (kontsulta data: 2024-12-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]