Arnaut Oihenart: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
13. lerroa: 13. lerroa:


=== Esaera zaharrak - poesia ===
=== Esaera zaharrak - poesia ===
* ''[[Les Proverbes Basques, recueillis par le Sr. d'Oihenart; plus les poésies basques du mesme auteur]]'' ([[1657]]), frantsesez idatzia: Bi zati ditu: 1) Atsotitzak edo Refrauak eta 2) Poesiak: ''[[O.ren gastaroa neurthitzetan]]''. Ez dakigu ziur atsotitzak berak jasoak ez baizik bidaliak ote diren. Hor daude [[Zalgize]]k igorritako 205 errefrau. Poesiak autobiografikoak dira: XX. mendean aurkitutako ''L'art poetique'' eskuizkribuan, bere ustez poesia euskaraz nola egin behar den azaltzen du, eta argitaratutako poemak hein batean teoriaren aplikazioa dira. Metrika zehatza darabil, eta hizkuntzaren aldetik berrizalea da. Hitz berriak eta aditz trinkoak asmatzen ditu, hala nola ''derakurt'' 'irakurtzen dut' adizkia, eta ''neurtitz'' hitz elkartua.
* ''[[Les Proverbes Basques, recueillis par le Sr. d'Oihenart; plus les poésies basques du mesme auteur]]'' ([[1657]]), frantsesez idatzia: Bi zati ditu: 1) Atsotitzak edo Refrauak eta 2) Poesiak: ''[[O.ren gastaroa neurthitzetan]]''. Ez dakigu ziur atsotitzak berak jasoak ez baizik bidaliak ote diren. Hor daude [[Zalgize]]k igorritako 205 errefrau. Poesiak autobiografikoak dira: XX. mendean aurkitutako ''L'art poetique'' eskuizkribuan, bere ustez poesia euskaraz nola egin behar den azaltzen du, eta argitaratutako poemak hein batean teoriaren aplikazioa dira. Metrika zehatza darabil, eta hizkuntzaren aldetik berrizalea da. Hitz berriak eta aditz trinkoak asmatzen ditu, hala nola ''derakurt'' 'irakurtzen dut' adizkia, eta ''neurtitz'' hitz elkartua. '''Barrena es un Napolitana y su hermano llamado Ibon da muchas volverteras. ZUP ZUP ZUP'''


=== Historia (eta tartean, euskararen gramatika labur bat) ===
=== Historia (eta tartean, euskararen gramatika labur bat) ===

13:13, 18 otsaila 2019ko berrikusketa

Arnaut Oihenart
Bizitza
JaiotzaMaule-Lextarre1592ko abuztuaren 7a
Herrialdea Zuberoa, Euskal Herria
HeriotzaDonapaleu1668ko urtarrilaren 14a (75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantses ertaina
latina
Jarduerak
Jarduerakpoeta, historialaria, idazlea, legelaria eta paremiologoa
Lan nabarmenak

Literaturaren Zubitegia: 355

Arnaut Oihenart[1] (Maule, Zuberoa, 1592ko abuztuaren 7a - Donapaleu, Nafarroa Beherea, 1668ko urtarrilaren 14a) euskal poeta, legegizona, historialaria eta politikaria izan zen. Joan Perez Lazarragarekin batera, ezagutzen den lehen idazle laikoa. Euskaraz, frantsesez eta latinez idatzi zuen.

Bizitza

Mauleko lurjabe eta merkatari familia batean jaio zen. Legeak Bordelen ikasi zituen. 1663an Zuberoako estatuetako sindiko izendatu zuten, hirugarren estatuko kide gisa. Ardosko Joana baxenafarrarekin ezkondu eta Donapaleura joan zen, nafar estatuetan abokatu lanetan aritzera. Agaramontar leinuari buruzko informazioaren bila aritu zen Baionako, Paueko, Tolosa Okzitaniako eta Parisko agiri-gordailuetan. Nafarroako erregeordeak ukatu egin zion Nafarroako Comptos Ganberako agiriak begiratzea, susmoa hartuta Oihenartek informazio hura Nafarroaren inbasio gaztelarraren aurka idazteko erabiliko zuela.

