Parisko Notre-Dame katedrala: berrikuspenen arteko aldeak
362. lerroa: | 362. lerroa: | ||
</gallery> |
</gallery> |
||
{{coord|48.8530|N|2.3498|E|type:landmark_region:FR|display=title}} |
[[HTTP Apache zerbitzaria]]{{coord|48.8530|N|2.3498|E|type:landmark_region:FR|display=title}} |
||
== Kanpo loturak == |
== Kanpo loturak == |
17:16, 9 martxoa 2017ko berrikusketa
Parisko Notre-Dame Katedrala (frantsesezko Andre Maria) Parisko 4. barrutian dagoen katedral gotikoa da. 1163an eraikitzen hasi eta 1245ean amaitu zen. Mariari eskainia, Jesusen amari, Parisko Île de la Cité uhartetxoan dago, Sena ibaiaren urek inguratzen dutena.
Katedrala, distira gotikoaren ideiari estuki lotua sortzen da, garaiko gizarteak nahi eta behar zuen ikuspegi berri bati erantzun bezala, katedrala, kontaktu eta igoera izpiritualeko eraikin bezala hartzen zuen ikuspegia. Arkitektura gotikoa, XI. mendearen hasieran, hiri bizitza oso azkar eraldatzen ikusten duen gizarte baten barnean tresna boteretsu bat da. Hiria, arlo politiko eta ekonomikoan (gorantza doazen merkataritza harremanen isla) berebiziko garrantziaz birsortzen da, bere aldetik, burgesia aberatsak eta klero hiritarraren eraginak ere gorantza egiten dutelarik. Honen emaitza, hirietatik kanpo, landatar elkarte monarkikoetan, eraikuntza erlijiosoen beharrak, hiritar oparotasunaren ikur berria den katedralagatik ordezkatzea da. Eta, Frantziaren barnean, gorantza doan duintasun berri baten bilaketari erantzun bezala, Parisko Notre Dame Katedrala sortzen da.
Bereziki, bere Cavaillé-Coll organo bikaina nabarmentzen da, Notre Dameko organojole titular postua, organojole batek jaso dezakeen ohorerik gorenengokoetako bat delarik. Postu hau, Louis Vierne organojole eta konposatzaile frantziar bikainak bete zuen 1900 eta 1937 bitartean, Katedralaren gune artistiko eta musikalaren oparotasun handieneko garaia bezala gogoratzen dena.
Eraikuntza prozesua eta ondorengo erreformak
Katedrala dagoen tokiak, jada kalitate urriko lurrazpi bat zuen, eta mila pertsona luzatu behar izan zituzten lurrean lurra lautzeko, eraikina eraikitzen hasi aurretik, jada gurtza erlijiosoari dagokionez historia sendoa zuena. Lehenik, zeltak ospatu zituzten hemen euren zeremoniak. Ondoren, erromatarrek bertan eraiki zuten Jupiter jainkoari eskainitako tenplu bat. Hemen egon zen, baita ere, Parisko lehen eliza kristaua, Saint Etienne Basilika, Txildeberto I.a errege frankoak proiektatua 528an. Eliza honen ordez, 1163 arte mantenduko den eliza erromaniko bat eraiki zen, urte horretan, katedral honen eraikuntza bultzatzen delarik.
1160an dageoeneko, eta Parisen igoera zentralizatzailearen ondorioz, Maurice de Sully gotzainak, garai horretako eliza, San Estebanena, balore berrien duina ez dela dio, eta botatzea agintzen du. Hasierako gotikoa, ordura arte ezinezkoak ziren formak ahalbidetzen dituen bere berrikuntza teknikoekin, hiritar domeinuan ospe kontzeptu berri baten eskariarentzako erantzuna da. Luis VII.a Frantziakoaren erregealdian, eta errege honen babespean, egitasmo hau, euren botere berriaren ikurraren sorreran interesa duten klase sozial guztiek ekonomikoki babesten dute. Honela, eta egitasmoaren handitasuna kontutan hartuz, egitarauak azkar jarraitu zuen, baliabide ekonomiko ezagatik gerta zitezkeen eteterik gabe (garai horretan, eraikin handietan oso ohikoa zena). Eraikuntza 1163an hasten da, Saint-Denisko abadiaren trazu bideratzaile batzuk islatuz, oraindik, lehen harria jarri zuenaren nortasunari buruzko zalantzak mantentzen zirelarik, Maurice de Sully gotzaina edo Alexandro III.a aita santua izan ote zen. Prozesuan zehar (eraikuntzak, aldaketak kontutan hartuta, XIV. mendearen erdialdea arte iraun zuen), zenbait arkitektok parte hartu zuten egitasmo honetan, faktore honek, eraikinean ikus daitezkeen estilo ezberdintasunak azaltzen dituelarik.
1182an, koroak, jada ematen zituen zerbitzu erlijiosoak, eta, mende arteko trantsizioan, nabea jada amaitua dago. XIII. mendearen hasieran abiatzen dira mendebaldeko fatxadaren lanak bere bi dorreekin, lan hauek, mende bereko erdialdera arte hedatzen direlarik. Transeptuaren besoak (iparraldetik hegoalderako norantzan daudenak), 1250 eta 1267 bitartean eraikitzen dira, Jean de Chelles eta Pierre de Montreuil gainbegirale bezala daudelarik. Aldi berean, bere inguruan, gotikoaren barnean estilo aurreratuago batean, beste katedral batzuk eraikitzen dira, Chartresko katedrala, Amiensko katedrala eta Reimsko katedrala kasu.
Katedrala, Eugène Viollet-le-Ducek eta Jean-Baptiste-Antoine Lassusek zaharberritu zuten 1846an, baina Lassus hil egin zen eta Eugène geratu zen agintari bakar bezala. Egin zituen aldaketetako batzuk, honako hauek dira: frontoiak leihoetan sartzea, hegoaldeko arrosa leihoa berak asmatua da, ostiko arkuetako harria, harri berriagatik aldatzen du, barne kapera eta aldare guztiak berreraikitzen ditu; fatxadan, estatua berriak jartzen ditu Erregeen Galerian, eta, estatuetan buru batzuk falta direnez, gertuko katedraletatik kopiatzen ditu (Eugene beraren erretratuak diren batzuk ere badaude). Guzti honetaz gain, katedralaren isolamendu bat pentsatu zuen inguruko eraikin guztiak suntsituz.
Katedralaren funtzioak
Katedralak, XVII. mendearen amaieran, Luis XIV.a Frantziakoaren erregealdian, aldaketa nabarmenak jasan zituen, nagusiki ekialdeko zatian, non tumulu eta beirateak, garaiko estilo artistikoa zen barrokoaren gustukoago elementuengatik aldatzeko. Honela, 1630 eta 1707 bitartean, Parisko urregin gremioak, Laurent de La Hyre eta Sébastien Bourdon bezalako artistei, urtean margolan bana enkargatu zieten. Tamaina handiko 77 margolan bildu ziren, ondoren sakabanatuak izan zirenak. Berrikiago, lan horietako hamabi inguru tenplura itzuli ziren.
1793an, Frantziar Iraultzan, eta arrazoiaren gurtzapean, katedraleko elementu gehiago suntsituak izan ziren, eta bere altxorretako asko, lapurtuak, katedrala, azkenik, jaki biltegi bihurtu zelarik.
Erromantizismoa nagusitu zenean, katedrala beste begi batzuekin ikusten da, eta filosofia iraganera begira jartzen da, beste garai batzuetako historia eta hauen espresio artistikoa kutsu poetiko eta etereo batekin goraipatuz eta mistikotuz. Pentsamenduaren argi berri honekin, 1844an, Eugène Viollet-le-Duc eta Jean-Baptiste-Antoine Lassusen arkitektoen zuzendaritzapean, hogeita hiru urteko iraupena izango zuen zaharberritze egitarau bat abiarazi zen.
1871n, Parisko Komunaren igoera laburrarekin, katedrala, berriz, iskanbila sozialen agertoki bihurtu zen, hauetan zehar, ustez, katedralari, ia su eman ziotelarik. 1965ean, katedraleko plazan lurrazpiko aparkaleku bat eraikitzeko zulaketen ondorioz, erromatar hondakinak adierazten zituen katakonbak, VI. mendeko katedral merovingiarrarenak eta Erdi Aroko gelak aurkitu ziren. Berrikiago, 1991n, hamar urte iraungo zuela aurreikusten zen katedralaren beste zaharberritze eta mantenu plan bat abiarazi zen.
Literatura eta ospea
Erromantizismoko izpirituan zehar, Victor Hugok, 1831n, Notre-Dame de Paris izeneko eleberria idatzi zuen. Gertaerak, katedralean, Erdi Aroan kokatuz, historia, Quasimodori buruzkoa da, Esmeralda izeneko neska ijito batez maitemintzen dena. Monumentuaren marrazki poetikoak, iraganeko arkitekturari, eta, bereziki, Parisko Notre Dame-ri buruzko jakin-min berri bat pizten du.