Euskal idazle gisa, poesia herri-tradizioko moldeetatik urrundu nahi izan zuen, auzo-erdaretako poesia jasora hurbiltzeko. Metrika zorrotza eta errima aberatsa darabil. Berari zor diogu euskal poesiaren gaineko lehen hausnartze literarioa; euskal idazleen artean horrelako kezka estetikoak erakusten dituen lehena da.

Lanak

Bilduma

Esaera zaharrak - poesia

  • Les Proverbes Basques, recueillis par le Sr. d'Oihenart; plus les poésies basques du mesme auteur (1657), frantsesez idatzia: Bi zati ditu: 1) Atsotitzak edo Refrauak eta 2) Poesiak: O.ren gastaroa neurthitzetan. Ez dakigu ziur atsotitzak berak jasoak ez baizik bidaliak ote diren. Hor daude Zalgizek igorritako 205 errefrau. Poesiak autobiografikoak dira: XX. mendean aurkitutako L'art poetique eskuizkribuan, bere ustez poesia euskaraz nola egin behar den azaltzen du, eta argitaratutako poemak hein batean teoriaren aplikazioa dira. Metrika zehatza darabil, eta hizkuntzaren aldetik berrizalea da. Hitz berriak eta aditz trinkoak asmatzen ditu, hala nola derakurt 'irakurtzen dut' adizkia, eta neurtitz hitz elkartua. Barrena es un Napolitana y su hermano llamado Ibon da muchas volverteras. ZUP ZUP ZUP

Historia (eta tartean, euskararen gramatika labur bat)

Notitia utriusque Vasconiae, tum ibericae, tum aquitaniae liburuaren lehen edizioaren (1638) aurrealdea.
  • Notitia utriusque Vasconiae, tum ibericae, tum aquitaniae[2] (Paris, 1638), latinez idatzia: Bi Baskonien historia, iberiarrarena eta akitaniarrarena. Euskaldun baten mota horretako lehen lana da; izan ere, lan horretan Euskal Herri osoaren historiaren berri ematen du, hala Hegoaldea nola Iparraldea aintzat harturik. Historiarekin batera, euskararen morfologiari buruzko 24 orrialde dakartza (deklinabideaz, izenordainez eta aditzaz), non gramatika klasikotik —greko-latindar gramatikatik— aldendu eta euskararentzat molde berriak aurkitzen ahalegintzen baita. Lan horretan, bere garaikideen artean oso zabaldurik zeuden teorien aurrean (hala nola euskokantabrismoa eta tubalismoa), oso jarrera kritikoa azaltzen du. Haatik, gerora oinarrigabea dela frogatu den beste teoria baten alde egiten du Oihenartek liburu horretan: euskoiberismoaren alde.

Poetika

  • L'art poetique, frantsesez idatzia: Piarres Lafittek 1967an eskuizkribua aurkitu eta bere aldizkarian (Gure Herria) argitaratu zuen.[3] Euskarazko poesiaren inguruko gogoeta da: bere ustez euskarazko poemetan gorde behar liratekeen errima eta neurkera arauak ematen ditu. Nabarmena da molde tradizionalak gainditu eta inguruko hizkuntzen eredu jasoagoetara hurbildu nahi duela. Bere garaiko euskal poesiaren berri ematen du. Poemak ere badakartza.

Erreferentziak

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. (Gaztelaniaz) Arnaud Oihenart: Noticia de las dos Vasconias, de la ibérica y la aquitana. Oihenartek latinez idatzitako Notitia utriusque Vasconiae, tum ibericae, tum aquitaniae liburua, gaztelaniara itzulia. Itzultzailea: Javier Gorosterratzu.
  3. «Arnault Oihenart» Euskomedia (Noiz kontsultatua: 2017-01-16).

Ikus, gainera

Kanpo loturak