« | Eta katedrala ez zen soilik bere laguna, unibertsoa zen; hobe esanda, Natura bera zen. Berak, etengabe loratzen ari ziren beirateez gain beste sastrakarik zegoenik ez zuen sekula amestu, beti sortzen ari den harrizko hostodiarenaz aparteko beste itzalik, kapitel saxoietako sastraka artean txoriz betea, elizako dorreez aparteko beste mendi batzuk edo bere oinpean orroka ari zen Parisez aparteko beste ozeanorik. | » |
Victor Hugo. Notre Dame de Paris. 1831.
Une garrantzitsuak katedralean
- 1431, Henrike VI.a Ingalaterrakoaren koroatzea Ehun Urteko Gerran.
- 1804, Napoleon Bonaparteren koroatzea Frantziako enperadore bezala eta bere emazte Josefina Beauharnaiskoarena enperatriz bezala Pio VII.a aita santuaren aurrean, abenduaren 2an.
- 1900, Louis Vierne organojole eta konposatzaile frantziarrak, katedraleko organojole titular postua lortzen du bere garaiko 500 organojoleren aurkako lehiaketa gogor batean.
- 1909, Jeanne d'Arcen beatifikazioa
- 1937, Louis Vierne hiltzen da bere 1750. organo ekitaldia interpretatzen ari denean.
- 1980, Joan Paulo II.a aita santuak, Parvis plazan meza ospatzen du.
Katedrala
Katedral honetan, oraindik, eragin estilistikoen dualtasun bat dago: alde batetik, erromaniko normandiarraren hondarrak, bere batasun trinko eta indartsuarekin, bestetik gotikoaren eboluzio arkitektonikoen probeste berritzailea, eraikinari, arintasun bat eta eraikuntza bertikalean eta bere egituraren pisuaren eustean itxurazko erraztasun bat ematen diotenak (egitura euskarriaren hezurdura, soilik kanpotik ikus daitekeelarik).
Oinplanoak, latindar gurutze forma du, mendebalderanzko norantzan jarria, luzetarako ardatz nabarmenekoa, eta ezin daiteke kanpotik ikusi. Gurutzea, eraikinean "sartua" dago, deanbulatorio bikoitz batez bildua, buruan korotik doana (ekialdean), eta nabearekiko paraleloan luzatzen dena, horrela, lau alboko nabe sortuz.
Mendebaldeko fatxada
Hau da fatxada nagusia, eta ez soilik inpaktu eta monumentaltasun handikoena, baizik eta baita ezagunena ere.
Konposaketan eta trazu orokorretan, Saint Denisko abadiaren fatxadarekin aldera daiteke, erromaniko normandiarraren fatxadaren aldaera bat.
Fatxadak, multzo proportzional bat du, trazatu ordena koherente bat, eraikuntza arrazionalekoa, bere elementuak, funtsezkoenetara mugatuz, agian horregatik, gotikoko beste arkitekto garaikide batzuk bertan eraginik ez zuten izan. Hemen, horma "plastiko" bat aukeratu zen, bere elementu guztiak elkarlotzen dituena eta, aurredefinitutako tokietan eskulturaren zati izatera pasatzen dena, modu espontaneoan eta ausaz haztea eragotziz, erromanikoan gertatzen zen bezala.
Fatxadak, hiru maila horizontal ditu, eta bi dorreen tontorrak indartzen dituen eta bi beheko solairuak bertikalki lotzen dituen arinki irteten diren kontrahormek hiru gune bertikaletan banatua dago.
Dorreek, 69 metroko altuera dute. Hegoaldekoak, Emmanuel izeneko kanpai ospetsua du. Kimeren galeriatik igaroz bisita daiteke.
Organoa
Katedraleko organo nagusiaren izena, François da.
|
|
|
|
Irudi galeria
-
Notre Dame, gaueko ikuspegia Sena ibaituk
-
Jeanne d'Arcen estatua katedralaren barnean
-
Katedralaren barnealdea.
-
Gaueko ikuspegia hegoaldetik, 2001.
-
Gaueko ikuspegia iparraldetik,2006.
-
Gaueko ikuspegia
-
Erregeen Galeria, Notre Dameko elizaren xehetasuna
-
Ikuspegia Notre-Dametik
-
Katedraleko beirate baten xehetasuna
-
Mendebaldeko fatxadako hiru ateak
-
Notre Damen gaueko ikuspegia
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Parisko Notre-Dame katedrala |